uztaila 2002
Bilbon
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31 . . . .

Egizu posta elektronikoaren bidez Kafe Antzokiko agenda jasotzeko HARPIDETZA. Kontzertu eta abarren agenda zure postontzian jasoko duzu hemen publikatu baino egun batzuk lehenago. Gainera, azken orduko oharren eta webguneko berrikuntzen berri izango duzu modurik azkarrenean eta hainbat ekitalditarako sarreren zozketetan esku hartu ahal izango duzu. Informazio GEHIAGO.


 

 
 

03 asteazkena 21:30
  • THE SLACKERS
  • MOON HOOP

    A: 10 euro. (Rasta Shop, Power Records, Liniano, Brixton eta Kafe Antzokia) T: 12 euro.

    Ska eta reggae doinuz beteriko gaua. THE SLACKERS New York hiriko ska talde handia dugu. Azken lana “Wasted Days” deiturikoa aurkeztera hurbiltzen zaizkigu. Lee Perry, Curtis Mayfield, Bob Marley, Dylan edota The Skatalites taldeak erreferente garbiak dira beren musikan.

    Aurretik Frantziako MOON HOOP taldea izango dugu. Frantziar hauek Ska egiten dute 1996tik eta, hasieran 2 Toneko Ska belalunaldi ingelesaren eragina izan bazuten ere, azken aldion 60ko Ska klasikoagora jo dute, bata beste eragin batzuk jasotzera ere (surf, soul, R'nB, Garage, jazz, mambo, calypso, rock steady eta hastapenetako reggaea...).

04 osteguna 22:00
  • BILL EVANS & THE SOUL INSIDERS

    A: 18 euro. (Kafe Antzokia eta Power Records) T: 20 euro.

    Saxu jole eta konposatzaile emankorra da BILL EVANS amerikarra. Musikari handiekin ibilia, Herbie Hancock kasu. SOUL INSIDERS taldearekin datorkigu. Fusio munduan, rock-a, jazz musika, funky-a edota soul-a uztartzen maisua dugu Bill Evans, hirugarren aldiz gurean.
igo

05 ostirala 20:30
  • BERTSO TRENA
    Bertso saioa AHTren kontrako ekimenaren baitan
    XABIER AMURIZA, JON LOPATEGI, JON ENBEITA, ANGEL MARI PEÑAGARIKANO


    Doako sarrera.

    Abiadura Handiko Trena gelditzeko elkarlanak antolatutako bertso saioa.

10 asteazkena 22:00
  • BUDDY MILES
  • TONKY BLUES BAND

    A: 10 euro. (Power Records eta Kafe Antzokia). T: 12 euro.

    Bateria jole handia eta historikoa dugu BUDDY MILES. Jimy Hendrix-ekin jo zuen “The band of Gypsys” taldean. Gero Carlos Santana edota Bootsie Collins-ekin ere ibilitakoa da eta duela gutxi BLUES BERRIES taldea sortu zuen. Tonky Blues Band-ekin joko du, estatuan itzal handienetako blues taldea.
igo

17 asteazkena 22:00
  • SALVADOR CARDENAL
    +Javier Mas, Jordi Rallo, Shyam Sunder, Jabier Muguruza
    "Tuyo Lo Que Soy" disko berriaren aurkezpen kontzertua


    A: 5 euro. Zenbat Gararen LAGUNAK: 2,5 euro.

    Nikaraguako kantautorerik preziatuenetarikoa dugu Salvador Cardenal. Bere azken diskoa, Tuyo lo que soy izenekoa, Jackson Browne eta Jorge Calderon musikari handiek ekoitzia da. Artistak Javier Mas, Jordi Rallo eta Shyam Sunder musikariak izango ditu berarekin. Gonbidatu berezi moduan Jabier Muguruza arituko da.
 
igo
 
 
 
 
 

 
 
   
 
 
   
 
   
     
   
     
   
     
   
     
   
     
   
     
   
     
   
     
   
     
   
     
     
Kafe Antzokia © 2002