Funciones a las 11:00 y 19:30. Entrada: 8,00 euros. Zenbat Gararen LAGUNAK: 4,00 euros.
No hay nada perfecto en este mundo, ni siquiera el euskara lo es (que nos perdone Bernat Etxeparek). Igual que la luna tiene su lado oscuro, la euskaldunizacion también produce sus "daños colaterales". Humor en torno a nuestro idioma de la mano de estos dos actores de MASKARADA, Mikel Martinez y Patxo Telleria.
GARA: 2003ko urtarrilak 16
Euskara ikaslearen sufrikarioaz ari dira Telleria eta Martinez antzezlan berrian
«Euskera sencilloaren manifestua» du izenburua Mikel Martinez eta Patxo Telleriak osatutako bikote artistikoaren azken lanak. Euskara ikaslearen larruan sartu dira berriro ere, eta horiek agertu ohi dituzten pena eta sufrikarioez trufatzen dira umorez, ikuslearen aurpegian irribarrea margotzeko duten trebeziaz baliaturik.
Hogei urtez euskara ikasten jardun ostean titulua lortzekotan diren bi ikasleren larruan sartu ziren Mikel Martinez eta Patxo Telleria, Tentazioak konpainiak AEKren Korrika Kulturalerako ekoitzi zuen ''Komeriaka'' antzezlanean. Pertsonaia haiek berreskuratu dituzte, eta umorezko ikuskizun berri bat osatu dute euskara ikasleek bizi ohi dituzten buruhauste eta sufrikarioei buruz.
Euren ezaugarri den «neurriz gaineko umorea, batzuetan absurdua» erabiliz, ongi ezagutzen duten mundu bati buruz ari dira ''Euskera sencilloaren maniestua''n, «gu ere euskaldun berri baikara», aitortu dio GARAri Mikel Martinezek.
''Komeriaka'' izenburuko antzezlan hura sketchez osaturik zegoen. Argudio hura abiapuntutzat hartuta, hasiera eta amaiera duen istorio oso bat aurkezten dute oraingoan Mikel Martinez eta Patxo Telleriak. Formatu txikiko ikuskizun bat da, «edozein tokitan taularatu daitekeena, betiere azpiegitura gutxirekin; nahiko aproposa da formatu txikiko zirkuituetarako», azaldu du Mikel Martinezek.
Duela hilabete batzuk aurkeztu zuten jendaurrean lehenengoz, eta, harrezkero, harrera ona izan du taularatu den tokietan. «Mundu guztiak egin dezake barre, baina nabaritu dugu hirietako jendea gehiago identifikatzen dela pertsonaiekin, euskaltegi batetik igaro den jende gehiago dagoelako. Katarsi moduko bat da».
Hora: 11:00