Doako sarrera.
Xirula Mirula musika eskolak urte osoan hainbat ekitaldi egin ditu. Egun honetan ikasturte amaierako jai nagusia izango dugu.
MUSIKA ESKOLA HAURRENTZAT (2004-2005 IKASTURTEA)
Aurreko lau urteetan bezala, Bilboko Kafe Antzokiko lokaletan Xirula Mirularen musika eskola izan dugu ikasturte honetan.
Xirula Mirula Imanol Urbietaren eskutik sortu zen Donostian. Musika heziketarako metodo aintzindari honek umearen beharrizanak eta adierazpen erak hartzen ditu abiapuntu.
HELBURUAK:
Jolasak, antzezpenak, keinuak, kantak, dantzak, e.a. direla medio, ondorengo xedeetara iritsi nahi dugu:
EDUKIAK:
ESKAINTZA:
1.- MUSIKA HASTAPENAK: Haur Hezkuntza (3-5 urte) ahots hezkuntza, erritmo eta entzumen hizkuntza garatuko ditugu eta honetarako kanta didaktikoak zein euskal kulturan oinarritutako kantak, mugimendua/ psikomotrizitatea, eta perkusiozko musika tresnak erabiliko ditugu. Honela, musika modu aberasgarri batez eta bere osotasunean bizitzeko aukera emango diegu
2.- MUSIKA HEZKUNTZA ETA MUSIKA TRESNAK. Musika hizkuntzak ikasleei aukera emango die musika tresnekin hasteko eta taldean aritzeko.
3.- GURASOENTZAKO KANTAGINTZA TAILERRA: Musika eta taldean kantatzea gustoko duen edonorrentzat zuzendutako tailerra; musika eskolaren ordutegiaren barruan.
ORDUTEGIA:
HAUR HEZKUNTZA: astearte eta ostegunetan, arratsaldeko 5,30etatik 6,15etara
LEHEN HEZKUNTZA: astearte eta ostegunetan, arratsaldeko 6,15etatik 7etara.
MATRIKULAZIOA: (toki mugatuak)
“Zenbat Gara” Elkartean (San Vicente kalea, 2- 4.solairua; telefonoa: 94-4237591)
PREZIOAK:
* Ikasle berrientzako hasierako matrikula: 36 euro (“laguntxo” bazkide izango litzateke eta abantaila guztiak bereganatuko lituzke).
* 3 urtetik 8 urtera: 105 hiruhilean * 9 urtetik aurrera: 115 hiruhilean