1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31 . . . .

04 OSTEGUNA 22:00
  • KOMA
  • GRASS

    Aurresalmenta: 1.000 pta. (Kafe Antzokia eta Power Records). Txarteldegian: 1.300 pta.
    “Criminal” 4. diskoa aurkeztuko du Iruñako Koma taldeak. Metal eremuetatik haratago doazen hamar konposizio. Rock n`roll klasikoa zein joera berriak.
    Grass nahiko talde berria dugu, egungo metalaren adierazgarri. “Ciudadano X” du izena aurkeztuko digun lehen diskoak.
igo

05 OSTIRALA 22:00
  • OVERTAKE

    Doako sarrera.
    Bost lagunek osatzen duten Bilboko talde gaztea eta 97an sortua. Pop doinuak lantzen badituzte ere, talde honen oinarririk sendoena ahotsetan datza beraiek dioten moduan.

11 OSTEGUNA 22:00
  • ARIMA BELTZA
  • TONKY BLUES BAND

    Sarrera: 600 pta. ”LAGUNAK”: 300 pta.
    Arima Beltza Elgoibarren berriki sorturiko blues-rock taldea dugu. Tradizioa horretan ibilitako musikari hauek bertoko doinuen egokitzapena ere burutzen dute.
    Tonky de la Peña Madrilgo blues kitarjole trebatua da, zuzeneko ekitaldietan maisu.
igo

12 OSTIRALA 22:00

    LOLI JACKSON jaia

  • LA VACA AZUL
  • SPERM
  • SUPER SKUNK

    Sarrera: 800 pta. (Music Box, Kafe Antzokia, Power Records eta Urretxindorra). Txarteldegian: 1.000 pta.

14 IGANDEA 18:00

    OLGETAN haur jaia

  • Heriz Magoa

    Sarrera: 800 pta. “LAGUNTXOAK” dohainik.
    Ez dugu jakingo zer den egia eta zer gezurra; zirt-zart batean errealitatetik fantasiara pasatuko gara eta lilura horretan abiatuko gara une dibertigarri eta goxagarri batzuk igaroz.
igo

17 ASTEAZKENA 21:00

    EUSKADI GAZTEAREN KONTZERTUAK

    Doako sarrera.
    Euskadi Gaztearen ekimenez telebista saio bilakatu diren kontzertuak grabatzeari ekin dio Euskal Telebistak, igande gauetan emititzeko.


18 OSTEGUNA 22:00
  • ENE BADA

    Doako sarrera.
    Durangoko Ene Bada taldea trikiaren mundura jauzi eginiko apostu berria dugu.
    Egun doinu tradizionalak bereganatuz doazen joera berrien erakusgarri.
    Gaztelupeko Hotsak zigiluarekin grabaturiko azken diskoa aurkeztuko digute
igo

19 OSTIRALA 22:00
  • IDI BIHOTZ

    Doako sarrera.
    Heavy klasikoan edo melodikoan murgilduta beti ere, tartean doinu urratuagoa, latzagoa eta abiadura handiagoarekin datorkigu oraingoan bilbotar taldea. “Negarraren amorrua” disko berriaren aurkezpen kontzertua izango da.

21 IGANDEA 18:00

    OLGETAN haur jaia

  • “AHOTS GABEKO AITONAREN JAIA”
    T´ombligo Taldea

    Sarrera: 800 pta. “LAGUNTXOAK” dohainik.
    Ez dago printzesarik ez dragoirik... Gu bezalako jendea dago: haurrak, gurasoak, aitonak, Egunerokoa sortzen duen kaleko jende arrunta da, negar eta barre egiten dutenak.
igo

23 ASTEARTEA 22:00
  • HEFNER

    Aurresalmenta: 2.000 pta. (Kafe Antzokia eta Power Records).
    Txarteldegian: 2.300 pta.
    Hefner aspaldi honetan pop-rock alorrean ospe handia lortu duen taldea da. Bira honetan beraien 2. lana aurkeztuko digute, oraingoan ere betiko dohai berbera helaraziko digutelarik melodia eta letra berriekin.

24 ASTEAZKENA 20:00

    URBELTZEN DANTZA GANBARA

    Dantzen jaia. Nahi duen orok parte har dezake eta, hiletik hilera, gero eta ugariago dira dantzatuz ondo pasatzera hurbiltzen direnak. Bilboko ohituretan finkatzen ari den ekimena.


25 OSTEGUNA 22:00

    GOR DISKETXEAREN GAUA

  • MAREA
  • KING PUTREAK

    Sarrera: 700 pta. “LAGUNAK”: 350 pta.
    Berriozartik datorkigu Marea, “Revolcón” diskoarekin. Kaleko rocka eta bizitzaren zaporea dastatzeko aukera.
    B.N.C.A. (Buitre No Come Alpiste) “King-Putreak” taldearen azken lana dugu, aurreko diskurtso politoxikomano bapatekoa alde batera utzi eta mezu zuzenagoak dituena.

26 OSTIRALA 21:00
  • GAITZERDI ANTZERKI TALDEA
    “GIROBIRA”

    Sarrera: 500 pta. “LAGUNAK”: 250 pta.
    Girobira lan-metodo ireki baten emaitza da, inprobisaketan oinarritutakoa; musikaturiko eszena ezberdinez osatutako antzerki koreografiatua, iazko New Yorkeko antzerki jaialdian “antzerki-koreografia onena” saria irabazia zuen. Aukera ona, beraz, berriz ikusteko.
igo

26 OSTIRALA 21:30

    BERTSO AFARIA

  • Andoni Egaña
  • Sebastian Lizaso

    Sarrera: 2.500 pta.
    Azken 20 urteotako bat-bateko kantari-sortzailerik sendoenetakoak; azalean trebe, mamian sakon. Umorea eta drama, errima eta noraeza... bizitza.

28 IGANDEA 18:00

    OLGETAN haur jaia

  • “BADUM MUNDUA”
  • Hortzmuga Taldea

    Sarrera: 800 pta. “LAGUNTXOAK” dohainik.
    “Toto” pertsonaiak txakur bat bezain libre izateko amesten duen bitartean, “Dotak” dotore eta ederra izan nahi du. “Badum” mundurantz abiatuko dira, alegia, ametsak errealitate bihurtzen den mundua; eta bertan hainbat pertsona eta animaliekin topo egingo dute.
igo

31 ASTEAZKENA 21:00

    EUSKADI GAZTEAREN KONTZERTUAK

    Doako sarrera.
    Euskadi Gaztearen ekimenez telebista saio bilakatu diren kontzertuak grabatzeari ekin dio Euskal Telebistak, igande gauetan emititzeko.

igo
Kafe Antzokia © 2002