KAFE ANTZOKIA zabalago den bizi-proiektu batean kokatzen da, Zenbat Gara Elkartearena.

1995eko abenduaren 15ean zabaldua, topagune errotu eta zabala izateko borondatearekin, mende honetako antzoki batean kokaturik dago. Kafe-jatetxea egokitu da bertan, baina antzokiari dagozkion gune eta funtzioak mantenduz.

Ludikotasunarekin batera, beraz, joria da kultur jardueren egitaraua: musika kontzertuak (klasikatik rockeraino, folk, pop, jazz, eta besteren barrena), antzerkia, dantza, haur jaiak, hitzaldiak, bideo-zinema, prentsaurrekoak, liburu eta disko aurkezpenak eta bestelakoak. Euskalherriko sortzaileez gain bost kontinentetako goi mailako musikari eta artistak izan dira bertan jadanik.



Kultur eta aisialdi gunea ezezik, gizarte mailako gogoeten topagune bilakatu da. Ez baita berria fisikoki soilik, abiapuntu-ardatz-helburuetan eta hauek orekatzeko ahaleginean ere baizik.
Kafe Antzokia © 2002