2003ko urriak 22, Asteazkena | Oharra

Ruper Ordorika Bilbon disko berria aurkezten

Gaur METAK disketxeak prentsaurrekoa eskaini du Bilboko Kafe Antzokian RUPER ORDORIKA musikariaren disko berria, Kantuok jartzen ditut izenekoa aurkezteko. Bertan, Ruperrek diskoaren inguruko jakingarriak eskaini ditu. Azkaraten grabatu duten lan honetan musikari estatubatuarrak izan ditu lagun kantugile eta kantari oņatiarrak: Ben Monder gitarran, Kenny Wollesen baterian eta Jonathan Maron baxuan. Diskoaz gain, "Zaindu maite duzun hori" kantuarekin eginiko bideoklipa erakutsi dute Metak-ekoek.

Ordua: 12:00

Euskalbanner
Euskalbanner