A: 13,50 euro (Kafe Antzokia, Ticktackticket.com). T: 15,00 euro.
Amparanoia bisita jasoko dugu gurean berriro. Iaz BBC Radio 3 World Music Awards sarietan Europako talderik onenari saria jaso zuen taldeak eta duela hilabete kaleratu zuten euren bosgarren diskoa, La Vida Te Da izenekoa. Doinu eta estilo nahasketak biltzen dituzte Amparo eta lagunek, berezkoa den era horretan: son kubatarra, musika balkaniarra, pop, kunbiak... Alde ludikoa nabarmentzen da, noski, zuzeneko emanaldietan ere, dantza eta algara betean.
Ordua: 22:00