ekaina
2001
    3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30 31. . . .

Egizu posta elektronikoaren bidez Kafe Antzokiko agenda jasotzeko HARPIDETZA. Kontzertu eta abarren agenda zure postontzian jasoko duzu hemen publikatu baino egun batzuk lehenagotik. Gainera, azken orduko oharren eta webguneko berrikuntzen berri izango duzu modurik azkarrenean.

 


01 OSTIRALA 22:00
  • JC PEREZ
  • PETTI

    Sarrera: 1.000 pta. LAGUNAK: 500 pta.

    Juan Carlos Perez beti oso gustora ikusten dugun musikari handia da. Oraingo honetan goimailako teloneroa izango duelarik. Bera herritik "Arrastoak" bigarren diskoa aurkeztera datorren Petti kantaria, gure musikak aspaldion eman duen artistarik personalena.


06 ASTEAZKENA 20:00
  • LAGUN ARTEAN KANTARI

    Lehengo asteazkenetako ohiturari jarraituaz hona hemen "Lagun Artean Kantari". Kantuan egitekosaioa gaurko eta lehengo piezak errekuperatuaz Anje Duhalderen laguntzarekin.
 
igo


07 OSTEGUNA 22:00

  • FLITTER
  • DANK

    Aurresalmenta: 700 pta. (Kafe Antzokia). Txarteldegian: 1.000 pta. LAGUNAK: 500 pta
    .

    Lizarrakoek talde konsagratua osatzen dute metal berria eta inguruko estiloen arteko fusioan. Dank Iruñako banda berriak aldiz, entzuleengan harridura sortuko du, izen bereko lehen lana aurkeztean.

08 OSTIRALA 22:00
  • OREKA TX

    Sarrera: 800 pta. (Kafe Antzokia eta Power records). LAGUNAK: 400 pta

    Harkaitz Martinez eta Igor Otxoa gazteek diska paregabea egin dute, lehen aldiz melodiak sortzeko txalapartaz baliatuz. Produkzioan eta konposaketa lanetan Kepa Junkera izan da, baita nazioarte mailan ospe handiko musikariak ere; Phil Cunningham, Justin Vali, Glen Velez, Michel Bordeleau...


09 LARUNBATA 21:30

Global Dance Festival

  • FREDERIC GALLIANO (Frantzia & Mali) NU TEMPO (Espainia & Cuba) U-CEF (Maroko & Inglaterra) ZUCO 103 (Brasil & Holanda) + DJ´s session + performances + live acts...

    Sarrerak: Power Records, Tipo, BBVA Tickets

    Beste emanaldi bat gehitu dugu Kafe Antzokiaren ekaineko agendara (orain arte Bilboko Erakustazokan egitekoa zen). Global Dance Festival dugu berau, etno musika eta teknoaren arteko uztarketa eztandagarria. Emaitza kolore, erritmo, dantza desberdin eta bizien jaia da.
igo

14 OSTEGUNA 22:00
  • NEKEZ
  • HIRA

    IZ Disketxearen rock gaua

    Doako sarrera.

    Hira taldea metal arloan dabil. Nekez izenekoak, aldiz, ska eta rocka nahasten ditu. Biak ere IZ zigiluko banda berri eta gazteak ditugu, gurean lehen aldiz bere burua aurkeztuko dutenak.
    Ez dugu jakingo zer den egia eta zer gezurra; zirt-zart batean errealitatetik fantasiara pasatuko gara eta lilura horretan abiatuko gara une dibertigarri eta goxagarri batzuk igaroz.

15 OSTIRALA 20:30


POESIAREN ALDE - POESIAREN KONTRA

Gerardo Markuleta, Kirmen Uribe, Arantza Ozaeta, Iban Zaldua eta Pili Kaltzada, hizkuntza, sorkuntza eta komunikazio arloko izen propioak Euskal Herrian. Ikuskizunaren izenburuak dioenez, kontrobertsia erara antolatutako errezitaldi erakargarri baten aurrean izango gara.

igo

15 OSTIRALA 21:30
  • IGOR ELORTZA & JESUS MARI IRAZU

    Bertso afaria.


    Sarrera: 2.500 pta.

    Aurtengo uda aurreko azken bertso afaria izango den honetan Anbotopeko eta Erniopeko bertsolari gazteak izango dira gure artean.


20 ASTEAZKENA 20:00
  • URBELTZEN DANTZA GANBARA

    Sarrera doan.

    Dantzen jaia. Nahi duen orok parte har dezake eta, hiletik hilera, gero eta ugariago dira dantzatuz ondo pasatzera hurbiltzen direnak. Bilboko ohituretan finkatzen ari den ekimena.

igo

21 OSTEGUNA 20:00
  • VICTORIA WILIAMS, MARK OLSON & The Original Ridge Creek Dippers
  • Driver 8

    Aurresalmenta: 2.400 pta. (K. Antzokia, Tipo, Urretxindorra). Txarteldegian: 2.500 pta.

    Senar emazteak ditugu. Victoria nortasun ikaragarriko kantaria da, kultozkoa. Mark Olson, berriz, The Jayhawks taldeko sortzailea izan zen. Berriki bere izenpean grabaturiko azken diskoak sekulako kritika onak izan ditu han hemenka.

22 OSTIRALA 22:00
  • DOKTOR DESLAI
  • DINGWASH (Iparralde)

    Doako sarrera.

    Reggae gaua. Doktor Deslai nazioartean ospea lortu duen Donostiako taldea dugu, 3. Diskoa aurkeztuko diguna. Iparraldean dagoen reggae eszena oparotik Dingwash taldea etorriko zaigu.


27 ASTEAZKENA 21:30

  • LUNA
  • ANGELOU
  • LA HABITACION ROJA

    Sarrera: 2.000 pta. (Kafe Antzokia, Power records eta Urretxindorra).

Benicassim herrian sekulako sona duen festibala egiten dute abuztuero. Aurten bertan izango diren 3 talde aurretiaz ikusteko aukera dugu; Luna, New Yorkeko gitar geruzak, eta hauekin batera Angelou eta La habitación roja pop-rock taldeak ere.

 



28 OSTEGUNA 22:00

ASKAPEN GAY ETA LESBIANOAREN EGUNA

Jairako eta ikuskizunerako sarrera doan.

Ekainaren 28an urteroko zita. Gaueko hamarretan afaria eta ondoren kabaret giroko jaia. EHGAMek antolatua izaki afarirako sarrerak euren lokalean aurkituko dituzue.
Berriozartik datorkigu Marea, “Revolcón” diskoarekin. Kaleko rocka eta bizitzaren zaporea dastatzeko aukera.
B.N.C.A. (Buitre No Come Alpiste) “King-Putreak” taldearen azken lana dugu, aurreko diskurtso politoxikomano bapatekoa alde batera utzi eta mezu zuzenagoak dituena.


29 OSTIRALA 21:30

GABRIEL ARESTI Euskaltegiko Ikasturte bukaerako jaia

Ikasturteari bukaera emateko afaria izango da eta ondoren ikasleen eskutik urtean zehar gauzatu diren tailer ezberdinen aurkezpena. Ondoren jaia ordu txikiak arte.

igo
 
Azken 20 urteotako bat-bateko kantari-sortzailerik sendoenetakoak; azalean trebe, mamian sakon. Umorea eta drama, errima eta noraeza... bizitza.
 
   
 
   
 
 
     
   
 
   
   
   
   
     
     
     
Kafe Antzokia © 2002