A: 6,00 euro (Kafe Antzokia, Power Records, Urretxindorra). T: 8,00 euro. Zenbat Gararen LAGUNAK: 4,00 euro.
Disko berria aurkezten. Momentu honetan arrakasta izugarria izaten ari den euskal talde berria. Etsaiak, Ekon eta Su ta Gar taldeetako partaideek osaturiko taldea. Beren musikan rock klasikoa eta gaur egungo joerak nahasten dira. Faith No More moduko taldeen oiartzunak nabariak dira abesti berrietan. Mikel eta Keu Etsaiak taldean aritu ziren, Ibanek Su Ta Gar-en astindu zituen makilak, eta Juan Ekon taldearen fundatzailea izan zen. Laurok Fjord osatu dute. Diskoa kalean dago jadanik eta berau aurkezteko lehen kontzertuetakoa izango dugu hau.
Diskoa:
http://www.hotsak.com/A/Fjord/fjord
Etsaiak, Ekon eta Su Ta Gar taldeetan aritutako lau kidek osatzen dute FJORD taldea. Otsaila eta martxoaren artean, elurrez inguratuta egon dira Azkarateko Katarain estudioan estreineko diskoa grabatzen, Jonan Ordorika eta Angel Katarain teknikariekin. Eurekin batera Jimmy laguntzen ekoizpen lanetan. Mikel eta Keu Etsaiak taldean aritu ziren luze, Ibanek Su Ta Garren astindu zituen baketak Borxaren ondoren eta Juan Ekon taldeko fundatzailea izan zen. Talde berri honetan rock doinuak dira nagusi, rock indartsua, mamitsua eta sendoa. Melodiak baztertu gabe, ñabarduraz betetako erritmoak. Diskoa kalean dago honezkero eta hasiak dira zuzenean jotzen.
Ordua: 22:00