Saharaui herriarekiko elkartasun ekitaldia
A: 10 euro. (Kafe Antzokia, Power Records, Urretxindorra) T: 12 euro. Zenbat Gararen LAGUNAK: 6 euro.
SEAD (Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoa) sortu zeneko 28. urteurrena ospatzeko ekitaldi honetan, Sahara okupatuan Marokok giza eskubideak bete ditzan galdatuko da, SEADen Lagunen Elkarteak antolatutako kontzertu honetan. Bertsolariak eta gonbidatu bereziak ere izango dira. Mariem Hassan eta saharaui emakume taldea herri honen musika enbaxadoreak dira, Nayim Alal gitarra jotzailearekin batera. Haul musika tradizionala egiten dute instrumentu eta erritmo modernoen eragina ere kanta batzuetan islatuz.
Mariem Hassan-en musikak, saharauien berezko haul sustraidun musika da funtsean, egungo instrumentu eta beste kulturetako erritmoak hartu dituen Nayim Alal-en eragin murritzarekin. Mujeres Saharauis taldeko burua izaki, haiekin 1998an ateratako A pesar de las heridas diskoaren arrakastaren ondoren, Mariem Hassanek bakarka ere atera izan du lanik, iaz Leyoad taldearekin ateratakoa kasu. Lan guztiak Nube Negra disketxearekin argitaratuak izan dira.

Errefuxiatu kanpamenduetan emakumeak dira antolaketaren ardura dutenak.
Ordua: 22:00