Entrada libre
Organizado por Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea (OEE), será una sesión "clínica" de bertsolaris, en la que el público, tras escuchar los versos, tendrá que acertar el diagnóstico. Los bertsolaris serán Felix Zubia y Nahikari Gabilondo. El precio de la comida es 15,00 euros.
OINARRIAK
1. Txapelketa taldeka egingo da (gehienez lau eta gutxienez hiru kide).
2. Partaide guztiak medikuntzako ikasleak izango dira.
3. Izena emateko azken eguna ABENDUAREN 20a izango da.
4. Taldeek zenbaki bana izango dute, hots, 1. taldea 2. taldea, etab.
5. Txapelketak SAIO BATZUK izango ditu eta saio bakoitzean kanporaketak gauzatuko dira bi talde geratu arte. Horrela, hasierako saioan 4 diagnostiko asmatu beharko dira, bertsolariek diagnostiko bakoitzeko bi bertso botako dutelarik. Talde bakoitzak papertxo batean lau diagnostikoak idatzi beharko ditu kantatutako ordena berean; horretarako zortzi minutu egongo dira (bi minutu diagnostiko bakoitzeko). Lau diagnostikoak asmatzen ez dituzten taldeak kanporatuak izango dira. Bigarren saioan hiru diagnostiko asmatu beharko dira bertso bana emanda 6 minututan, eta aurrekoan bezala hirurak asmatzen ez dituztenak txapelketatik kanpo geratuko dira. Hirugarren saio batean berriro lau diagnostiko asmatu beharko dira oraingoan ere bertso bana emanda baina lau minututan. Halako prozedura erabiliko da bi talde geratu arte. Bertsoak ez dira inoiz bitan kantatuko.
6. Sailkatutako bi taldeek finala jokatuko dute. Horretarako, talde bakoitzak lau bertsori dagokien diagnostikoa asmatu beharko du, bertsoan diagnostikoa asmatzeko nahiko datu egongo delarik. Asmatuz gero bi puntu lortuko dituzte, eta asmatu ezean beste taldeak izango du aukera puntu bat lortzeko. Oraingoan ere bertsoa behin bakarrik kantatuko da. Erantzuna TALDEKO BOZERAMALEAk (beti pertsona bera) emango du. Erantzun bakarra onartuko da taldeko.
7. Kanporaketetan zein finalean HAINBANA gertatuz gero epaimahaiak erabakiko du nola hautsi berdinketa.
8. Epaimahai bat izango da txapelketa gidatzeko; Bizkaiko OEEk (BA DOK HAMAIRUK) kideak izendatu eta kopurua erabakiko du.
9. Epaimahaiak honako oinarri hauek aldatzeko eskubidea du, txapelketan antolaketa arazoak bideratzeko beharrik izanez gero.
10. Txapelketan parte hartzeak oinarriok onartzea dakar ezinbestean. Hala ere, beti egongo da kexatzeko eskubidea.