2005ko abenduak 22, Osteguna | Bilbo

Skalariak

irudi bat10 urteA: 8,00 euro (Kafe Antzokia, Power Records). T: 10,00 euro. Zenbat Gararen LAGUNAK: 5,00 euro.

Skalariak taldekoek Luz Rebelde, euren bosgarren diskoa aurkeztuko dute zuzenean. Berriro ere skalarien berezko ikutu hori ageri zaigu eta ostera ere publikoa harritzea lortu dute hain berezia duten esentzia hori galdu barik. Honek zalantza izpirik gabe, bai estatuko eta baita nazioarteko merkatuetako ateak ireki dizkie. Luz Rebelde birarekin dabiltza Txilen, Alemanian, Italian, Suitzan... Musikari dagokionez esan dezakegu, disko honek kultura eta estilo berriak hausnartzen dituela, batzuetan jamaikar musikatik aldenduz.... Hala ere disko guztian barna usaindu ahal izanen duzue Skalariak-en ohiko Jamaikako 60. hamarkadako ikuittu hori. Kantuetako batean 80. hamarkadako talde mitiko bati omenaldia ere egiten zaio.

Taldearen promozio orrialdetik aterata:

Skalariak 1994. urte bukaeran jaio zen, batez ere Juantxo eta Peio Skalari anaiek ska musikarengatik zuten afizioari esker. Ska musikak 40 urte izaki, beren eragina eta aldaketak xurgatzen dituzte, beren modura interpretatzeko eta denborarekin estilo propio eta konfundiezina lortuz.

Dozena bat kontzertu besterik ez zituztela bizkarrean, Gor zigilu nafarraren interesa pizten du taldeak eta 1997. urtean “Skalariak” izeneko lehen lana plazaratzen dute. 1999. urtea “Klub Ska” diskoarena da. Hau ere Gor Diskak-ekin egina, bertan iada heldutasun bat somatzen da taldean, seguraski aurretik emandako zuzeneko kontzertu guztiei esker.

Lan honekin, 3 diskoz osatuko zen disko kontzeptualen bilduma hasten da. Klub Ska-ren kasuan, arraza guztiek kabida izanen zuten gunea, nazioartekoa, librea eta solidarioa sortu zuten, non gazteek askatasun osoz aldarrika zitzaketen haien kezkak, eta non festarako beta ere izanen zen. Diskoak harrera ezin hobea izan zuen, baita “Solo Vivir” singleak ere. Hau dela eta bi urtetan etengabe aritu ziren 100-dik gora kontzertu eskainiz, tartean Frantzia, Italia, Suitza eta Mexiko aldean ere ibili zirelarik.

“En la kalle” (2001, GOR Discos) hirugarren diskoak, aipatutako kontzeptuari jarraiki, skalarien irudimenean besterik ez zen “Ska Kalea” sortzera eraman zituen. Klub Ska horretatik, kalera aterako dute beren mezua. Musikari begiratuz, lan honek soinu epel eta konpaktua eskaintzen du korte guztietan. Dudarik gabe, konposaketa eta ejekuzioari begiratuz sekulako lana.

Disko honekin, taldea errepidera abiatzen da eta lan honen filosofia praktikara eramaten du, kontzertu inprobisatuak eskainiz “kalean”, ska kale horretan hain zuzen. Halaxe gertatu zen Iruña, Bartzelona eta Bilbo bezalako hirietan. Esan beharra da gainera, ekintza hauek grabatuak daudela “Skalariak: Street´s Ska” (DVD/VHS) izeneko 70 minutuko bideo-erreportaian. Bertan hortaz gain, atzerrian emandako kontzertuen irudiak ageri dira, baita elkarrizketak eta beste hainbat gauza.

Radio Ghetto:

2003 urtean Skalariak-ek laugarren lana plazaratu zuen, BOA-cor zigiluarekin. Disko kontzeptualen bildumaren azkeneko lana zen. Klub Ska, Klub-ean kokatzen zen, hurrengoa kalean eta disko hau Ghettoan. Agintetik, poteretik, zenbaitetan ghettotan baztertzen gaituzte. Ghetto Irrati honekin taldeak ghetto horien mugan hautsi eta gainditu nahi ditu eta gutxiengo horiei ahotsa eman nahi die. Gainera berriro ere Skalariak-ek ekintza praktikoekin egiten du aldarri eta horren adibide, sortu duten benetazko irratia. Irrati librea, 24 orduak etengabe ari dena eta mundu guztirako emititzen duena .www.radioghetto.com helbidean entzun ahal izanen duzu.

Disko hau mugarri izan da eta koherentzia gehiago emanen zaio nortasun propioz egindako musika horri. Inoiz baino presenteago edukiz, finean, “skalari soinua” deitua izan den hori.
2005 azaroan kaleratu du Skalariak-ek “Luz Rebelde” (BOA cor) bostgarren diskoa. Berriro ere skalarien zigilu propio hori ageri zaigu...eta berriro ere publikoa harritzea lortu dute hain berezia duten esentzia hori galdu gabe. Honek zalantza izpirik gabe, bai estatuko eta baita nazioarteko merkatuetako ateak ireki dizkie. “Luz Rebelde” birak Chile, Alemania, Italia, Suitza eta noski Euskal Herria eta estatuko beste hainbat hiriburuetara eramanen ditu hurrengo hilabeteetan.


SKALARIAKen DISKO BERRIA

Disko hontan “Klub-Street-Ghetto” trilogiarekin hautsiko da. Lan berri honekin Skalariak-ek beste ate bat irekiko du, atzean utzirik “Klub ska” (1999), “En la kalle” (2001) eta “Radio Ghetto”(2003). Azala, DK-ren liburuxka eta tituluaren filosofia (iada ez da toki fisikoa izanen)...aldatu eginen dira.Aurreratu dezakeguna ere Internet-eko gune honek musikari dagokionez jarrera aktiboa hartuko duela.

Poesia...edo hobe esanda poesia-kontrakoak (horrela definitu nahi da lan hontako lirika) tituluarekin harreman berezia izanen du, aurreko diskoetan bezala. Musikari dagokionez esan dezakegu, disko honek kultura eta estilo berriak hausnartzen dituela, batzuetan jamaikar musikatik aldenduz....
Hala ere disko guztian barna usaindu ahal izanen duzue Skalariak-en ohiko Jamaikako 60. hamarkadako ikuittu hori. Kantuetako batean 80. hamarkadako talde mitiko bati omenaldia ere egiten zaio.

“iluntasunean hortxe bukaeran argi izpi txiki bat ageri da....hutsala da erabat baina itxaropena mantentzeko nahikoa”.

LUZ REBELDE – Abestiz abesti

SARRERA
Gure bostgarren “sarrera” da, taldearen bost diskoak bezala. 60ko hamarkadan murgilduko zaituen doinu jamaikarrak.

GLOBAL MUSIK
Kategoria eta dotoretasunez, kantu hau, dantzatzeko egina izan da, 80ko hamarkadan egiten zen bezala. Mundua eragiten ari den belaunaldi berriari mezua. Ba al dago inor pentsatzen duenik, ez dela iraultzailea Taiwan-en “rude-boys”ak egotea edo sortaldean ska-punk egitea?...Kantu honek keinuak egiten dizkie hizkuntza desberdinei (kataluniarra, euskera, italiera, ingelera...)


CORAZON REBELDE
Folk-keltiarra eta punka ohiko skalarien haize sekzio indartsuarekin. Horrela defini genezake kantu hau. Keltiar giroan gehiago murgiltzeko, “Colm” irlandarra izan dugu laguntzaile, estrofetako bat kantatuz. Brais Maceiras galegoak berriz maixutasunez interpretatutako gaita-doinua eskaini digu.

ANTICANCION
Diskoko kantu emblematikoa da lirikotasunetik begiratuz, disko guzian zehar soma daitekeen anti-poesiaren kontzeptua definitzen bait du. Hain bide txarretik doan mundu hontan zer ospatu behar dugu? Kantu hau, ez da kantu bat, eta idatzi zuena ez da poeta eta gainera inork ezin izanen du dantzatu musika.(naiz ta entzule askorentzat ezinezkoa izan)


RUDE CONTROL
Punk-aren lehen belaunaldiko talde mitiko bati,The Clash taldeari, omenaldia egin nahi izan diogu. Gaztelerazko adaptazioarekin eta noski “skalarien” aire berezi horrekin “Complet Control” kantuaren bertsiorako. (Strummer-Jones)

ALE
DK-ko kanturik sentiberena izan daiteke. Musikari bergiratuz 80 hamarkado rock eta ska artean kokatzen dugu. Latinoamerikan barnako bidaiak penak ahaztuaraziko dizkizu eta eskeletoa mugiarazi kantuaren azken partean.


LUZ REBELDE
DKari titulua ematen dio eta tempo geldoa markatzen du reggae izatera heldu gabe (“Rock Steady”). Zapore latindarraz bustita dago kantua ta ahotsek garrantzia handia hartzen dute batez ere bukaera aldera.

HARTU
DK berri hontan Skalariak-ek eskaintzen duen sorpresa. Euskarazko kantuetako bat da eta Hiart-ek kantatu eta konposatutakoa. posible ikusten duzu soul zaharrena funky-arekin nahastea? HARTU-n duzu erantzuna.

OIL BOMBS
Abiadura handiko ska eta kitarra distortsionatuek tentsioa markatzen dute hasieratik. Titulutik hasita mezu metaforikoa eta zuzena bihotzera doana: oil bombs (petroliozko bombak). Hain preziatua den erregaiaren kontrolaren izenean botatzen dituzten bombak dira.

MALDITO
Aire latindarrak aspaldiko doinuak eskaintzen dizkigun kantu hontan. Oinak mugieraziko dizkizun erritmo patxadatsuak eta Mexikoko mugako historia batek osatzen dute kantu borobil hau.

QUEREMOS MÄS
Inork gehiago nahi badu, hori kontsumoaren gizartea da eta hau inguratzen duten gizakiak, hau da; gu. Poesia errezitatua, estribillo latino apurtzaile batekin.


SEGAPOTOEN LURRALDEA
Musika kubatarra ikusteko modu azkar eta dantzakorra. Abiadura handiko son kubatarra, garapenaren lurraldea sahiestuz eta askatasunaren mundu idilikoan nabigatzen.


PRESO DE SABADO
DK-ko kanturik punk-ena. Batzuetan reggae doinuak ditugu eta horrek punk-rockerako aldaketak nabarmenagoak egiten ditu.


DONDE ESTA LUZ
Argitasuna bilatu nahian, hain maitea dugun itxaropenaren argia. Reggae-ak kitarra distortsionatuekin eta dub-arekin jolasten du kantu hontan


SARRERA V (reprise)
Diskoko sarrera-kantuko bertsio azkarra. Kuriositate gisa, hemen konprobatuko duzu nola funtzionatzen duen 60 hamarkadako kantu batek erritmoz bizkortzean.

Ordua: 22:00

Euskalbanner
Euskalbanner