maiatza
2001
    3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30 31. . . .

03 OSTEGUNA 22:00
  • 3 PEACE
  • LIF

    Sarrera: 1.000 pta. LAGUNAK: 500 pta.

    Lehen aldikotz, Japoniako rock banda bat gure artean. Duela 4 urte sortua. Hirukotea da eta rock & roll zuzena jorratzen dute. Lif Hondarribiako talde gaztea dugu, rock doinuak haratago eramaten dituen horietakoa.


04 OSTIRALA 22:00
  • BARRICADA

    Sarrera: 1.800 pta. (Kafe Antzokia eta Power records).

    Azken diskoa aurkeztera datozkigu Txantreakoak. Hogei urtez errepidean, eta arrakastaren gailurrak zapaldu ostean beti bezain grinatsu dabiltza oraingoan ere, hastapenetako frexkurak ihes egiten ez diotelarik.
 
igo


06 IGANDEA 18:00

OLGETAN haur jaia

  • "EUSKAL IPUINAK"
    Antzezkizuna Ginol Taldea

    Sarrera: 800 pta. "LAGUNTXOAK" dohainik
    .

    Eneko Euskal Herriko zenbait pertsonaia mitologikorekin elkartuko da. Bi galtzagorri jator ezagutuko ditu, Mariren altxorra aurkituko du eta baita Mateo Txistu ere ezagutzeko parada izango du.

09 ASTEAZKENA 20:00
  • LAGUN ARTEAN KANTARI

    Lehengo asteazkenetako ohiturari jarraituaz hona hemen "Lagun Artean Kantari". Kantuan egiteko saioa gaurko eta lehengo piezak errekuperatuaz Anje Duhalderen laguntzarekin.
igo

10 OSTEGUNA 22:00
  • BASQUE ELECTRONIC DIASPORA (B. E. D.) #2

    Sarrera: 700 pta. LAGUNAK: 350 pta.

    Euskal Herrian egiten diren doinu elektronikoen adierazgarri. Basque Elektronic Diaspora-ren bigarren disko berri honetan ere Hego zein Ipar Euskal Herriko artistak bildu dira, bertan zein atzerrian lanean ari direnak. IRRATIA.COMek emanaldia zuzenean emitituko du.
    Ez dugu jakingo zer den egia eta zer gezurra; zirt-zart batean errealitatetik fantasiara pasatuko gara eta lilura horretan abiatuko gara une dibertigarri eta goxagarri batzuk igaroz.

11 OSTIRALA 22:00
  • LES TAMBOURS DE BRAZZA

    Aurresalmenta: 1.700 pta. (Kafe Antzokia eta Power Records). Txarteldegian: 2.000 pta.

    Emile Biayenda Kongoko perkusio jolerik ospetsuenak Brazzaville hiriburuan sorturiko jazz-afrikar taldea. Jazz-az gain, doinu tradizionalak, rap-a, rock-a... ikusi beharrekoa.
igo

12 LARUNBATA 22:00
  • LOS ENEMIGOS

    Aurresalmenta: 1.400 pta. (BILBO: Kafe Antzokia, Power Records, Tipo eta Urretxindorra. GETXO: Bar Bost). Txarteldegian: 1.700 pta.

    Josele Santigoren taldea momenturik onenean datorkigu. Hamabost urtetako ibilbidea zuzeneko disko batean bildu ostean (Canciones escocidas), Enemigos taldeak rock munduan lortu duen nortasun propioa inoiz baino ageriago dugu


17 OSTEGUNA 22:00
  • ONDARROAKO HIRIA 1go POP-ROCK LEHIAKETAKO FINALA

    Sarrera doan.

    Lea-Artibai, Mutriku eta Deba herrietako talde berriek hartu dute parte Ondarroa Hiria pop-rock 1go lehiaketan. Kafe Antzokian finalisten emanaldia ikusiko dugu.

igo

18 OSTIRALA 20:00

    kultur hitzordua

  • "O galego: o incerto futuro dhuna lingua minorizada"

    Hilaren 17a "Dia das letras galegas" aitzakiatzat hartuta Bieito Iglesias idazle galiziarrak hitzaldi-mahai ingurua eskainiko du hizkuntza galegoaren egoerari buruz. Guzti hau Euskal Herriko literatura munduko beste gonbidatu batzuekin batera
    .

18 OSTIRALA 22:00
  • TRASMUNDI
  • SEÁN KEANE

    Aurresalmenta: 1.500 pta. (Kafe Antzokia eta Power Records). Txarteldegian: 1.800 pta.

    Galway konterriko leinu ospetsueneko kide dugu Seán (Doloresen neba). Lau disko grabatu ditu eta kritikak ezin hobeak lortu. Aurretik Galizako Trasmundi taldeak grabatu berri dituen doinuak izango ditugu dastatzeko.

22 ASTEARTEA 20:30
  • ALY BAIN & PHIL CUNNINGHAM

    Sarrera: 1.800 pta.

    Aly Bain bibolin jolea eta Phil Cunningham soinu jolea Eskoziako musika tradizionaleko musikaririk ezagunenetarikoak dira. Elkarrekin 1988an hasi orduko jada famatuak ziren aurreko arrakastengatik. Aly "The Boys of the Lough" talde mitikoaren sortzaileetakoa izan zen, eragin eskoziarrak zein irlandarrak biltzen zituen taldea berau. Phil, bestalde, Silly Wizard taldean hasia zen 16 urte zituela eta, beraz, ordurako ibilbide oparoa egina zuen jada.

    Telesail baterako egin zituen bikoteak bere lehendabiziko lanak eta beranduago lehendabiziko birari ekin zioten. Hain harrera ona izan zuten eze ordutik hona urtean urtean Eskoziatik batera eta bestera ibili ohi dira. Europan eta Ipar Ameriketan ere sarri jotzen dute.

    Informazio GEHIAGO
    .


23 ASTEAZKENA 20:00

  • URBELTZEN DANTZA GANBARA

    Sarrera libre.

Dantzen jaia. Nahi duen orok parte har dezake eta, hiletik hilera, gero eta ugariago dira dantzatuz ondo pasatzera hurbiltzen direnak. Bilboko ohituretan finkatzen ari den ekimena.

 



24 OSTEGUNA 22:00
  • BAR PUERTO, bazterreko ahotsak

    Sarrera: 600pta. LAGUNAK: 300 pta.

    Ondarrun kokaturiko itsasoko pasadizu-kontakizunen bilduma da ikuskizun honen ardatza, guzti hau musikarekin lagunduta. Irakurketa lanetan bertakoa den Kirmen Uribe eta doinuekin laguntzen Zornotzako Mikel Urdangarin.
    Berriozartik datorkigu Marea, “Revolcón” diskoarekin. Kaleko rocka eta bizitzaren zaporea dastatzeko aukera.
    B.N.C.A. (Buitre No Come Alpiste) “King-Putreak” taldearen azken lana dugu, aurreko diskurtso politoxikomano bapatekoa alde batera utzi eta mezu zuzenagoak dituena.


25 OSTIRALA 21:30

Euskaltegiko Udaberri jaia

  • TAPIA eta LETURIA

    Sarrera: 800 pta. "LAGUNAK": 400 pta.

    Jokuak, musika, dantzak, antzerkia, kantak, paella lehiaketa eta mus txapelketa Albia lorategian. Eta ondoren, iluntzean, erromeria Tapia eta Leturiarekin. Dantzarako aukera paregabea.

igo

31 OSTEGUNA 22:00
  • SKALARIAK

    Sarrera: 800 pta. "LAGUNAK": 400 pta.

    Aurreko diskoen arrakasta eta gero, "En la kalle" izeneko grabazio berria aurkeztera datozkigu Iruñakoak. Ska doinuetan oinarrituriko rock-steady, punk eta bestelakoen koktela.
    Azken 20 urteotako bat-bateko kantari-sortzailerik sendoenetakoak; azalean trebe, mamian sakon. Umorea eta drama, errima eta noraeza... bizitza.

 

1 OSTIRALA 22:00
  • JUAN CARLOS PEREZ
  • PETTI

    Sarrera: 1.000 pta. "LAGUNAK": 300 pta.

    Juan Carlos Perez beti ere oso gustora ikusten dugun musikari handia da. Oraingo honetan goimailako teloneroa izango duelarik. Bera herritik "Arrastoak" bigarren diskoa aurkeztera datorren Petti kantaria, gure musikak aspaldion eman duen artistarik personalena.
    Azken 20 urteotako bat-bateko kantari-sortzailerik sendoenetakoak; azalean trebe, mamian sakon. Umorea eta drama, errima eta noraeza... bizitza.

 
   
 
 
     
   
 
   
   
   
   
     
     
     
Kafe Antzokia © 2002