otsaila
2001
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31 . . . .

01 OSTEGUNA 22:00
  • JAUKO BARIK

    Doako sarrera.

    Hiru neska, Enara, Haizea eta Itsaso, besterik gabe, hau da "Jauko Barik", rockaren munduan bide eginez hasi ziren 1997an. Sailkatzea zaila da; izan ere punk, ska, rock, trash...-en nahasketa lantzen dute. Iaz argitaratutako diskoa besapean, duten freskotasuna eskaintzera dator.


02 OSTIRALA 22:00
  • CLANDESTINOS

    Aurresalmenta: 1.000 pta. (Kafe Antzokia eta Power Records). Txarteldegian: 1.200 pta.
Funtsean, latino ukituak eta sustrai flamenkoak dituen rock taldea da Clandestinos. Bide desberdinak urratu dituzten musikariak biltzen dira bertan. Catalunyatik dator eta iaz ³Más clandestinos que nunca² plazaratu zuen.
igo


04 OSTEGUNA 18:00

"OLGETAN" HAUR JAIA

  • "BIKOTE BIHURRIA"

    Sarrera: 800 pzta. ”LAGUNTXOAK”: doan.
    Gure bikote hau beti dago prest laguntzeko, baina gauzak konpondu baino aldrebestu egiten dituzte. Ume koxkor baten bila dabiltza. Basoan galduta dago. Hara non gure bikotea kasu hau burutzeko prest dagoen... argi ibili gero!

04 IGANDEA 21:00

    SKA gaua

  • THE TOASTERS
  • KING PRAWN

    Aurresalmenta: 1.400 pta. (ERROMO: Brixton. BILBO: Kafe Antzokia, Likiniano eta Power Records).Txarteldegian: 1.600 pta

    The Toasters ska musika talde ospetsu eta emankorrenetakoa da. Egiten duten dantzarako musika "East-Side-Beat" deitzen dute. Udaberrian grabatuko dute "Dog eat dog" disko berria. Aurretik Ingalaterrako "King Prawn" taldeak (ska eta metal nahasketa) joko du.
igo

07 ASTEAZKENA 20:00

    LAGUN ARTEAN KANTARI

  • Ange Duhalderen laguntzaz

    Sarrera doan. Lehengo asteazkenetako ohiturari jarraituaz hona hemen "Lagun Artean Kantari". Kantuan egiteko saioa gaurko eta lehengo piezak errekuperatuaz.
    Ez dugu jakingo zer den egia eta zer gezurra; zirt-zart batean errealitatetik fantasiara pasatuko gara eta lilura horretan abiatuko gara une dibertigarri eta goxagarri batzuk igaroz.

08 OSTEGUNA 20:00
    KULTUR HITZORDUA
  • "Los bailes de espadas y sus símbolos" liburuaren inguruan

    Doako sarrera.
    Juan Antonio Urbeltzen azken liburua da. Bertan munta handiko ekarpenak egiten ditu, bai ezpatadantzen interpretazioari buruz, bai ihauteri-aratusteen esanahiaz. Egileaz gain, A. M. Aldekoa-Otalora eta musikari eta dantzariak izango dira.
igo

08 OSTEGUNA 22:00
  • IGELAREN BANDA

    Doako sarrera.

    Euskal doinu tradizionalak abiapuntutzat hartuta musika libreago bat egitea (inprobizazioak eginez eta armonia eta desarroiloak aldatuz) helburu duen taldea da Igelaren Banda. Eskarmentu handiko hiru musikarik osatzen dute: Bixente Martinez (gitarra eta bouzoukia), Txarli De Pablo (kontrabaxua) eta Iñigo Egia (perkusioak).


09 OSTIRALA 22:00
  • SEXY SADIE
  • FUNDIZIYUE

    Aurresalmenta: 1.200 pta. (Kafe Antzokia, Power Records, Tipo eta Urretxindorra). Txarteldegian: 1.500 pta.

    Mallorcako taldea 1994an sortu zen. Laster Paisos Catalans eta inguruko herrietan ere pop talde onenetarikoen arten kokatzen da. Europan barna ere ezagunak dira eta azken diskoak, "Butterflies", arrakasta itzela bildu du. Aurretik Urolako Fundizyue taldea.

igo

11 IGANDEA 18:00

    OLGETAN haur jaia / FIESTA INFANTIL

  • “ERREGE ZORRIA”
    Xilipurdi Antzerki Taldea

    Sarrera: 800 pzta. "LAGUNTXOAK" doan.

    Azkuek bildutako ipuin batean oinarritzen da txotxongilo saio hau. Bertan jakingo dugu printzesak zer ekaiez egin duen bere danborra. Etorriko zara gurekin asmatzen zelan egin duen?


14 ASTEAZKENA 21:00
  • BUITRAKER
  • ARDE ASIA

    Doako sarrera.
    Lehenegoak Nafarroatik eta bigarrenak Bilbotik datozkigu diska berri bana besapean dutelarik. Batetik "Homologao" eta bestetik "Abril" dira beraien lanak hurrenez hurren, eta horiek izango ditugu entzungai jaialdi honetan.


15 OSTEGUNA 22:00

BLUES GAUA

  • GIROUX & MAHJUN

    Aurresalmenta: 1.000 pta. (Kafe Antzokia eta Power records). Txarteldegian: 1.200 pta.

    Bi musikari handi, arrabita-mandolina eta gitarra-ahotsa, eta amankomuneko gauza bat: musika gaitasuna. Emaitza: swing feeling eta trebezia dituen musika, blues izan edo zingaro, irlandar eta rockaren eraginez zipriztinduriko boogie-woogie izan.

 



16 OSTIRALA 22:00
  • EH SUKARRA

    Sarrera: 800 pta. "LAGUNAK": 400 pta

    Euskal Herriko musikagintzan toki propioa lortu duen talde bakarrenetarikoa. Diskorik disko punk, rock eta pop estiloen uztartze fresko eta pertsonala erdietsi dute eibartarrek. Berriz ere, beraz, haien kanta zahar zein berriez gozatzeko aukera aparta.
    Berriozartik datorkigu Marea, “Revolcón” diskoarekin. Kaleko rocka eta bizitzaren zaporea dastatzeko aukera.
    B.N.C.A. (Buitre No Come Alpiste) “King-Putreak” taldearen azken lana dugu, aurreko diskurtso politoxikomano bapatekoa alde batera utzi eta mezu zuzenagoak dituena.


17 LARUNBATA 21:00
  • THE SILOS
  • THE JAYHAWKS

    Sarrera gonbidapenaz: MONDOSONORO.COM.

    90etako talde askoren eredua da Mineapolis hiriko The Jayhawks taldea. Musika askoren nahastatzaile fresko eta oparoa da. "Smile" da haren azken diskoa, denetan eklektikoena. Bestalde The Silos rock talde sendo, oparo eta beti berria; "Laser Beam Next Door" da haren azken lana. Luxuzko kontzertua.

igo

18 IGANDEA 18.00

    "OLGETAN" HAUR JAIA.

  • HANKAGORRI antzerki taldea

    Sarrera: 800 pta. "LAGUNTXOAK" dohainik.

    Erresumako petrikiloak ez dira gauza erregeak puzker bat bota dezan. Hori dela eta, munduko petrikilo guztiak deituak izango dira ea denen artean lortzen duten.
    Azken 20 urteotako bat-bateko kantari-sortzailerik sendoenetakoak; azalean trebe, mamian sakon. Umorea eta drama, errima eta noraeza... bizitza.


19 ASTELEHENA 21:00
  • THE FUZZTONES

    Aurresalmenta: 1.800 pta. (Kafe Antzokia eta Power records). Txarteldegian: 2.000 pta.

    New York-eko garage talderik adierazgarrienetakoa. 80ko hamarkadan sortuak aspaldikoa da haiek Euskal Herrira eginiko lehen bisita. Ordutik hona jeneroan klasiko bilakatu zaigu taldea ¡¡¡Fuzztones!!! Fuzz, raw & txiribi...

igo

21 ASTEAZKENA 20:00

    URBELTZEN DANTZA GANBARA

    Doako sarrera.
    Euskal Herriko ekialdeko dantzen erakustaldia. Nahi duen orok har dezake parte, eta oilategia zuzentzen , berriz, Juan Antonio Urbeltz euskal koreografo eta folklorista handia.


22 OSTEGUNA 22.00

PORTU HIL ZENEKO 4. URTEURRENA

  • RIP
  • Sarrera: 1.000 pta. (ARRASATE: Biona taberna. BILBO: Kafe Antzokia eta Power records). LAGUNAK": 500 pta.

    Urteak pasatu dira, Portu ez dago, baina taldeak ez du ez indarrik galdu ezta mezuak bideratzeko gaitasuna ere. R.I.P.-en kontzertu oro experientzia bat da.

 
     
  igo

23 OSTIRALA

    IHAUTE JAIA

  • Antzerkia, dantza, jokoak, kantak (19.00)
  • LISKER (berbena 21.00)

    Doako sarrera.

    Ihauteri giroan murgiltzeko moduko jaia. Antzerkia, jokoak, kantak... Ondoren, gau luzea dantzan Lisker berbena taldearekin.

   

25 IGANDEA 18:00

    OLGETAN HAUR JAIALDIA

  • GAITZERDI antzerki taldea: "IHAUTERI JAIA"
  • Sarrera: 800ptas, "LAGUNTXOAK" doan.


    ...urte bat pasa ondoren, berriro ere hementxe dauzkagu gure bidaiariak. Aratuste igandean une goxo bat pasatuko dugu hegoaldetik iparraldera egindako azken bidaian zehar jasotako pasadizoetan parte hartzen eta jolasten.

   
igo

28 ASTEAZKENA 21:00

    EUSKADI GAZTEAREN KONTZERTUAK

  • TXAPELPUNK
  • M.C.D.
  • Doako sarrera.

    Punk-rock estiloari aire berria ekarri dio Txapelpunk taldeak bere lehen diskoarekin, garai bateko freskotasuna erabat errekuperatuz. M.C.D. taldea, aldiz, klasiko bat dugu, pertsonalidade propioa garatu duten gutxi horietarikoa.

   
     
     
Kafe Antzokia © 2002