2006ko urriak 26, Osteguna | Bilbo

Ruper Ordorika & Mugalaris

A: 8,00 euro (Kafe Antzokia, Power Records). T: 10,00 euro. Zenbat Gararen LAGUNAK: 5,00 euro.

irudi batEuskal Hiriko musikari eta letragile garaikidea dugu Ruper Ordorika, jatorriari uko egin gabe kosmopolita izan daitekeela erakutsi duena. Goranzko ibilbide lasai baina ziurra erakusten du Ruperrek, bere publiko fidelaz gain, urtez urte, entzule berriak bereganatuz. Egunotako kontzertuak, gainera, erabat bereziak izango dira, Ruperrek Mugalariekin eskainiko dituen azkenekoak direlako eta zuzeneko grabaketak egiten ari delako.

Kontzertu honetara sartzeko 15 gonbidapen zozketatuko ditu Bilbo Hiria irratiak bilbohiria.com webgunean galdera erraz bat erantzuten dutenen artean. Galdera erantzuteaz gain, Kafe Antzokiko berripaper elektronikoan harpidetuta egon beharra dago asmatu dutenen arteko zozketan sartzeko.

Irabazleek sarrera bana eramango dute osteguneko kontzerturako. Lehiaketan esku hartzeko bilbohiria.com webguneko eskumaldean dagoen inkesta erantzun dezakegu (ez da ezinbestekoa) eta, ondoren, Bidali iruzkina dioen lekuan klik eginez, lehiaketako galdera erantzun.

Ordua: 22:00

Euskalbanner
Euskalbanner