martxoa
2001
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 . . . .

01 OSTEGUNA 22:00
  • ADRIA PUNTI
  • MORAU

    Sarrera: 800 pta. "LAGUNAK": 400 pta.

    Catalunyako musikagintzan egun dagoen proposamenik interesgarrienetarikoa dugu Adria Punti. Piano eta gitarrez lagundurik hitza eta joko fonetikoen rock doinuekiko uztarketa berezia eskaintzen du. Morau euskal kantautoreak iaz "Amodio domestikoak" diskoa argitaratu zuen. Taldearekin joko du.


02 OSTIRALA 22:00
  • THE POSIES
  • MONDO FUMATORE - GALLYGOWS

    Houston Party Records jaia

    Aurresalm: 2.000 pta. (Kafe Antzokia, Power Rds). Txarteld: 2.300 pta. (sampler bat opari).
The Posies 80ko power-pop talderik garrantzitsuenetakoa da. 3 urte pasa eta gero berriz bildu dira bira honetarako. Aurretik Mondo Fumatore alemandarrak eta Gallygows catalunyarrak arituko dira.
igo


03 LARUNBATA 22:00

  • CHEIKHA RIMITTI

    Aurresalmenta: 1.800 pta. (Kafe Antzokia eta Power Records). Erreserbak: 94- 447 32 66 Txarteldegian: 2.000 pta
    .

    75 urteetan rai musikaren erregina izaten dirau Cheikha Rimitti aljeriarrak. "Nouar" diskoa berriki plazaratu du eta bertan, beti bezala, energia, jakinduria eta musikalitatea eskaintzen ditu. Luxuzko kontzertua.

07 ASTEAZKENA 20:00

    LAGUN ARTEAN KANTARI

  • Anje Duhalderen laguntzaz

    Lehengo asteazkenetako ohiturari jarraituaz hona hemen "Lagun Artean Kantari". Kantuan egiteko saioa gaurko eta lehengo piezak errekuperatuaz Anje Duhalderen laguntzarekin.
igo

08 OSTEGUNA 22:00

    KORRIKA KULTURALA

  • FALTRIQUEIRA

    Sarrera: 800 pta. "LAGUNAK": 400 pta.

    Pontedeumeko (A Corunha) bost neska bildu dira Faltriqueira taldean. Pandereteiren tradizioa (panderetak eta a capellako ahotsak) gaurko moldeetan txertatzen dute; kolore berezia, espontaneitatea, afro haizeak eta beste Galizako folkean. Polifonian kantatzen dute. Korrika kulturalaren barruan datorkigu.
    Ez dugu jakingo zer den egia eta zer gezurra; zirt-zart batean errealitatetik fantasiara pasatuko gara eta lilura horretan abiatuko gara une dibertigarri eta goxagarri batzuk igaroz.

09 OSTIRALA 22:00
  • BETAGARRI

    Sarrera: 800 pta. "LAGUNAK": 400 pta.

    "Freaky Festa" disko berrian ska, baina baita reggae, ragga eta beste erritmoen ukituak ere lantzen dituen betiko Betagarri taldea aurkitzen dugu. Dantzatuz eta gozatuz pentsatzeko aukera ere eskaintzen duen taldea.
igo

15 OSTEGUNA 22:00
  • NON DEMONTRE
  • ZEIN?

    KORRIKA KULTURALA

    Sarrera: 600 pta. "LAGUNAK": 300 pta.

    Non Demontre 1995ean sortu zen Elorrio aldean. Iaz bere lehen diskoa grabatu zuen; "pantaileen jabeei" bideoklip interaktiboa dauka. Zein? taldea ere bizkaitarra dugu, "Ama say" taldea desegin eta ondoan sortu zen, 1996an. Doinu eta abestiak intensoak, zirraragarriak eta melodia handikoak dira.


16 OSTIRALA 22:00
  • SIN CITY SIX

    Aurresalmenta: 1.000 pta. (Bolan, Kafe Antzokia eta Power Records). Txarteldegian: 1.200 pta.

    1999an sortu taldea dugu Sin City Six (espainiar, estatubatuar eta ingalatar musikariez osaturikoa). Taldearen lehen diskoa "The Dictators" taldeko Andi Shernoff baxujoleak ekoiztua da. Bertan Rock & Roll hutsa eta garage Punka ausardiaz uztartzen dira.

igo

17 LARUNBATA 22:00

    La Feile Padraig (Saint Patricks day edo Eire-ren eguna)

  • LA BROCHETA

    Sarrera doan.

    La Brocheta, 1998 Gasteizen sortua da, folk musika lantzeko asmoarekin. Hasieratik zelta musika, irlandarra eta eskoziarra bereziki, dute oinarrian. Gerora beste folk musikak ere eransten joan dira. Jatorri desberdineko musikariek doinu berezi, fresko eta propioa lortzen dute?


21 ASTEAZKENA 20:00
  • URBELTZEN DANTZA GANBARA

    Doako sarrera.

    Euskal Herriko ekialdeko dantzen erakustaldia. Nahi duen orok har dezake parte, eta oilategia zuzentzen , berriz, Juan Antonio Urbeltz euskal koreografo eta folklorista handia.


21 ASTEAZKENA 21:30

BLUES GAUA

  • BENJAMIN TEHOVAL

    Sarrera: 1.000 pta. "LAGUNAK": 500 pta.

    "Gizon orkestra" deitua da Benjamin Tehoval. Gitarra, pedala, bonboa, platiloak, harmonika, ahotsa... Hori dena propioki nahasiz blues-etik rock-erainoko doinu ezagun eta kanta ederrak eskaintzen ditu.

 



22 OSTEGUNA 22:00
  • SIVAN PERWER
  • +Gonbidatu bereziak

    NEWROZ kurdoen eguna

    Aurresalmenta: 1.000 pta. (Kafe Antzokia, Power Rds). Txarteld: 1.200 pta. "LAGUNAK": 600 pta.

    Perwer kurdoen "ahotsa" edo "leienda" da. 1967az geroztik exilioan da. Euskal Herrian izatea ohorea da eta kurdoekiko elkartasuna gauzatzeko parada ezin hobea. Euskal kantari bereziak izango ditu alboan kontzertu aparta honetan kurdoen eguna ospatzen.
    Berriozartik datorkigu Marea, “Revolcón” diskoarekin. Kaleko rocka eta bizitzaren zaporea dastatzeko aukera.
    B.N.C.A. (Buitre No Come Alpiste) “King-Putreak” taldearen azken lana dugu, aurreko diskurtso politoxikomano bapatekoa alde batera utzi eta mezu zuzenagoak dituena.


23 OSTIRALA 22:00
  • ANJE DUHALDE

    Sarrera: 1.000 pta. "LAGUNAK": 500 pta

    Ohiko bideei ortzimuga berriak eransten joatea Anje Duhalderen ezaugarrietako bat da. Musika-proiektu desberdinetan ibilki, oraingoan Euskal Herriko Ikastolen Elkartea eta Labayru Ikastegiaren kanta zaharren azken ekoizpena, "Pinpirin eta Florian" aurkeztera dator bere taldearekin. Hortaz gain, bere errepertorio berritua eskainiko du.

igo

24 LARUNBATA 22:00
  • SAGARROI

    Sarrera: 700 pta. "LAGUNAK": 350 pta.

    Sagarroi Iñigo Muguruzaren proiektu berria da (Gorka Baskaran bateria eta Karlos Zubikoa baxuarekin batera). Erritmo pausatu eta sinkopatu batetik abaila handikoetara aise mugitzen dira. Letrak ere, musikaren arabera, gordinak, garratzak baina etsipenean erori gabekoak. Talde honen estreinako kontzertuetako bat.
    Azken 20 urteotako bat-bateko kantari-sortzailerik sendoenetakoak; azalean trebe, mamian sakon. Umorea eta drama, errima eta noraeza... bizitza.


25 IGANDEA 18:00

OLGETAN haur jaia

III. Bilboeszena (Antzerkialdia)

  • ANTZEZKIZUNA ANTZERKI TALDEA
    "Pinotxo" (Txotxongiloak)

    Sarrera: 800 pta. "LAGUNTXOAK" dohainik.

    Maese Antoniok hitz egiten duen egur puska bat aurkitu eta Geppetto zurginari oparitu dio, honek panpina bat egin dezan: Pinotxo. Ume bezalakoa, abenturaz abentura bere bihotz zabala erakutsi du.

igo

26 ASTELEHENA 20:00

    III. Bilboeszena (Antzerkialdia)

  • ANTZERKIOLA IMAGINARIOA "Minutu bakarra"

    Sarrera: 800 pta. "LAGUNAK": 400 pta.

    Minutu bakarra Anderground trilogiaren bigarren zatia da. "Goibel etorri naiz, minutu bat baino ez garela adieraztera: minutu patetiko eta madarikatu bat". Ander Lipus zuzendaritza eta eszenan. Musika: Aitor Agiriano.

27 ASTEARTEA 20:00

III. Bilboeszena (Antzerkialdia)

  • TXAMUSKINA ANTZERKI TALDEA "Mohikano antzerkia"
  • Sarrera: 800 pta. "LAGUNAK": 400 pta.

    Txamuskina Antzerki Taldeak, Ramón Barea zuzendari, Felipe Lozaren "Mohikano antzerkia" aurkezten digu. Herriz herri doan azken taldeak antzerkiaren 2.500 urteko historia kontatzen digu. Ezinago aproposa Munduko Antzerki eguna ospatzeko.

 
     
igo

29 OSTEGUNA 21:00

    GABRIEL ARESTI euskaltegiko jaia

    Euskaltegiko tailerren ekimenen ospakizuna: aldizkariaren aurkezpena, antzerkia, bertsolariak, dantza, jokoak, kanta, musika...eta luntxa. Euskara ikasten ari direnen jaia
    .

   

30 OSTIRALA 22:00
  • BOSQUIMANO
  • Sarrera: 1.000 pta. "LAGUNAK": 500 pta.


    Bosquimano Mexikotik datorkigu. Talde honek reggae, calipso, ska, blues eta beste erritmoak nahasten ditu. 1991n sortu zen eta hiru disko plazaratu ditu.

   
  igo
     
     
     
Kafe Antzokia © 2002