abendua
2001
    1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27. 28. 29. 30.

Egizu posta elektronikoaren bidez Kafe Antzokiko agenda jasotzeko HARPIDETZA. Kontzertu eta abarren agenda zure postontzian jasoko duzu hemen publikatu baino egun batzuk lehenago. Gainera, azken orduko oharren eta webguneko berrikuntzen berri izango duzu modurik azkarrenean eta hainbat ekitalditarako sarreren zozketetan esku hartu ahal izango duzu. Informazio GEHIAGO.


 

 


01 LARUNBATA 22:00
  • ANDRE WILLIAMS & THE GREEN HORNETS

    Aurresalmenta: 2.000 pta. (Kafe Antzokia, Power Records eta Urretxindorra). Txarteldegian: 2.500 pta.

    Andre Williams da amerikar undergroundeko rock & roll musikaririk garrantzizkoenetakoa. Urte asko daramatza oholtza gainean kantari. Berriki "Bait & Switch" diskoa plazaratu du. Diskokoak eta beste zenbait kanta eskainiko ditu kontzertuan.


02 IGANDEA 18:00

Olgetan haur jaia
  • "MUNDUAN ZEHAR" Kuko, Truko eta Bolenwaider Pailazoak

    Sarrera: 800 pta. "LAGUNTXOAK" dohainik.
    Gure pailazoek mundua zeharkatuko dute altxor baten bila txorakeriaz beteriko bidaia barregarria eginez. Baina ez dakite non duten ezkerreko oina ere... Horregatik, umeen laguntza paregabea beharko dute abentura zoro honetako klabeak topatzeko.

.

 
igo


05 ASTEAZKENA 22:00

Euskadi Gaztea maketa lehiaketa

  • TALDE IRABAZLEA
  • THE SILOS

    Sarrera libre.

    The Silos taldea jadanik oso ezagutua eta preziatua da gutartean, berriz ere hemen dugu "Laser Beam Next Door" disko berria dela eta, Euskadi Gaztea Irratiaren Maketa Lehiaketaren jaian. Aurtengo irabazleak, beraz, testuinguru bikaina dauka.

06 OSTEGUNA 22:00
  • LISABO
  • KASHBAD
  • IZAERA

    Sarrera: 800 pta. (Kafe Antzokia eta Power Records).

    Intentsitatez beteriko rocka jorratzen duten hiru talde. Batetik Kashbad taldea, ezagun gure artean hiru diska plazaratu dituztelarik. Lisabo, berriz, Hondarribitik dator bere "Ezarian" diskarekin kritika ezin hobeekin. Beraiekin batera talde berri bat, Izaera.
igo

07 OSTIRALA 22:00
  • STARLITES
  • TTAK!

    Aurresalmenta: 800 pta. (K. Antzokia, Brixton, Likiniano eta Rasta Shop). Txarteldegian: 1.000 pta.

    Gero eta emankorragoko ildotik doan taldea da The Starlites. "Bikini Groovy" taldearen bigarren diskoa da. Aske, freskoa eta ideia berriez hornitua beren ska ibilbidean. Aurretik Ttak taldea izango dugu, hauek ere ska bideak urratzen.
.
Ez dugu jakingo zer den egia eta zer gezurra; zirt-zart batean errealitatetik fantasiara pasatuko gara eta lilura horretan abiatuko gara une dibertigarri eta goxagarri batzuk igaroz.


12 ASTEAZKENA 20:00

  • LAGUN ARTEAN KANTARI

    Sarrera libre.


    Lehengo asteazkenetako ohiturari jarraituaz hona hemen "Lagun Artean Kantari". Kantuan egiteko saioa gaurko eta lehengo piezak errekuperatuaz Anje Duhalderen laguntzarekin
    .
 
igo

13 OSTEGUNA 22:00
  • KAOTIKO
  • 4 ITZAL

    Sarrera: 800 pta. (Kafe antzokia).

    Kaos Etiliko taldearen ondorioz sortu da Kaotiko, Aguraingo eskolakoa. Mundo Kaotiko" estraineko diskoa da; rock-punk-a. Bestalde, Etzakit taldeko X. Solanok bultzatuta, H. Harreguy, H. Beristain "Txiki" eta K. Soret 4 Itzal taldean bildu dira. Lehen diskoa "Denek dakite" kalean da. Biak ala biak Oihuka disketxean
    .

14 OSTIRALA 22:00
  • RUPER ORDORIKA

    Aurresalmenta: 1.000 pta. (Kafe Antzokia, Power Records eta Urretxindorra). Txarteldegian: 1.200 pta.

    Oñatiarra disko berriarekin dabil: "Hurrengo goizean". Bertan ohiko ibilbideari beste itzuli eder eman dio, musikari handien laguntzarekin (Ben Monder, Fernando Saunders eta Kenny Wollesen). Parada ezinago egokia, beraz, kanta berriez gozatzeko bere duen areto eta giroan.

igo
 

15 LARUNBATA
  • KAFE ANTZOKIAREN VI. URTEURREN JAIA

    Sei urte jada Kafe Antzokia zabaldu zenetik. Aurtengoa era berezi batez ospatu nahi dugu. Hizkuntzaz eta herrien arteko ekologiaz mamituriko eta gure asmo eta egintzekin bat datorren ekoizpen bat tartean dela. Orain eta hemen, beti eta nonahi, zinezko nazioartekotasunean.
 

16 IGANDEA 18:00
  • OLGETAN haur jaia "PAILAZOAK SOILIK"
    Popi eta Zaratrako Pailazoak

    Sarrera: 800 pta. "LAGUNTXOAK" dohainik.

    Bi pailazo hauen artean zaila da jakitea nor den baldarragoa; batek bihurrikeriaren bat egiten badu bestea ez da atzerago gelditzen, egundoko egoera korapilatsuak sortuz. Baina ondo pasatu nahi baduzu jantzi ezazu sudur gorria eta parte hartu haien jolas eta kantuetan.

 
 


18 ASTEARTEA 20:00

  • PALESTINA. ELKARTASUN GAUA

    Sarrera librea.

Arabiar musikak lagunduta, Belen-etik ekarritako Palestinar jantzi tradizionalak ikusi, artisautzaz gozatu, eta jaki tipikoak dastatzeko parada ezinhobea izango da; elkartasunean. Egunotan izugarri sufritzen ari den palestinar herriarekin elkartasun ekimenak abian dituen Hirugarren Mundua eta Bakea erakundearen eskutik.

 

19 ASTEAZKENA 20:00
  • URBELTZEN DANTZA GANBARA

    Sarrera librea.

    Dantzen jaia. Nahi duen orok parte har dezake eta, hiletik hilera, gero eta ugariago dira dantzatuz ondo pasatzera hurbiltzen direnak. Bilboko ohituretan finkatzen ari den ekimena.

 

 

20 OSTEGUNA 17:30
  • OLGETAN haur jaia
    Txirula Mirularen musika Jaialdia. Kafe Antzokiko musika eskola


    Sarrera librea.

    Hiruhilabete honi amaiera emateko, Musika Eskolako umeek jaitxo bat antolatuko dute zenbait abesti eta jolas interpretatuz. Bertan, gurasoek zein gainontzeko umeek parte hartzeko eta une alaitsu bat pasatzeko aukera izango dute.

 
 
 

20 OSTEGUNA 21:30
  • GABRIEL ARESTI EUSKALTEGIKO JAIA

    Euskaltegiko tailerren ekimenen ospakizuna: antzerkia, bertsolariak, dantza, jokoak, kanta, musika... eta luntxa. Euskara ikasten ari direnen jaia.


Azken 20 urteotako bat-bateko kantari-sortzailerik sendoenetakoak; azalean trebe, mamian sakon. Umorea eta drama, errima eta noraeza... bizitza.
 

21 OSTIRALA 22:00
  • SOBER
  • WORM

    Aurresalmenta: 1.200 pta. (Kafe Antzokia, Power Records eta Urretxindorra). Txarteldegian: 1.500 pta.

    Sober Madrileko taldea 1993an sortu zen. Berriki rock alternatiboan ekoizpenik onenetakoa den "Synthesis" diskoa argitaratu du. Aurretik Bilbo handiko gaurkotasunezko rock talde bat: Worm. 1995ean sortua, bere lehen diskoa prestatzen ari da.


 

23 IGANDEA 18:00
  • OLGETAN haur jaia GABONETAKO JAIA

    Sarrera: 800 pta. "LAGUNTXOAK" dohainik.

    Gabonetako bezperan jai erraldoi eta alaitsu bat antolatuko da Kafe Antzokian. Musika, dantza, barreak, goxokiak... eta beste hainbat gauza egongo dira neguari zein Olentzerori ongi etorria emateko eta urteari agurra emateko.

 
 
 

26 ASTEAZKENA 22:00
  • FUNDACION TONY MANERO

    Aurresalmenta: 1.800 pta. (Kafe Antzokia eta Power Records). Txarteldegian: 2.000 pta.

    Musikariak berak eta hurbiltzen direnak disko musika ergelenetik musika beltz ederrenera garatzea du helburua Fundacion Tony Manero-k. "Jainkoak funky gaitu egiten, diru-kapitalak bihurtzen disko" diotelarik, 70etako musika aldarrikatzen eta garatzen dute. "Looking for La Fiesta" da tailerraren azken diskoa.

 
 

27 OSTEGUNA 22:00
  • FITO & FITIPALDIS

    Sarrera: 1.800 pta. (BILBO: Kafe Antzokia, Power Records eta Umore Ona. PORTUGALETE: La Terraza).

    Platero y Tu taldeko abeslari eta kitarrajole Fito Cabrales-en bigarrengo diska bere Fitipaldis taldearekin. "Los sueños locos" izenburupean pop eta rock doinuak uztartzen dituen hamar abesti biltzen dira lan berri honetan.


 
   

28 OSTIRALA 22:00
  • BENITO LERTXUNDI

    Aurresalmenta: 1.400 zutik/ 2.000 jezarrita. (K. Antzokia, Power Records eta Urretxindorra). Txarteldegian: 1.600 zutik/ 2.200 jezarrita. LAGUNAK: 800 zutik/ 1.100 jezarrita.

    Urteoro bezala Eguberri inguru honetan, oriotar kantariaren bisita utzi ezinezko hitz-ordu bilakatu da. Beti bezala kontzertu berezia eskaintzeko prest, kanta ezagunekin batera zenbait berri ere izango du errepertorioan.

 
 
   
   
   
   
     
     
     
Kafe Antzokia © 2002