 |
 |
 01 IGANDEA 18:00
- OLGETAN haur jaia
TRIKIMAILU EXPRESS
Detraka Antzerki Taldea
Sarrera: 800 pta. LAGUNTXOAK dohainik.
Ikuskizun zoragarri honen bitartez, Trikimailu Express musika trenean bidaiatu ahal izango dugu, herrialde ezberdinetako kultura eta ohiturak ezagutuz. Joku, dantza eta berbena liluragarri batean parte hartuko dugu.
|
|
|
|
 |
igo |
 |
 |
 |
 05 OSTEGUNA 22:00
- UEK
Sarrera: 1.000 pta.
UEK Etsaiak-en KEU gitarra-jolearen bakarkako lehen lana da. Oinarrian Keu, Mikel (Etsaiak), Norton (EH Sukarra, Lorelei) eta Juanito (Ekon) daude; Kafe Antzokian Toki eta Paul (Etsaiak), eta Jon Kirru ere arituko dira. Gainera Benyer eta Afrika koroetan eta oraindik beste zenbait. Ondorengo DJ lanean Imanol.
|
|
|
|
 |
|
|
|
|
|
|
 |
igo |
 |
 |
 |
 08 IGANDEA 18:00
- OLGETAN haur jaia
- BOLALUMA
Kixka Txotxongilo Taldea
Sarrera: 800 pta. LAGUNTXOAK dohainik.
Makiltxo majikoa gaizkile baten eskuetan dago. Berreskuratua izan behar da ahalik eta azkarren, edo mundua okertzen hasiko da.
|
|
|
|
 |
|
|
 |
 |
 13 OSTIRALA 22:00
- CARNE CRUDA
Doako sarrera.
Carne Cruda Kanariar Uharteetako taldea da, bazter hauetan inoiz jo ez duena. Iazkoa da Uno izeneko euren estreinako lana; bertan rocka beste jatorri batzuetako erritmoekin fusionatzen dute.
|
|
|
|
 |
igo |
 |
 |
 |
 18 ASTEASKENA 20:00
- URBELTZEN DANTZA GANBARA
Dagoeneko arrakastatsu finkaturiko dantza saio berezia. Denei irekia, dantzatzeko plazerra berreskuratzeko modu eroso eta bizia.
|
|
|
|
 |
|
|
 |
 |
 19 OSTEGUNA 22:00
- ELLIOT MURPHY AND THE RAINY SEASON BAND
Sarrera:2.000 pta.
Elliot Murphy handia gutartera maiz etorri izan bada ere, oraingoan The Rainy Season Band taldearekin dator (K. Margolis, E. Brooks, O. Durand eta F. Barbier): goi mailako rock, blues eta countrya. Horrez gain, The Stormy Mondays talde gonbidatua.
|
|
|
|
 |
igo |
 |
 |
 |
 20 OSTIRALA 22:00
- HARDCORE SUPERSTAR
- Split 77
Aurresalmenta: 1.800 pta. (Kafe Antzokia eta Power Records). Takilan: 2.000 pta.
Hardcore Superstar oraintsu sorturiko banda suediarra da. Punkaren zartakoak glam-rockaren ukitu ludiko-exhibiziozaleekin nahasten ditu. Split 77, Deustuko taldea, rock garaikide trinkoa egiten indartsu dabil.
|
|
|
|
 |
|
|
|
|
|
|
 |
igo |
 |
 |
 |
 24 ASTEARTEA 20:00
- CITA CULTURAL
Doako sarrera.
Tere irastorzaren Izengabe, direnak liburuko poemen errezitaldi honetan hitzaren eta izanaren tarteko zubiak irekitzeko poemak errezitatu eta kantatuko dira. Tere irastorza eta Jon Iñaki Lasa irakurketan eta Ur da Lur taldea kantuan arituko dira.
|
|
|
|
 |
|
|
 |
 |
 26 OSTEGUNA 22:00
- BIDE ERTZEAN
Sarrera: 700 pta.
Tolosarrak hirugarren aldiz barneratu dira poparen lurralde beti gatxean. Emaitza: zenbait melodia gogoangarri, denak ere Grisa izeneko euren azken lanean bilduta.
|
|
|
|
 |
igo |
 |
 |
 |
 27 OSTIRALA 22:00
- GUARAYRA
Sarrera: 500 pta.
Oinarri erritmikoak Hego Ameriketako doinuetan dituen taldea da Guarayra; euskal doinu eta tresnak ere erabiltzen ditu. KANPO ZORRAren EZABAKETAren ALDEKO jardunaldien barruan ezinago egoki kokatzen den kontzertua.
|
|
|
|
 |
|
|
|
|
|
|
 |
|
|
 |
 |
 31 ASTEARTEA 22:00
- ZEA MAYS
Doako sarrera.
Elektrizitatea da bilbotarren bigarren diskoa. Nahikoa ezagun bilakatu dira, gure eszenan punta-puntan dabilen taldea da-eta, euren indarra, irudimena eta Aioraren ahotsa tarteko.
|
|
|
|
 |
igo |
 |