urria
2001
    1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27. 28. . .

Egizu posta elektronikoaren bidez Kafe Antzokiko agenda jasotzeko HARPIDETZA. Kontzertu eta abarren agenda zure postontzian jasoko duzu hemen publikatu baino egun batzuk lehenago. Gainera, azken orduko oharren eta webguneko berrikuntzen berri izango duzu modurik azkarrenean eta hainbat ekitalditarako sarreren zozketetan esku hartu ahal izango duzu. Informazio GEHIAGO.

 


04 OSTEGUNA 22:00
  • MIKEL URDANGARIN

    Sarrera: 1.000 pta.

    "Espilue" diskoa dela-ta zornoztarraren kontzertuetan jaso den oihartzuna sekulakoa izan da. Sentiberatasun eta sinesgarritasunaren ildotik oparoa da jadanik haren bidea. Orain disko horren inguruko kontzertuen amaiera iritsi da; hauek dira azken bi aukerak.


05 OSTIRALA 22:00

  • MIKEL URDANGARIN

    Sarrera: 1.000 pta.

    "Espilue" diskoa dela-ta zornoztarraren kontzertuetan jaso den oihartzuna sekulakoa izan da. Sentiberatasun eta sinesgarritasunaren ildotik oparoa da jadanik haren bidea. Orain disko horren inguruko kontzertuen amaiera iritsi da; hauek dira azken bi aukerak.

.

 
igo


06 LARUNBATA 20:30

  • RAFAEL AMOR
  • NORGE BATISTA
  • RAUL CARNOTA

    Sarrera: 1.000 pta.

    Norge Batista kubatar kantari gaztea ­poetikotasun handia, ahots ederra-, Raul Carnota argentinarra ­tradizio eta modernitatearen uztartzailea- eta Rafael Amor ­kantautore handia- "Resumen Latinoamericano" aldizkariak antolaturiko "Che oroituz" jaian bildu dira.

10 ASTEAZKENA 20:00
  • LAGUN ARTEAN KANTARI

    Doako sarrera.

    Aurreko urtetako zitari jarraituaz hauxe ixango da aurtengo ikasturteko lehen eguna lagun artean kantari aritzeko, beti ere Anje Duhalderen gitarra lagun dugularik.
igo

12 OSTIRALA 22:00
  • THE MATT HARDING PROJECT

    Sarrera: 800 pta.

    Blues, country eta jazz trebeki uztartzen dituen kantaria da Matt Harding. Musikari handiekin jo izan du, baita diskoak grabatu ere. Oraingoan, Mikel Azpiroz ­organoa­ eta Karlos Aranzegi ­bateria­ hemengo musikariekin hirukotea osaturik, lehen aldiz azaltzen da gutartera.
.
Ez dugu jakingo zer den egia eta zer gezurra; zirt-zart batean errealitatetik fantasiara pasatuko gara eta lilura horretan abiatuko gara une dibertigarri eta goxagarri batzuk igaroz.

17 ASTEAZKENA 20:00
  • URBELTZEN DANTZA GANBARA

    Sarrera doan.


    Dantzen jaia. Nahi duen orok parte har dezake eta, urtetik urtera gero eta ugariago dira dantzatuz ondo pasatzera hurbiltzen direnak
    .
 
igo

18 OSTEGUNA 22:00
  • NON DEMONTRE

    Doako sarrera.

    Durangoko taldea oraingoan "Belarritakora sartu" multimedia ikuskizunarekin datorkigu. Bideo proiekzioa, musika, eszenografia, poesia, argiak, antzezpen lanak eta interaktibitatea erabiltzen dira bertan, elementu errealak eta infografikoak nahasten direlarik
    .

19 OSTIRALA 22:00
  • BERNARD ALLISON BERTAN BEHERA UTZITA

    Bertan behera geratua.

    Bertan behera geratu da kontzertua, osasun arrazoiak direla medio.

igo
 

25 OSTEGUNA 22:00
  • M-N EZTEN

    Doako sarrera.

    Triki-pop alorreko azkenetariko lana dugu M-N Ezten bikotearena. KakI Arkarazoren produkziopean egin dute debuta Amaia Oreja eta Kristina Solanok. Eta honez gain musikari ezagun ugari dira partaide disko honetan.

 

26 OSTIRALA 22:00
  • ALBOKA & MARTA SEBESTYEN

    Sarrera: 2.500 pzta.

    "Lorius" azkeneko diskoa urrats kualitatiboa da Albokaren ibilbidean, etno musikaren arloan gorako maila lortu baitu, Márta Sebestyén hungariar abeslari handiaren partaidetza bereziak sekulako ekarpena egiten diolarik. Diskoaren aurkezpen-kontzertuan partaide guztiak izango dira.

 
 

 

 

 
 
 
 
Azken 20 urteotako bat-bateko kantari-sortzailerik sendoenetakoak; azalean trebe, mamian sakon. Umorea eta drama, errima eta noraeza... bizitza.
 
   
 
   
 
 
     
   
 
   
   
   
   
     
     
     
Kafe Antzokia © 2002