 |
 |
 |
Kontzertu
egunak osteguna eta ostirala arratsak izan ohi dira; okasionalki
larunbata eta igandeak.
Musika motaz era guztietakoak antolatzen dira: klasikatik folk
eta jazzaraino, nahiz gehienak rock eta pop estilokoak izan.
Euskal
Herriko musikariak, eta bereziki euskararen munduan sortuak lehentasunezkoak
badira ere kanpoko talde asko ere bertatik pasatzen da.
Zazpi
urteko bidean, bakarren batzuk ez aipatzekotan, Euskal Herriko
kantari eta talde hauek izan dira (gehienetan behin baino gehiagotan):
Txomin Artola, Anje Duhalde, Niko Etxart, Gari, Kepa Junkera,
Mikel Laboa, Benito Lertxundi, Fermin Muguruza, Jabier Muguruza,
Ruper Ordorika, Juan Carlos Perez, Tapia eta Leturia, Antton Valverde,
Amaia Zubiria, Balerdi Balerdi, Betagarri, Dut, Etsaiak, EH Sukarra,
Joxe Ripiau, Oskorri,PiLT, Su ta gar, 7 Eskale, Dr. Deseo, Koma,
Platero y Tu, Sociedad Alkoholika, Lorelei, Marea, Kashbad, Joseba
Tapia, Potato, La Polla, Berri Txarrak, MCD, Lisker, Mikel Urdangarin,
Piztiak, Ekon, Akauzazte, Gozategi, Etzakit, Sacratif, Lau Behi,
Txuma Murugarren, ...
Kanpokoen
artean: Dictators, Wolfstone, John Spencer Blues Explosion, Manic
Street Preachers, Ocean Colour Scene, Elliot Murphy, Nils Logfren,
Pavement, John Renbourn, Phil Cunningham, Mick Taylor,The Yardbirds,
Hellacopters, The Skatalites, Martin Carthy, El Médico
de la Salsa, La Charanga Habanera, Van Van, Adalberto y su son,
Chucho Valdes, Andres Calamaro, Rafael Amor, Antonio Breschi,
La Lugh, Septeto Santiaguero, Siniestro Total, Reincidentes, Color
Humano, Celtas Cortos, Los Berrones, La Cabra Mecanica, Dr Ring
Ding, Urna Chahartugchi, Maceo Parker, Tejedor, Manta Ray, New
Bomb Turks,Tipico Oriental Cubano, Ska-P, Portobello Bones, ... |
|
 |
 |
Nahiz orain arte oso oparoa ez izan arlo honetan garaturikoa, gero eta gehiago
toki finkoa eman nahi zaio eszenako arteari, bereziki antzerkiari.
Urteoro martxoaren 27an Munduko Antzerki Eguna -ren inguruan
antzerki emanaldi bereziak antolatzen dira.
Orain arte bertan izan direnetatik: Maskarada, Gaitzerdi, Kukubiltxo,
Hika, Ander Lipus Antzerkixe, Cie Beau Geste (Dominique Boivin),
Urbeltzen Dantza Ganbara, Andra Mari Dantza Taldea, ... |
 |
 |
 |
Igandero 17:00etan Olgetan deritzan haur jaia antolatzen da.
Honetarako Laguntxoa egin dira haur asko eta urteko kuota xume
baten truke sarrera libre dute.
Modu interaktiboan garaturiko ordu pare bateko ekitaldiak dira,
monitorek lagundurik: antzerkia, txotxongiloak, pailazoak, ipuin
kontalariak, kanta, dantza, bertso, jokoak eta antzekoak. |
|
 |
 |
Hilean pare bat aldiz edo, kultur hitzorduak antolatzen dira 1go
solairuan. Gehienak hitzaldiak badira, bada ere mahainguru, performance,
diaporama eta antzekorik. Bertatik pasa dira besteak besta: Joxean
Artze, Bernardo Atxaga, Koldo Izagirre, Iñurrategi Anaiak, Beñat
Axiari, Mixel Etxekopar, Jon Sarasua, Xabier Amuriza, Bittor Kapanaga,
Asisko Urmeneta, Xamar, Joxeba Barriola, Jose Maria Sanchez Carrion
Txepetx, Juan Antonio Urbeltz, Koldo Zuazo, Jürgen Wolff, Jose
Ramon Agirre... |
 |
 |
 |
2 hilabetetik behin, gutxi gora behera, bertso afariak antolatzen
dira 1go solairuan. Bertan 80-100 pertsona bildu ohi dira giro
atseginean. Puntako bertsolari gehienak pasa dira: Xabier Amuriza,
Andoni Egaña, Xabier Euzkitze, Maialen Lujanbio, Mikel Mendizabal,
Igor Elortza, Jesus Mari Irazu, Sebastian Lizaso, Unai Iturriaga,
Jon Maia, Iñaki Murua, Xabier Silveira, ... |
|
 |
 |
Noiz behinka erakusketaren bat edo beste antolatu ohi da 1go solairuan:
bidaietako argazkiak, fanzinak, musika tresnak, kontzertuetako
argazkiak... |
 |
|