Doako sarrera.
Euskal blogarien II. topaketa antolatu du irratia.com sareko irratiak bere 5. urteurrenaren zuzuan (Lehenengoa Elgetan izan zen apirilean). Bitakora edo blog bat duten internauta euskaldunak bilduko dira bertan, giro informalean, elkarri euren proiektuen berri emateko. Xabier Mendiguren Elizegi idazleak bere blogeko testuekin osatu duen liburu berria aurkeztuko du bertan. Sarerako konexioak izango dira aretoan (Ethernet eta Wi-Fi) eta bertan bere bloga aurkeztuko duen Noizpop DJak musika aproposa jarriko du topaketa girotzeko.
Informazio gehiago:
Elgetakoaren kronika
Blogs & Beers... Zer da?
Ordua: 19:00