Julio 23, 2005

Gala lirikoa

Naroa Intxausti Bolunburu (soprano)
Marife Nogales (mezzo-soprano)
Itziar Barredo Cavero (piano)

Estas tres artistas nos ofrecerán trabajos de Bellini, A. Thomas, Mozart, Donizetti, Rossini, Delibes, Serrano, Sorozabal, Penella, Arrieta y Barbieri. Colabora: Ayuntamiento de Ondarroa.

Naroa Intxauti Bolunburu Bilbon jaio zen 1981ean. Ikasketak Juan Crisóstomo de Arriaga Goi-mailako Musika Kontserbatorioan egin zituen. Gainera, master-class asko egin du. Gazte izan arren, maila handiko kontzertuak eskaini ditu. Debuta 2000. urtean egin zuen Bilboko Katedralean, oratorioaren generoan Mozarten “Misa de la Coronación” obrarekin. Operan, estreinako 2003an abestu zuen, “Bastia eta Bastiana” operan Bastianarena eginez. Harrezkero, “Fidelio” opera ere abestu du Bartzelonako Palau de la Musican, Sabadelleko Farandula antzokian eta Palmako auditorioan, Edmon Colomer-en zuzendaritzapean. Oraintsu, Bilboko Nazioarteko X. Lehiaketan publikoaren saria eta ikasketa beka irabazi ditu. Euskalduna Jauregiko Auditorioan ere abestu izan du.

Marife Nogalesek Andoaingo Musika-eskolan eta Donostiako Goi-mailako Musika Kontserbatorioan egin zituen ikasketak. Eskaini dituen kontzertu guztietarik nabarmendu behar dira aurreko urtean Donostiako Musika Hamabostaldian eskainitakoa eta aurten Arrasateko elizan abestutako Bach-en Si minorreko meza. Horrez gain, Gontzal Mendibilen azken bi diskotan parte hartu du, Bratislavako orkestra sinfonikoarekin eta Donostiako Orfeoiarekin batera.

Itziar Barredo Caverok piano, pedagogia, ganbera-musika eta solfeo ikasketak Bilbo eta Donostiako Goi-mailako Musika Kontserbatorioetan egin zituen. Gaur egun Musikeneko irakasle da. Horrez gain, makina bat ikuskizunetan parte hartu du abeslari ospetsuekin batera, hala nola, A. Garmendia sopranoarekin eta F. Latorre baritonoarekin. Besteak beste, Polonia, Alemania, Grezia, Errumania eta Ipar Amerikan emandako kontzertuak nabarmendu behar dira. ABAOrekin ere sarri egin du lan 1996az geroztik. Azken urteotan, Madrilgo Teatro Real eta Bartzelonako Liceu entzutetsuetan eskainitako Siegfried eta Götterdämmerung operetan parte hartu du.

Egitaraua:

1. zatia

— CAPULETTI E MONTECCHI (Bellini)
Eccomi in lieta vesta

— MIGNON (A. Thomas)
Connais tu le pays

— LE NOZZE DI FIGARO (Mozart)
Via resti servita

— DON PASQUALE (Donizetti)
Quel guardo il cavaliere

— IL BARBIERE DI SIVIGLIA (Rossini)
Una voce poco fa

— LAKMÉ (Delibes)
Dôme épais

2. zatia

— LOS CLAVELES (Serrano)
¿Qué te importa que no venga?

— LA TABERNERA DEL PUERTO (Sorozabal)
En un país de fábula

— DON GIL DE ALCALÁ (Penella)
Todas las mañanitas vuelve la aurora

— LA DEL MANOJO DE ROSAS (Sorozabal)
No corté más que una rosa

— MARINA (Arrieta)
Pensar en él

— LOS DIAMANTES DE LA CORONA (Barbieri)
Niñas que a vender flores vais

Hora: 20:30

Euskalbanner
Euskalbanner