2006ko martxoak 9, Osteguna | Bilbo

Lor / Ihesbide

BERTAN BEHERA GELDITUA

LOR rock talde bizkaitarra da, Elorriokoa. Oraingoz bi disko kaleratu dituzte, biak beti ere, euskara hutsean eta Gor diskoetxe Nafarrarekin. Talde gaztea eta energiaz betea. Beren lan berria aurkeztuko dute gurean, "Bakoitzari berea" izenburukoa. Rock indartsua melodiekin batuta. Eurekin batera Ihesbide taldea izango dugu.

Gaur egun LOR laukotea osatzen duten lau musikariak jarraitzen dute hasieratik taldean, hau da, Kimetz Blanco (baxua), Lander Irazola (kitarra eta ahotsa), Kimetz Zenitagoia “Dumy” (kitarra eta ahotsa) eta Ramiro Untzeta (bateria). Urte berean, 14 urte besterik ez zutela, kantu errepertorio bat sortu eta beren lehen kontzertua eskaini zuten, Elorrixoko Gaztetxeak antolatutako ekitaldi batean.

LOR, talde gaztea den arren, makina bat kontzertu eman ditu, bizkaialdean gehienbat. Horrela hasierako urteetan hainbat kontzertu emanez igarotzen zuten beren denbora librea, baita, hainbat lehiaketetan parte hartuz. LOR-rek, 2001. urtean Berrizko Gaztetxeak antolaturiko sortzaile berrientzako “Aldapa” musika lehiaketaren lehen saria irabazi zuen. Honek 2002.urtean, taldeari Lorentzo Records estudioan maketa bat grabatzeko aukera eman zion. Bertan, Aitor Ariñok ekoiztu zuen bost kantuz osatutako maketa, eta autoekoiztutako lana kaleratu baino lehen Gor zigiluaren proposamena jaso zuen taldeak. Momentu honetan taldea diskoa sortzen jartzen da buru-belarri eta hilabete gutxi batzuetara berriro sartzen dira Lorentzo Records estudioan Aitor Ariño eta Beñat Agirreren gidaritzapean. Sei kanta berri grabatu eta maketakoak berriro nahastuaz, 11 kantuz osatutako eta taldearen izen bera duen lehen diskoa kaleratzen dute, “LOR” (2003).

Ordua: 22:00

Euskalbanner
Euskalbanner