Sarrera: 5,00 euro (Kafe Antzokia eta Zurrumurru). Zenbat Gararen LAGUNAK: 3,00 euro.
Hauekin batera COBRA talde indartsua izango dugu entzungai, beraien "The Strong arm of rock" diskoa zuzenean aurkezten. 2007 urtean zehar osatu zuten euren lehen diskoa "The Strong Arm of The Rock". Autoekoitzitako 10 kantu biltzen dituen bilduma da non southern rock-a, 70eko rock-a eta heavy-aren hastapenetatik hasi eta 90eko rock alternatiboa eta stoner rock-a edo metala batzen diren. Hala ere, beraiek “thriller rock” bezala definitzen dute euren musika, energiaz beteriko rock-a egiteaz gain, hitzetan zine eta telesailetan oinarritzen baitira. 2008an zehar disko hau aurkezteari ekingo diote zuzeneko indartsu eta dinamikoa eskeiniz. Riff zuzen eta sendoak, egungo soinu boteretsuaz bustiak aurkituko ditugu. Black Sabbath, Led Zeppelín edo Deep Purple bezalako talde klasikoen eragina alde batetik edota modernoagoak direnen iturrietatik edanez Clutch, Soundgarden, Corrosion of Conformity, Metallica, Down, Kyuss edo Black Label Society.