• Totore Chessa y Luigi Lai (Sardinia)
• Pomada (Katalunia)
• James Hogan y Denise Bracken (Irlanda)
• Imanol Arrola y Txetxu Urrutia (EH)
A: 6,00 euros (Kafe Antzokia). T: 8,00 euros. Zenbat Gararen LAGUNAK: 4,00 euros.
El Festival Internacional de Trikitixa tendrá lugar este fin de semana en Bilbo y Donostia.
Luigi Lai eta Totore Chessa
Luigi Lai eta Totore Chessa Sardiniako tradizio instrumentalaren bi jotzaile handi ditugu.
Luigi Lai S.Viton jaioa da 1932an. Sarrabus jotzaile onena da. Kantua landu du, musika esperimentala eta jazz munduan ere hainbat kolaborazio egin ditu. Hainbat diskografi lanetan parte hartu du.
Totore Chessa Irgolin jaioa da 1959an. Soinua jotzen hamabost urterekin hasi zen, dantzarako errepertorioa landu duelarik. Birtuosismo bereziko jotzailea, emanaldi aktibitate ugarikoa.
Pomada
"Què pot passar si es deixa la trikitixa créixer a un polígon industrial
català? i si la del pandero és una rumbera? o l'altre un exmod de segona regional? i als dos els encanta ballar? i cantar?"
"Zer gerta liteke trikitilari bikote bat poligono industrial katalan batean hazten utzi ezkero? eta panderista rumba zalea bat baldin bada? eta bestea bigarren mailako exmod bat? eta biei dantzatzea ikaragarri gustatzen bazaie? eta kantatzea?".
James Hogan eta Denise Bracken
Irlandako bi musikari hauek gaztetatik hasi ziren musikaren munduan. James-ek hainbat soinu tresna jotzen ditu whistle-a, botoidun soinua, concertina edo bodharn-a besteak beste. Denise berriz, piano jole bikaina da. Biak dantzariak dira eta Rahan Comhaltas Ceoltoiri Eireann taldearekin Portugaleteko Nazioarteko Folk Jaialdian parte hartu zuten duela hiru urte. James-ek sortutako hainbat kantu entzuteko parada izango dugu jaialdian.