Sarrera: 5,00 e. Zenbat Gararen LAGUNTXOAK: 2,00 euro.
Ane Monna, Oskola, Karramarroi y Dantzalamiak presentan el espectaculo musical "Hamaika Koloretan Dantzan".
La mascota Karramarroi está muy impresionada porque en su escuela hay un niño chino. Oskola lo ve como normal, ya que su mejor amigo es negro. Un nuevo espectaculo de las mascotas vascas, que tras su anterior "Morgan pirata gaiztoa lapurretan" nos presentan ahora un nuevo montaje que también tendrá su CD.
Ane Monna, Oskola, Karramarroi eta Dantzalamiak: "Hamaika Koloretan Dantzan" ikuskizun musikala. Karramarroi maskota oso harrituta dago bere eskolan ume txinatar bat dagoelako. Oskolak normaltzat hartzen du bere lagun onena haur beltz bat delako eta Ane Monna liluratuta itzuli da Saharatik, bertako kultura eta abestiak ezagutu dituelako. Baina Ozpintzar pertsonaia gaiztoa da eta ez ditu etorkinak onartzen. Abestien eta dantzen bidez elkar ezagutzeko eta errespetatzeko ahaleginak egin ondoren, denek gizarte bereko partaideak direla konturatzen dira elkarren arteko adiskidetasuna bultzatuz.
IKUSKIZUNARI BURUZ
Ane Monna, Oskola eta Karramarroi
Euskal Herriko haurren maskotak dira. Behin Kantauri itsasotik heldu ziren eta bertako umeak ezagutu ondoren haiekin bizitzen gelditzea erabaki zuten. "Morgan pirata gaiztoa lapurretan" ikuskizunean izandako abenturen ostean, berriro datozkigu pasadizu berriekin.
Formato txikia
Ane Monna, Oskola eta Karramarroi maskotekin batera gainontzeko txotxongiloek parte hartzen dute. Formato honek dituen beharrizan teknikoak sinpleagoak dira eta oso komenigarria da toki txikietarako, publiko guztientzat, eskoletarako... Kasu honetan parte hartzen duten artistak hiru dira.
Zabalera: 6 m.
Sakonera: 4 m.
Altuera: 3 m.
Iraupena: 50 min.
Muntaia: 1,5 ordu.
Entxufe normal bat, aulki bi eta mahai luze bat.
Formato handia
Gure hiru maskota eta txotxongilo guztiez gain, Dantzalamiak taldeak parte hartzen du. Hamasei haurrez osatutako taldea da eta saioan zehar koreografia egiten dute. Tankera honetako saioak espazio handietan egin daitezke soilik, baina era berean ikuskizuna askoz ederragoa suertatzen da.
Zabalera: 8 m.
Sakonera: 6 m.
Altuera: 3 m.
Iraupena: 60 min.
Muntaia: bi ordu.
Entxufe normal bat, aulki bi eta mahai luze bat.
Kontratazioa / Harremanak:
Zenbat Gara. San Vicente 2, 4. 48001 BILBO. Tel. 94 423 75 91
http://www.zenbatgara.org
Hora: 17:00