2005ko abenduak 12, Astelehena | Bilbo

EZ DOK HIRU Bikoteatroa. "Larru haizetara"

10 urteEmanaldiak 11:00etan eta 19:00etan Sarrera: 6,00 euro. LAGUNAK: 3,00 euro (Kafe Antzokia eta Gabriel Aresti euskaltegia).

irudi batIkusleak ustez "sexuari buruzko" ikuskizun batetara deituak izan dira: kartela, eskuprograma eta gainontzeko propaganda guztiak argi eta garbi azalduko du asmo hori. Baina sexuarena trikimailu bat izan da publikoa erakartzeko. Jakin ere, ondotxo baitakite jendeak etxeko sofatik ipurdia altxaraztea ez dela batere erreza, eta gai serio bat entzuteko bada, orduan ezinezkoa. Eta pertsonaiok gai serio bat dute eskuartean. Eta larria: “Lan eskasia eta ezegonkortasuna” salatu nahi dute. Horregatik, barka dezatela engainua, baina lasai egon dadila publikoa, euren onerako izango da eta. Antolatzailea: Gabriel Aresti euskaltegia.

Bai, badakite jendea sexu kontuak entzuteko txoratu egiten dela, baina sexuak kalte handia egin dio gizarte honi. Euskalduna obsesionatuegi dago sexuarekin, eta handik datoz herri honek pairatzen dituen arazorik gehienak.
Euskerari berari sexua dario zirrikitu guztietatik. Horretaz jendea ez da konturatzen, baina eurak euskaldunberriak izaki, begi bistan ikusten dute sexu-kutsadura hori, euskaldun guztiei, eta batez ere eurei, hainbesteko kaltea egin diena.

Horregatik kalera irtengo dira eta jende normalari zein aktore edota beste pertsonaiei egindako elkarrizketak (esketx modura) pantaia erraldoi batean agertuko dituzte.

Egilea: Patxo Telleria
Antzezleak: Patxo Telleria eta Mikel Martinez
Zuzendaria: Jokin Oregi

www.teatroa.com/biko

Ordua: 11:30

Euskalbanner
Euskalbanner