iraila
2001
    1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27. 28. . .

Egizu posta elektronikoaren bidez Kafe Antzokiko agenda jasotzeko HARPIDETZA. Kontzertu eta abarren agenda zure postontzian jasoko duzu hemen publikatu baino egun batzuk lehenago. Gainera, azken orduko oharren eta webguneko berrikuntzen berri izango duzu modurik azkarrenean eta hainbat ekitalditarako sarreren zozketetan esku hartu ahal izango duzu. Informazio GEHIAGO.

 


13 OSTEGUNA 22:00
  • HAIK HOR

    Sarrera doan.

    Hiru urte dituen talde hau bilbotarrez ­gehienak santutxuarrak- osatua da. Herrikoi doinu eta kantak abiapuntu, bilakaera prozesoan dabil, ahotsak eta pianoak pisu berezia dutela, beti ere.


14 OSTIRALA 20:00

Aurkezpen jaia
  • NAFARROA OINEZ 2001

    Doako sarrera.

    Aurtengo Nafarroa Oinez Lodosa-Sartagudan ospatuko da. Ekitaldia aurkeztearekin batera, "El Euskera en la Ribera de Navarra" liburu mamitsu eta interesgarria ere hizpide izango da; gainera, dultzaineroak, joteroak...
 
igo


16 IGANDEA 21:00

  • THE BUSINESS
  • The Murphy´s Law
  • Spitvalves

    Aurresalmenta: 1.800 pta. (Kafe Antzokia eta Power Records). Txarteldegian: 2.000 pta.

    Punk Rock musikaren erreferente bat bilakatu den Londoneko taldea 1980ean sortu zen, kalea, langilegoa eta futbola ardatz zituelarik. Talde askok THE BUSINESS taldearen kanten bertsioak egin dituzte (tartean Kortaturen "Mierda de Ciudad"). Aurretik Murphy¹s Law eta Spitvalves taldeek joko dute.

20 OSTEGUNA 20:00
  • "LOADING FESTA"
    Artelekuko web jaia

    Aurkezpena, Perversus, DJ Makala, DJ PEZ, A Deshoras dantzaokea, bideoak... Doako sarrera.

    "Loading festa" Artelekuko webgunean dauden proiektuen jaialdia da (arte garaikideko hiztegia, interneterako bideo eta animazio laburrak, albuma, elektronikaldia). Aurkezpena eta jaia batera: proiektuak, Jabi Pez DJ, Perversus taldea, DJ Makala, A Deshoras/Bit-art taldearen Dantzaokea...
igo

21 OSTIRALA 20:00

Autorik gabeko jaia

  • Bertsolariak, txalaparta
  • PERROFLAUTA

    Doako sarrera

    Urteoro legez Irailean kotxerik gabeko eguna ospatzen da. Ekologistak martxan Elkarteak egunean zehar hirian ospatu eta gero, arratsean jaia antolatu du: afaria, bertsolariak, txalaparta eta... Extremaduratik salsa, bossa-nova, reagge eta beste doinuak trebeki nahasten dituen Perroflauta taldearen kontzertuau
.
Ez dugu jakingo zer den egia eta zer gezurra; zirt-zart batean errealitatetik fantasiara pasatuko gara eta lilura horretan abiatuko gara une dibertigarri eta goxagarri batzuk igaroz.

26 ASTEAZKENA 22:00
  • STEREOLAB

    Sarrera: 2.500 pta. (Kafe antzokia eta Power Records).


    1991ean sortu zen Stereolab taldea "Sound-dust" disko berria aurkezteko biran dabil. Pop musikaren eremuak ­fusio bereziak eginez- zeharkatzen dituen taldea, aurreko lanen tonalitate bero eta melodiazko egituretara itzuli da
    .
 
igo

27 OSTEGUNA 21:30
  • EUSKALTEGIKO JAIA

    GABRIEL ARESTI euskaltegiaren eskutik, bertako tailerren ekimenen jaia: antzerkia, dantzak, jokuak, kantak, musika... eta luntxa. Euskara ikasten ari direnen jaia.

28 OSTIRALA 22:00
  • CONJUNTO CHAPPOTTIN y sus ESTRELLAS

    Aurresalmenta: 1.700 pta. (Kafe Antzokia eta Power Records). Txarteldegian: 2.000 pta.

    Arsenio Rodriguez ahaztezinak eraldatu zuen Cubako musika. 1949an Felix Chappottin tronpetistari utzi zion taldearen zuzendaritza; "Academia del Son" deituko da. Gaur egun haren biloba Angel da taldea zuzentzen duena. Sonoritatea eta musikari trebeak CHAPPOTTIN taldearen ezaugarriak dira beti.

igo
 
   
 

 

 

 
 
 
 
Azken 20 urteotako bat-bateko kantari-sortzailerik sendoenetakoak; azalean trebe, mamian sakon. Umorea eta drama, errima eta noraeza... bizitza.
 
   
 
   
 
 
     
   
 
   
   
   
   
     
     
     
Kafe Antzokia © 2002