apirila
2002
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 . . . .

Egizu posta elektronikoaren bidez Kafe Antzokiko agenda jasotzeko HARPIDETZA. Kontzertu eta abarren agenda zure postontzian jasoko duzu hemen publikatu baino egun batzuk lehenago. Gainera, azken orduko oharren eta webguneko berrikuntzen berri izango duzu modurik azkarrenean eta hainbat ekitalditarako sarreren zozketetan esku hartu ahal izango duzu. Informazio GEHIAGO.


 

 


05 OSTIRALA 22:00
  • BARON ROJO

    Aurresalmenta: 9,00 E. (Kafe Antzokia eta Power Records). Txarteldegian: 11,00 E
    .

    1980-81ean hasirik bide oparoa egin duen espainiar heavy taldea dugu Baron Rojo. Bere urratsak munduan zehar hedatu ditu eta, askotan, mundu mailako rock talde onenen artean. Lehen aldiz dator Kafe Antzokira. Berriki Zero Records disketxean grabatu du azken diskoa, "20 +". Bertako zein aurreko kantak eskainiko dituzte.


10 ASTEAZKENA 20:00

  • LAGUN ARTEAN KANTARI

    Doako sarrera
    .

    Lehengo asteazkenetako ohiturari jarraituaz hona hemen "Lagun Artean Kantari". Kantuan egiteko saioa gaurko eta lehengo piezak errekuperatuaz Anje Duhalderen laguntzarekin.
igo


11 OSTEGUNA 22:00

  • EKON

    Aurresalmenta: 6,00 E. (KafeAntzokia). Txarteldegian: 8,00 E. Zenbat Gararen LAGUNAK: 4,00 E.

    Arrasatetik datorren taldea. Metal doinuak dira nagusi beren abestietan. Lan berria aurkeztera datoz gure artera. "Salatzen dut" disko berria plazaratu berri dute GOR disketxe nafarrarekin. Zuzeneko ikusgarria duen taldea dugu EKON.

12 OSTIRALA 22:00
  • VICTOR BAILEY

    Aurresalmenta: 13,00 E. (Kafe Antzokia eta Power Records). Txarteldegian: 15,00 E.

    Weather Report taldeko partaidea izan zen Victor Bailey. Bere instrumentua baxua izaki, Bailey funk-fussion estiloan musikari garrantzitsua dugu. Bilbora lehen aldiz dator bere bakarkako hirugarren diska aurkeztera, "That's Right" deiturikoa, hain zuzen.
igo

17 ASTEAZKENA 20:00
  • URBELTZEN DANTZA GANBARA

    Doako sarrera.

    Dantzen jaia. Nahi duen orok parte har dezake eta, hiletik hilera gero eta ugariago dira dantzatuz ondo pasatzera hurbiltzen direnak. Bilboko ohituretan finkazten ari den ekimena.
    Ez errealitatetik fantasiara pasatuko gara eta lilura horretan abiatuko gara une dibertigarri eta goxagarri batzuk igaroz.


18 OSTEGUNA 22:00

  • KURAIA

    Aurresalmenta: 5,00 E. (Kafe Antzokia). Txarteldegian: 6,00 E. Zenbat Gararen LAGUNAK: 3,00 E.

    Dut taldeko Joseba eta Galder, Anestesiako Mikel eta Corazón del Sapoko Fernando musikariek osatu dute KURAIA taldea. Punk-rockaren inguruan, heavyren zenbait arrastorekin eta musikazko jakituri handiarekin osatua, hain zuzen. Diskoa grabatu-eta berau aurkezten dabiltza. Esperimentu interesgarria.
 
igo

19 OSTIRALA 22:00
  • SINIESTRO TOTAL

    Aurresalmenta: 9,00 E. (Kafe Antzokia, Urretxindorra eta Power Records). Txarteldegian: 11,00 E.

    Klasikoa dugu Galiziako SINIESTRO TOTAL taldea. Hogei urte musika munduan sarturik. Estreinez bere lan hirukoitz berria gurean estreinatuko dute. Diskak "¿Quiénes somos? ¿De donde venimos? ¿A donde vamos?" izena darama. Bertan abesti berriak, zaharren berikuspenak, zuzenean grabaturikoak eta bitxikeria ugari dakartzate. Rockarekin ezinbesteko zita.

20 LARUNBATA 21:00
  • SEÑOR NO
  • ZODIACS

    Aurresalmenta: 5,00 E. (Kafe Antzokia eta Power Records). Txarteldegian: 6,00 E. Zenbat Gararen LAGUNAK: 3,00 E.

    Punk rock doinuak nagusi izango dira egun honetan. Batetik Getxoko Zodiacs talde indartsua, "Pinball Rock" estreineko lana aurkeztuz. Bestetik Donostiako Señor No talde famatua, Madrileko Loli Jackson disketxearekin atera dutelarik bere lan berri hau.

igo
 

21 IGANDEA 21:00
  • HIRAM BULLOCK

    Aurresalmenta: 13,00 E. (Kafe Antzokia eta Power Records). Txarteldegian: 15,00 E.

    Japonian, Osakan jaiotako gitarrajole handia dugu Bullock. Pat Metheny, Steelly Dan, James Taylor eta David Letterman moduko musikariekin aritutakoa beste batzuen artean. Lehen aldiz dator Bilbora "Color me" deituriko bere azken diskoa aurkezten. Bertan jazz, funk, blues eta baita pop doinuak aurkitzen direlarik.
 

25 OSTEGUNA 20:30
  • Irrintziak
  • Xabier Amuriza
  • GOZATEGI

    Sarrera: 5 ,00 E.

    Euskal presoak Euskal Herrira ekartzeko festa berezi bat antolatu dute presoen senideek.
 
 


26 OSTIRALA 20:00

  • ELAI-ALAI
    GERNIKAKO BONBARDEAKETAREN URTEURRENA

    Doako sarrera.

Gernikaren bonbardaketaren 65. Urteurreneko egunean, egoki da 75. Urteurrenean dabilen Gernikako Elai-Alai dantza taldearen emankizun berezia ikusi ahal izatea: dantzak (aurresku, zortzikoa, Maiatzako erregina, "erregelak"Š), Marijeseen kantuak, Santa Agedako koplak eta haurren dantza-kantak. Elai-Alai taldea Euskal Herriko dantza talderik HISTORIKOENA dugu.

 

26 OSTIRALA 21:00
  • BERTSO AFARIA
    Bizkaiko Bertsolari Txapelketarako Bilboaldeko kanporaketa saioa

    Sarrera: 15,00 E.

    Bertsolaritzarekin zita berezia gure artean. Bizkaiko bertsolari txapelketaren kanporaketa saioa dela medio bertso afari paregabea antolatu dugu.

 

 

29 ASTELEHENA 20:00
  • NIKARAGUA ETA "QUINCHOEN" EGOERA
    Kultura hitzordua

    Doako sarrera

    Nikaraguan gertatutako gudaren ostean hainbat haur umezurtz gelditu ziren eta beste hainbat babesik gabe, ume hauei "quincho" deitzen diote, hau da kaleko ume langileak. Honen inguruan egun honetan hitzadi bat, erakusketa eta diaporama emanaldia izango ditugu.
 
 
 

30 ASTEARTEA 22:00
  • RATOS DE PORAO
    ANARKO

    Aurresalmenta: 11,00 E. (Arise, Discopolis, Hilbehera, Jam, Kafe Antzokia, Metal Attack, Muga, Power Records eta Tipo,). Txarteldegian: 13,00 E.

    Metal doinuak izango dira nagusi gau honetan. Batetik Bilboko Anarko taldea eta bestetik Euskal Herrian zaletu ugari dituen Brasilgo Ratos de Porao talde handia "Guerra civil canibal" deituriko disko berria aurkezten.


Azken 20 urteotako bat-bateko kantari-sortzailerik sendoenetakoak; azalean trebe, mamian sakon. Umorea eta drama, errima eta noraeza... bizitza.
   
 
 
 
 
     
 
 
   
   
   
   
     
     
     
Kafe Antzokia © 2002