martxoa
2002
    1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28. 29. 30. 31.

Egizu posta elektronikoaren bidez Kafe Antzokiko agenda jasotzeko HARPIDETZA. Kontzertu eta abarren agenda zure postontzian jasoko duzu hemen publikatu baino egun batzuk lehenago. Gainera, azken orduko oharren eta webguneko berrikuntzen berri izango duzu modurik azkarrenean eta hainbat ekitalditarako sarreren zozketetan esku hartu ahal izango duzu. Informazio GEHIAGO.


 

 


01 OSTIRALA 22:00
  • URTZ

    Aurresalmenta: 4,00 E. (Kafe Antzokia). Txarteldegian: 5,00 E. Zenbat Gararen LAGUNAK: 2,50 E
    .

    Urtz taldea izango da euskal rockean arrakastarik handienetarikoa lortu duena. Doinu gogorrak melodia alaiekin uztartzen dituzte. Lan berria aurkeztera datozkigu, "Aingeru" deiturikoa.


02 LARUNBATA 21:30

  • TARAF DE HAIDOUKS

    Aurresalmenta: 16,50 E. (Kafe Antzokia eta BBVA Tickets). Txarteldegian: 16,50 E
    .

    Rumaniatik datorren ijituen taldea. Mundu osoan zehar izugarrizko arrakasta lortu duen taldea, hala nola, beren izatea bai musikan zein eskenatoki baten gainean ezin hobeto erakusten dakiena. Tradizioarekin bat egiten duen ekitaldia. Kontzertu gomendagarria.
igo


03 IGANDEA 20:00

  • ELLIOT MURPHY & The Rainy Season Band
  • The Stormy Mondays

    Aurresalmenta: 15,00 E. (K. Antzokia, BBVA Tickets, Power Rds., Urretxindorra eta Tipo). Txarteld: 17;00 E.

    Parisen bizi den musikari estatubatuarra. Euskal-Herrian zaletu fidelak ditu eta aurten "Soul Surfing" deituriko diska berria aurkeztera datorkigu bere talde osoarekin. Aurretik The Stormy Mondays; rock klasikoa.

06 ASTEAZKENA 20:00
  • LAGUN ARTEAN KANTARI

    Doako sarrera.

    Lehengo asteazkenetako ohiturari jarraituaz hona hemen "Lagun Artean Kantari". Kantuan egiteko saioa gaurko eta lehengo piezak errekuperatuaz Anje Duhalderen laguntzarekin.
igo

07 OSTEGUNA 22:00
  • SU TA GAR

    Aurresalmenta: 7,00 E. (K. Antzokia, Urretxindorra eta Power Rds). Txarteldegian: 9,00 E. Zenbat Gararen "LAGUNAK": 4,50 E.

    Beraiek izan ziren aitzindariak euskaraz eginiko heavy-metal estiloa Euskal-Herrian sartzen eta gero eskola sortzen. SU TA GAR musikari handiak eta zuzeneko indartsua duen taldea da. Hainbat eskenatokitan ibili ondoren beren zuzeneko diska aurkezten, aukera paregabea Bilbon zuzenean ikusteko.
    Ez errealitatetik fantasiara pasatuko gara eta lilura horretan abiatuko gara une dibertigarri eta goxagarri batzuk igaroz.


08 OSTIRALA 22:00 ANARI ETA BIDE ERTZEANEN KONTZERTUA BERTAN BEHERA

  • DOKTOR DESLAI

    Sarrera libre.

    Anarik eta Bide Ertzean taldeak eskaini behar zuten kontzertua bertan behera geratu eta gero, reggae gaua izango dugu Doktor Deslai taldearekin.
 
igo

13 ASTEAZKENA 20:00
  • CARLES PONS

    Sarrera: 5,00 E. (Kafe Antzokia). Zenbat Gararen "LAGUNAK": 2,50 E.

    1965. urtean Lleidan jaiotako kitarrajole paregabea gure artean ikusteko aukera. Musikari klasikoa, lan ugari burutu ditu telebistarako eta baita zinema munduan ere. Egun irakasle famatua izateaz gain, bai kitarra klasikoaren alorrean, eskenatoki gainean zein irakaskuntzan munduan buru belarri sartua dabil.

14 OSTEGUNA 22:00
  • CELTAS CORTOS

    Aurresalmenta: 10,00 E. (Kafe Antzokia eta Power Records). Txarteldegian: 12,00 E.

    Gure artera dator berriro Celtas Cortos talde haundia. Disko berria aurkeztuko du Euskal-Herrian, gure artean Kafe Antzokian. Rock-a, pop estiloa eta doinu zeltak elkarlotzen paregabea den taldea, Bere abestiak publiko zabal bati hel arazteko gai dena. Laster Cifuentes kantariak taldea utziko du eta horrek are erakargarriagoa egiten du kontzertu hau.

igo
 

15 OSTIRALA 20:30
  • LOS CHIMBEROS

    Gonbidapenak: Taldearen bitartez eta Kafe Antzokian.

    Bilbo hirian eta mundu osoan Los Chimberos taldeak urte ugari daramatza beren kantutegi bereziarekin jendeen txaloak jasotzen. Oraingoan Café Cantante ikuskizunarekin dator; bertan kantaz gain dantzak ere eskaintzen dituzte. Disko berria egin dute eta berau aurkeztera datorkigu.
 

17 IGANDEA 20:30
  • SUGAN
    La Feile Padraig (San Patrizio eguna)


    Doako sarrera.

    Urteoro bezala irlandarren jai nagusia gutartean ere ospatu nahiz, berriz ere Sugan taldea dugu Kafe Antzokian. Irlandar doinu eta kantak, garagardoa nasai eta giro ona, beraz, igande atsalde honetako San Patrizio eguneko Là Féile Padraig ospakizunean.
 
 


20 ASTEAZKENA 20:00

  • URBELTZEN DANTZA GANBARA

    Doako sarrera.

Dantzen jaia. Nahi duen orok parte har dezake eta, hiletik hilera gero eta ugariago dira dantzatuz ondo pasatzera hurbiltzen direnak. Bilboko ohituretan finkazten dari den ekimena.

 

21 OSTEGUNA 22:00
  • KAWA (Kurdistan)
    Newroz. Kurdoen eguna

    Sarrera: 4,00 E. (Kafe Antzokia). Zenbat Gararen LAGUNAK: 2,00 E.

    Duela mende asko ospatzen dute kurduek beren aberri eguna, Newroz. Kafe Antzokian oso gertu eta kideturik sumatu izan dugu beti Kurdistan nazioa. 3. urtea da ospatzen dugula gutartean. Aurten Kawa kurdutar taldea etorriko da. Elkartasuna adierazteko, eta ospatzeko, jaia.

 

 

22 OSTIRALA 19:00
  • BERTSOLARI GAZTEEN X. BBK SARIKETEA. FINALA

    Doako sarrera

    Eskualdeka izatea eta partehartzea taldean egitea dira BBK-k antolatzen duen Bertsolari Gazteen Sariketaren berezitasunak. Bizkaian barna jardun ondoren hona X. edizioaren finala.
 
 
 

22 OSTIRALA 21:00
  • BERTSO AFARIA
    Jexux Mari Irazu eta Jon Maia

    Sarrera: 15,00 E. (Kafe antzokia).

    Jexux Mari Irazu eta Jon Maiarekin bertso afaria. Azkeneko bertso txapelketako finalean izandako bikote paregabe honekin bertsoak entzun eta kantatzeko aukera ezin hobea.


Azken 20 urteotako bat-bateko kantari-sortzailerik sendoenetakoak; azalean trebe, mamian sakon. Umorea eta drama, errima eta noraeza... bizitza.
 

23 LARUNBATA 18:30
  • ZAPARRADA GAZTEGUNEA
    Arrasateko Txatxiartistak: "Eguzkiaren bila"
    Txurdinagako Intitutoko Ikasleak: "Guda"

    Doako sarrera.

    IV Bilboeszena Antzerkialdiaren sortako lehen emanaldia gurean, ZAPARRADA gaztegunearen ekitaldien baitan.


   
 
 

24 IGANDEA 18:00
  • OLGETAN haur jaia
    Ane Monna, Oskola eta Karramarroi
    "Morgan Pirata Gaiztoa lapurretan"


    Sarrera: 5,00 E. LAGUNTXOAK dohainik.

    Ingalaterra aldetik heldutako Morgan pirata gaiztoak umeei gozokiak ohostu egiten dizkie haien tristezia eraginez. Ane Monna, Oskola, Karramarroi eta Pellot pirata laguntzera joango dira.

 
 
 

24 IGANDEA 20:30
  • ANTZERKIOLA IMAGINARIOA: "Mundopolski: Erreboltaren Ziaboga"
    IV Bilboeszena (Antzerkialdia)

    Sarrera: 6,00 E. LAGUNAK: 3,00 E.

    Ander Lipusek zuzentzen duen Antzerkiola Imaginarioaren azken ekoizpena. Giza oroimenan barreneko txangoa, umorea, etsipena, alaitasuna eta desilusioa trebeki uztartuz eta dramatismo handiz garatuz. Jon Gerediaga eta Unai Garate dira egileak eta Alex Gerediagak zuzendu du lana.

   
 
 

25 ASTELEHENA 20:30
  • GILKITXARO ANTZERKI TALDEA: "Trokaolatarrak"
    IV Bilboeszena (Antzerkialdia)

    Sarrera: 4,00 E. LAGUNAK: 2,00 E.

    Deustuko taldeak sortu duen laugarren antzezlana. Agerraldi bakar batean gertatzen den baserri komeria da. Ohitura eta tradizioari buruzko erreferentziz betea. Pertsonaien arteko harremanak eta gorabeherak bertsoz eta musikaz ere lagunduak dira. Kaosean bukatzen den tentsioa.

   
   
   

26 ASTEARTEA 21:30
  • GABRIEL ARESTI EUSKALTEGIKO JAIA

    Euskalltegiko tailerren ekimenen ospakizuna: antzerkia, bertsolariak, dantza, jokoak, kantagintza, musika... eta luntxa.
    Eta ondoren erromeria Antsobiko Buhameak taldearekin.

 
     
     
     
Kafe Antzokia © 2002