2005ko uztailak 8, Ostirala | Ondarroa

Bilbo Brass

Bilbo Brass 1990ean Bilbon sortutako haize-metaleko ganbera-taldea da. Bada, haize-metaleko musika-tresnentzat idatzitako musika ezagutaraztea da taldearen helburu nagusia. Horregatik, egitarau anitz bezain erakargarriarekin dator Ondarroara. Bilbo Brass taldearen partaideek euren musika-ikasketak Bilbo, Madril, Valentzia eta Donostiako Goi-mailako Kontserbatorioetan egin zituzten. Taldearen osaketa ondoko hau da: lau tronpeta (Rosa Cervera, Juan Carlos Uriarte, Begoña Candel eta Koldo Astola), bi tronpa (Mikel Aldasoro eta Iñaki Busto), bi tronboi (Álvaro Gómez eta Jose Manuel Agirre), baritonoa (Josu Garmendia), tuba (Mitxel Nuñez) eta perkusioa (Vicente Zabala).


Egitaraua:

1. zatia

— Allegro from Water Music (G.F. Haendel)

— Brandenburg Concerto nº 3 (J.S. Bach)

1. Allegro moderato
2. Adagio
3. Allegro

— Wachet Auf from Cantata nº 140 (J.S. Bach)

— Lied: Mein wil mit mir Kriegen (Hans-Leo Hassler)

2. zatia

— Goya P.D. (Julian Palanca Masia)

— Londonderri Air (konp. John Iveson)

— Massada (Telesaila) (konp. Mikel Aldasoro)

— Guantanamera (Jean-François Michel)

— The Pink Panther (Henry Mancini)

— Bugler´s Holiday (Leroy Anderson)

Ordua: 20:30

Euskalbanner
Euskalbanner