2006ko urriak 21, Larunbata | Bilbo

Le Noise / Bikini Machine / The Pinker tones (Festival Bilboloop)

Bilboloop jaialdia. A: 12,00 euro (Kafe Antzokia, Power Records, Barakaldoko Aterpe taberna eta bilbaorockcity.com webgunean). T: 15,00 euro.

irudi batBilboko LE NOISE taldea zortzi lagunek osatua dago: bibolina, hiru kitarra, baxua, bateria, teklatuak, slide-a, theremin-a, metalofonoa eta sintetizadoreak; edozein eszenatoki txiki geratzen zaie. Haien kontzertuak irudiz hornitzen dituzte. Gaurkoan Yo la tengo edo Low taldeen eragina erakusten duen azken diskoa aurkeztuko dute. BIKINI MACHINE 2001etik iragana berreskuratzen saiatzen ari dira. 50ko eta 60ko urteetako soinua erreferentzia moduan, surf, garage, soul eta hainbat estilo diferente lantzen dute. Etengabeko dantza dute xede, haien bi lanek -Joue Dutronc eta An Introduction to Bikini- erakusten dutenez. THE PINKER TONES gero eta arrakastatsuagoak bihurtu dira 2004an The BCN Connection diska argitaratu zutenetik. Londres-etik Tokio-ra haien bigarren diska The Million Colour Revolution entzun daiteke. Electro, pop, dance, indie eta hainbat estilroen nahasia haien lanetan agertzen da. Gure jaiaren amaieran azalduko dira.

Ordua: 21:30

Euskalbanner
Euskalbanner