2006ko ekainak 9, Ostirala | Bilbo

Half foot outside / Ya te digo / Le noise

A: 6,00 euro (Kafe Antzokia, Power Records). T: 8,00 euro. Zenbat Gararen LAGUNAK: 4,00 euro.

Eszena independienteko bi talde esanguratsuren bisita dugu gaurkoan. Alde batetik Half Foot Outside talde nafarra, duela 11 urte sortua baina egun inoizko mailarik altuena eta estimazio handiena erdietsi duena. Euren lan berria aurkeztuko digute, Perfect from the distance (Astro), indie-rock musikazaleen artean harrera bikaina izan duena. Bestetik, Ya te digo getxotarrak datozkigu. Astrorekin ere argitaratu zuten iaz euren Kill Switch diskoa, moden gainetik noise-rock musika ederki jorratzen duen lana.

Ordua: 22:00

Euskalbanner
Euskalbanner