urtarrila
2002
    1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27. 28. 29. 30.

Egizu posta elektronikoaren bidez Kafe Antzokiko agenda jasotzeko HARPIDETZA. Kontzertu eta abarren agenda zure postontzian jasoko duzu hemen publikatu baino egun batzuk lehenago. Gainera, azken orduko oharren eta webguneko berrikuntzen berri izango duzu modurik azkarrenean eta hainbat ekitalditarako sarreren zozketetan esku hartu ahal izango duzu. Informazio GEHIAGO.


 

 


03 OSTEGUNA 22:00
  • ASGARTH

    Sarrera: 3,60 E (600 pta.) Kafe Antzokia eta Power Records
    LAGUNAK 1,80 E (300 pta.)
    .

    Añorgako heavy talde arrakastatsuak etenaldirako asmoa hartu du etengabeko gorakadako bidea albo batera utziaz, baina atsedenaren aurretik azken kontzertua eskainiko dute gurean.


04 OSTIRALA 22:00

  • LA BUENA VIDA

    Aurresalmenta: 6,00 E (1.000 pta) Kafe Antzokia, Power Records eta Urretxindorra
    Txarteldegian: 8,00 E (1.330 pta)
    .
    Donostiako seikoteak lan berria plazaratu du, beraien seigarren lana "Hallelujah!" deiturikoa. Lehengo lanetako arrakastari jarraiki oraingoan ere pop lan fina eratu dute, gustuko melodia eta letra errazekin, beti ere Irantzu Valencia kantariaren ahots esanguratsuarekin.
igo


10 OSTEGUNA 22:00

  • GARI

    Aurresalmenta: 6,00 E (800 pta.) Txarteldegian: 7,00 E (1.165 pta.) LAGUNAK: 3,60 E (585 pta.).

    Iñaki Igon Garitaonandia, Gari, denbora bateko utzialdiaren ondoren berriro ere taula gainean ikusteko parada izango dugu kanta berri zein zaharrekin.
    Babeslea: Gara.

11 OSTIRALA 22:00
  • THE CYNICS
  • NUGGETS

    Aurresalmenta: 15,00 E (2.500 pta.) Kafe Antzokia, Power Records eta Muga.
    Txarteldegian: 16,00 E (2.665 pta.).

    1983. urtean Gregg Kostelich sortutako taldea dugu The Cynics. 1986an Michael Kastelic, ahotsa, gehitu zitzaion; Dave Vucenich baxuan eta Max Tesauro baterian dira laukotea osatzen duten beste bi musikariak. Zuzeneko garage indartsua.
igo

13 IGANDEA 18:00
  • OLGETAN haur jaia

    Detraka taldea: "Makina eroa"

    Sarrera: 5,00 E (830 pta.) "LAGUNTXOAK" dohainik.

    Ikerlari zoro
    batzuek denboraren makina asmatu dute, "Makina Eroa", eta honen bidez gure gaurko neska mutilak kondairaren aro ezberdinak eta pasarte dibertigarriak ezagutuko dituzte tartean aintzinako dantzak, rockanrolla, jokoak eta martxa handia delarik.Ez errealitatetik fantasiara pasatuko gara eta lilura horretan abiatuko gara une dibertigarri eta goxagarri batzuk igaroz.


16 ASTEAZKENA 20:00

  • LAGUN ARTEAN KANTARI

    Sarrera librea, doan, debalde.


    Lehengo asteazkenetako ohiturari jarraituaz hona hemen "Lagun Artean Kantari". Kantuan egiteko saioa gaurko eta lehengo piezak errekuperatuaz Anje Duhalderen laguntzarekin
    .
 
igo

17 OSTEGUNA 22:00
  • ETSAIAK
  • IZURRI

    Aurresalmenta: 5,00 E (830 pta.) Kafe Antzokia, Power Records eta Urretxindorra. Txarteldegian: 6,00 E (1.000 pta.) LAGUNAK 3,00 E (500 pta.).

    KAOS, Etsaiak taldearen lan berria. Bide berriei atea ireki diete. Lanaren helburua zuzenekoetara begira egina da, zuzeneko emanaldi beroei elementu berriak gehituz. Aurretik Izurri bizkaitar talde gaztea
    .

18 OSTIRALA 22:00
  • LOS FASTUOSOS DE LA RIBERA
  • NEGRALOCA

    Sarrera doan.

    Bertan behera geratu da MACACO taldearen kontzertua. Horren ordez Bilbotar rock eta R&B gaua izango dugu talde birekin. Los Fastuosos bilbo aldean ezaguna den taldea da, zazpi musikari aditu eta arituk osatua. Euren diska berriak "Dios los junta" izenburua du, ironiaz eta indarrez betetako erritmoz osatua. Bestetik, Negraloca taldea, hauek ere bilbotarrak eta Los Rodriguez, Tequila edota Mermelada moduko taldeen eragina azaltzen dute. Beraien azken lana Madrilen grabatu berri dute Red House taldeko musikariak lagun izan dituztelarik.

igo
 

20 IGANDEA 18:0
  • OLGETAN haur jaia
    Kixka Txontxongilo taldea "Txerriketan Berriketan"

    Sarrera: 5,00 E (830 pta.). "LAGUNTXOAK" dohainik

    Bola majikoa galduta dago, eta berau aurkitu arte munduko gizaki guztiok txerri itxura izaten jarraituko dugu.
 

23 ASTEAZKENA 20:00
  • URBELTZEN DANTZA GANBARA

    Sarrera librea.
    Dantzen jaia. Nahi duen orok parte har dezake eta, hiletik hilera, gero eta ugariago dira dantzatuz ondo pasatzera hurbiltzen direnak. Bilboko ohituretan finkatzen ari den ekimena.
 
 


24 OSTEGUNA 22:00

  • JABIER MUGURUZA

    Aurresalmenta: 5,00 E (830 pta.) Kafe Antzokia eta Urretxindorra. Txarteldegian: 6,00 E (1.000 pta.).

Jabier Muguruzak kantautore gisa joan den Irailean kaleratu berri duen "Hain guapa zaude" diskoa bere bosgarrena du. Musikari handirekin egin du lan, tartean "Et Incarnatus" soka orkestra, eta ondorioa musikalitate eta sentsibilitate handiko diskoa da. Zuzenean ere musikari handiz inguratuta dator.

 

25 OSTIRALA 22:00
  • BERTSO AFARIA
    Sustrai Kolina & Maialen Lujanbio

    Sarrera: 15,00 E (2.500 pta.).

    Azkenengo Euskal Herriko bertsolari txapelketa gogangarriaren ondotik, bertako finalean aritu ziren Maialen Lujanbio txapeldun ordea eta Sustrai Kolina lapurtar gaztea berton izango ditugu.

 

 

26 LARUNBATA
  • NAFAR EGUNA
    12:00 Kalejira Albia inguruan. Urrobi-Irratiko musikariak, Luzaideko dantzariak...
    14:00 Herri Bazkaria eta ondoren jaia.
    Bazkari txartela: 10,00 E (1.665 pta.)a


    Udan Urrobi aldean egindako haur eta familientzako ekimena dela-ta, bertako fanfarre, dantzari eta beste Kafe Antzokira etorririk nafar jaia ospatuko dugu… Haurridetasun jaia.
 
 
 

27 IGANDEA 18:00
  • OLGETAN haur jaia
    Xilipurdi Antzerki Taldea: "Babazabal Magikoak"

    Aurresalmenta: 5,00 E (830 pta.) LAGUNTXOAK dohainik

    Juanito behia esnerik gabe gelditu da. Bera eta bere amak nola konponduko diren pentsatu behar dute. Nork esango zien horrenbeste aldatu behar zuen denak bost babazalengatik!


Azken 20 urteotako bat-bateko kantari-sortzailerik sendoenetakoak; azalean trebe, mamian sakon. Umorea eta drama, errima eta noraeza... bizitza.
 

31 OSTEGUNA 22:00
  • THE WALKABOUTS
  • Terry Lee Hale

    Aurresalmenta: 13,00 E (2.165 pta.) Txarteldegian: 15,00 E (2.500 pta.).

    1983an Chris Eckmann eta Carla Togerson, elektrikoan eta folk giroan hurrenez hurren, elkartu ziren eta The Walkabouts taldea sortu zen. Geroztik bide oparoa eginik, egun "Ended up a stranger" diskoa aurkezten dabil. Nostalgia malenkoliatsuan murgiltzen den kanta eklektikoen bilduma da.


   
 
 

OTSAILAK 01 OSTIRALA 22:00
  • FLITTER
  • DANK

    Aurresalmenta: 5,00 E (830 pta.) Kafe Antzokia eta Power Records. Txarteldegian: 6,00 E (1.000 pta.). LAGUNAK: 3,00 E (500 pta.).

    Reggae-hot-metal estiloan, ahotsaren aldaketaz gain, metalezko oinarri sendoan erritmo beroak nabari dira Flitter taldearen musikan. Aurretik 1999an Iruñean sortu zen Dank taldea: doinu indartsuan elektronikazko musika eta trash uztartuak. Talde biak GOR disketxekoak dira.

 
 
 
   
 
 
   
   
   
   
     
     
     
Kafe Antzokia © 2002