. 1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 . . . . .

03 OSTEGUNA 22:00

 

  • KASHBAD
  • No Toxic Pipe

    Sarrera: 800 pta.
    Oreretako taldeak “Hesiak” izeneko hirugarren diskoa aurkeztuko du. Rock garaikidea egiten dute, baina 80-90etako punk-hardcorea daukate oinarrian; era berean, duela zenbait urteko joera progresiboaren zantzuak ere aurki daitezke euren musikan.

04 OSTIRALA 21:00

 

  • BERTSO AFARIA
    Beñat Gaztelurrutia
    Maialen Lujanbio
    Arkaitz Ugartetxea

    Sarrera: 2.300 pta.
    Ohikoa ez den bidea aukeratu dugu bertso-afari honetarako: behingoz bikotearen formula bazter utzi eta menage a trois-arekin esperimentatuko dugu, Durangaldeko biak hernaniarraren aldamenean jarrita.
igo

06 IGANDEA 17:00 eta 18:30
  • OLGETAN haur jaia
    Alberto Magoa

    Mago handi honek bere magiaren bidez bere mundu magikoan murgilaraziko ditu umeak.

09 ASTEAZKENA 20:30

    EUSKADI GAZTEAREN KONTZERTUAK

  • POTATO
  • Talde gonbidatua

    Doako sarrera.
    Gasteizko bandak energia eta konfiantzaz egin die aurre garai berriei. Talde honek klasiko estatusa erdietsi du nola Euskal Herrian ala kanpoan, eta hori noiz eta aditu guztiek reggaea munduko zoko-miko guztietako herri musikaren iturrietako bat dela aitortu duten unean.
igo

10 OSTEGUNA 23:00

 

  • BAT BITTEN

    Doako sarrera.
    Durangoko taldeak lehenengo lan “ofiziala” (zenbait maketa kaleratuak baitzituen aurretiaz) aurkeztuko du. Duela zenbait urtetako hard-rockaren ildoa jarraitzen dute, eta baita freskuraz eta nortasun propioz jarraitu ere.

11 OSTIRALA 22:00

 

  • LA POLLA

    Sarrera: 1.200 pta.
    Aguraingo talde honen bisita ohore handia da guretzat, are gehiago kontzertu honek historikoa izateko traza duela kontuan hartuta. Estreinakoz jo zutenetik hogei urte igaro diren honetan, disko berria dakarte besapean: “Toda la puta vida igual”, euren ohiko estiloari eutsiz beti ere. Eta estilo horrek hainbat herrialdetako lagun asko eta askorentzat erreferentzia saihestezin bihurtu ditu.
igo

13 IGANDEA 17:00 eta 18:30

 

  • OLGETAN haur jaia
    Elai-Alai Txiki Dantza Taldea


    Portugaleteko umeen dantza taldeak Euskal Herriko zein beste herrialde batzuetako (Eskozia, Mexiko, Ukrania...) dantzekin gozatzeko parada emango digu. Umeek umeentzako dantzaturiko dantzak.

16 ASTEAZKENA 20:00

 

  • URBELTZEN DANTZA GANBARA

    Iazko ikasturteko arrakastaren ondoren, aurten ere hemen dugu dantza saio berezia, denei irekia, dantzatzeko plazerra berreskuratzeko modu eroso eta bizian.
igo

17 OSTEGUNA 21:30

 

  • CELTAS CORTOS
  • La Cabra Mecánica

    Aurresalmenta: 1.500 pta. (Kafe Antzokia, Power Records, Universal eta Urretxindorra). Takilan: 1.800 pta.
    Valladolidekoen zazpigarren diskoa “Tienes la puerta abierta” deitzen da. Disko honen eskutik bueltatuko dira 90eko hamarkadan euren arrakastaren lekuko izan ziren hainbat eszenatokira. Eurekin batera —eta bigarrenez gure artean— Madrilgo La Cabra Mecánica, auzo-banda mestizo eta multietnikoa.

18 OSTIRALA 22:00

 

  • BALERDI BALERDI
  • LOS BERRONES

    Sarrera: 1.000 PTA.
    Gogoan iltzatuta dugu oraindik Iruñeko power-pop taldearen “Hobe behin gorri ezenez beti hori” disko bikain hura. Estudioan grabatu bariko abesti berriekin datozkigu orain. Gure eszenako talderik onen eta aldi berean ezezagunenarekin berradiskidetzeko aukera. Los Berrones, berriz, Asturiastik datoz; asturieraz abesteaz gain, diskografia oparoa eta ondo merezitako ospea dute.
igo

20 IGANDEA 17:00 eta 18:30

 

  • OLGETAN haur jaia
    “PIRATA JAIA”

    Xirula Mirula. Santutxuko musika eskola.

    Zatozte kanta-kontu kontari piraten altxorren bila.

23 ASTEAZKENA 20:30

    EUSKADI GAZTEAREN KONTZERTUAK

  • BERRI TXARRAK
  • Talde gonbidatua

    Doako sarrera.
    Garai bateko punk-rock tradizioari gaur egungo doinu eta erritmoak eransten asmatu du Lekunberriko talde gazte honek. Emaitza: estilo fresko, zorrotz eta sendoa. Zuzenekoa ere, halakoxea.
igo

24 OSTEGUNA 22:00

 

  • M.C.D.
  • Izenik ez

    Lortu ezazu zure gonbidapena ohiko irrati kate eta diska dendetan, eta Kafe Antzokian.
    Bilboko punkaren aitzindari, oraindi ere erreferentzia izaten jarraitzen du MCDk. Horren lekuko “Y punkto” euren azken diskoa. Taldearen osaketan zenbait aldaketa izan eta gero, indar berrituta datoz, kantu berri zein denon gogoan dauden hainbat eta hainbat abesti ezagunekin. Eurekin batera, Izenik ez talde hasberria.

25 OSTIRALA 22:00

 

  • DR. RING-DING
  • The Starlites

    Aurresalmenta: 1.400 pta.
    Brixton (Erromo), Kafe Antzokia, Likiniano, Power Recors eta Rasta Shop.
    Takilan: 1.600 pta.
    Arabako Errioxatik datorkigu The Starlites, euskal eszena tropikalean azken boladan izan dugun sorpresarik handiena. Trebezia handiz jotzen dute 60etako rock-steady jamaikarra. Dr. Ring-Ding aldiz ska talde alemaniarra dugu.
igo

27 IGANDEA 17:00 eta 18:30

 

  • OLGETAN haur jaia
igo
Kafe Antzokia © 2002