Enero 13, 2007

Año Nuevo Amazigh (WALID MIMOUN + invitados)

Entrada: 5,00 euros (Kafe Antzokia, asociación Azraf).

irudi batLos Amazigh (conocidos también como bereberes entre nosotros) son los pueblos originarios del norte de Africa. Tienen una lengua y cultura muy antiguas, anteriores a la arabización, y en el día de hoy celebran en nuevo año, el 2957 según su calendario. Por ello y organizado por la asociación Azraf, tendremos por primera vez con nosotros a Walid Mimoun, uno de los principales cantantes en lengua amazigh del Rif, además de otros invitados. Una ocasión excelente para conocer de cerca a esta cultura milenaria tan desconocida para nosotros, a pesar de que muchos de los inmigrantes magrebíes que viven en nuestra tierra son de origen bereber.

Walid Mimoun

Seguraski Rif eskualdeak eman duen artistarik ospetsuenetakoa 1959an sortu zen Nador inguruko familia xume batean. Berehala hasi zen tamja (txistu modukoa) jotzen eta bertako musika ondarea bereganatuz. Fes-eko unibertsitatean ikasle zebilela hasi zen bere ama-hizkuntzan zapalduen alde kantatzen.

Bere lehenengo diskoa -Ajjaj (trumoia) izenekoa- 1980an argitaratu zuen, berehalako arrakasta lortuz. Marokoko gobernuaren erreakzioa diskoa galaraztea izan zen, baina izkutuan ere saldu zen. Baimenik gabeko manifestazio batean esku hartu ostean, Mimoun atxilotu eta unibertsitatetik egotzi zuten. Desertuko ibilaldi moduko baten ostean, berriro taula gainera itzuli zen Mimoun Ametlua (buhamea) diskoarekin eta, 10 urte geroago, Tayyut (lainoa) eman zuen argitara.

Sorterria uztearen aurkakoa izan arren, 1991n Holandara alde egin zuen. Herriminak jota, 1994an itzuli zen Rif-era, baina bertako errealitate gordinak berriro Belgikara eraman zuen, bertako etorkin komunitateko kantari-poeta bilakatuz. Mimoun El Walid olerkari eta eleberrigilea ere bada: 1997an Holandan argitaratu zuen tinfas tiqudain izeneko kontakizun bilduma.

Hora: 22:00

Euskalbanner
Euskalbanner