1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31 . . . .

01 ASTELEHENA 20:00
  • GOZATEGI
    Maiatzak 1 eguneko ospakizun jaia

    GOZATEGI
    Doako sarrera
    Maiatzaren lehena dugun Langileriaren Eguna ospatzeko aukera ezin hobea astelehen iluntzerako Gozategi taldearekin
    .

03 AZTEAZKENA 20:00
  • CHUSMA TEATRO
    “Irakurtzaile anbulanteak”

    Sarrera: 500 pta (LAGUNAK prezio erdian).

    Nori ez zaio gustatzen istorio on bat irakur diezaioten? Dena amatatzen denean argi bat pizten da irakurtzaile bakoitzarentzat. Erdi Aroko anbulanteak bezalaxe istorioa aukeratzen utziko digute eta hori egiteagatik aulkitik altxatu ezinik geratuko gara.
igo

04 OSTEGUNA 22:00
  • ETZAKIT
    “Goiz edo noiz” disko berriaren aurkezpen kontzertua.

    Sarrera: 500 pta (LAGUNAK prezio erdian).
    Etzakit talde gipuzkoarrak bere “Goiz edo noiz?” izeneko bigarren eta azken lan berria taularatuko du. Hamabi kantuz osatutako disko honetan joera ezberdinetako estiloak nahastu dituzte baina beti ere trikitia oinarri dutela.

05 OSTIRALA 22:00
  • TIPICO ORIENTAL CUBANO

    Aurresalmenta: 1.200 pta. (Kafe Antzokia eta Power Records) Takilan: 1.500 pta.
    Inguru honetan Vieja Trova Santiaguera eta Compay Segundo moduko izenak ezagunagoak egiten badira ere hona hemen beste talde zahar bat. Tipico Oriental Cubano orain dela 55 urte sortu zen Miguel Matamoro musikari handiaren eskutik, eta harrezkero plazarik plaza dabil bere onena ematen.
igo

07 IGANDEA 17:30
  • OLGETAN haur jaia (Fiesta infantil)
    Domekan jai (Bizkaiko Bertsozale Elkartea)
    Gortari Txotxongiloak
    “Herrialde urdina”

    Ikuskizun honek aspaldiko amets baten xeran dabilen pertsonai baten ibilaldia erakusten digu, laukikutxa baten barnean aurkitzen dituelarik: Kokin kaskagorra, musika lili bat, miragile baten untxia, hartzatxo bat eta Herrialde Urdinerako bidearen ezagupena duen magoa.

10 ASTEAZKENA 20:00
  • EUSKALDUNON EGUNKARIA
    “Bizkaia” gehigarriaren aurkezpen jaia

    Euskaldunon Egunkariak handitu egingo du informazio eskaintza Bizkaian. Hilaren 11tik aurrera zortzi orriko gehigarria argitaratuko du asteartetik igandera bitartean. Eta aurrerapauso hau aitzakiatzat hartuta aurkezpen jaia antolatu dute Egunkariko lagunek.
igo

11 OSTEGUNA 20:30
  • EUSKADI GAZTEA IRRATIAREN KONTZERTUAK

    Doako sarrera.

12 OSTIRALA 22:00
  • SACRATIF
    Bilboko Jazz taldea


    Doako sarrera.
    92an sortutako talde honetatik Bizkaiko jazz-jole onenetarikoak pasatu dira baina jada musikari finkoak ditu eta bere soinu pertsonala lortua du, beti ere Salva Salazar-en zuzendaritzapean.
igo

14 IGANDEA 17:30
  • OLGETAN HAUR JAIA (Fiesta infantil)
    Herri kirolak eta jolasak Kulki Taldearekin
    “Udaberri jaia”

    Musika, erronka, dantza, ihautea eta jaia oinarritzat hartuz Kulki taldeak gaztetxoen partehartzearekin batera sekulakoa egingo dute.

17 AZTEAZKENA 20:00
  • URBELTZEN DANTZA GANBARA

    Dantza saio berezia, denei irekia, dantzatzeko plazerra berreskuratzeko modu eroso eta bizian. Aurten Garaziko dantzak (jauziak, kontradantzak eta sokadantzak).
igo

18 OSTEGUNA 22:00
  • LAU BEHI
    Disko berriaren aurkezpen kontzertua.


    Sarrera: 500 pta (LAGUNAK prezio erdian).
    Donostiko blues-rock talde honen “Behi-bi” lan sendoa gogoan dugu oraindik eta diskorik kaleratu gabe denbora luzea egin badute ere, horretarako beta hartu dute. “Emakume interesgarriak” izeneko emaitza berria izango dugu entzungai kontzertu honetan

19 OSTIRALA 22:30
  • DOCTOR DESEO
    “Atrapado en tu silencio ...de incertidumbres y caricias” disko berriaren aurkezpen kontzertua.

    Sarrera: 1.200 pta. (Aurresalmenta: Kafe Antzokia eta Power Records).
    Doctor Deseo talde bilbotarrak bere 6. lana kaleratu du eta oraingo lan berri honetan teknologia berrientzako esparru bat zabaldu dute giro berriak sortuz baina beti ere Francis kantariaren ahotsa gidari dela.
igo

24 AZTEAZKENA 20:30
  • EUSKADI GAZTEA IRRATIAREN KONTZERTUAK

    Doako sarrera

25 OSTEGUNA 22:00
  • TXUMA MURUGARREN
    “Nire leihoak” disko berriaren aurkezpen kontzertua.

    Sarrera: 500 pta (LAGUNAK prezio erdian).
    Sasoi Ilunak taldeko partaide gisa ezagutu bagenuen ere orain bakarkako ibilbideari ekin dio gogoko dugun kantari oreretar honek. Jende ugari izan du grabaketan, besteak beste Karlos Aranzegi (Bide Ertzean) baterian, Alberto Bosch (Lau Behi) baxuan, Haritz Harreguy (Berri Txarrak-en teknikaria) gitarra eta nahasketetan, Mike Azpiroz (Lau Behi) teklatuetan, eta gainera Sasoi Ilunak eta Piztiak taldeetako partaideak.
igo

26 OSTIRALA 22:00
  • SKA-P
  • Alehop
    Tas-Tas irrati librearen aldeko kontzertua.

    Aurresalmenta: 1.200 pta. (Kafe Antzokia eta Power Records) Takilan: 1.400 pta.
    Bilboko Tas-Tas irrati librearen eskutik datozkigu batetik Vallecas-ko SKA-P talde ezaguna beraien “Eurosis” izeneko azken lana aurkezteko asmoz eta bestetik Gasteiztik, Ale-Hop, beraien “Alguien no quiere?” izeneko azken diskako doinu elektroniko alaiekin.

31 ASTEAZKENA 20:00
  • Bertso atsalaskaria
    XABIER AMURIZA
    “Xalbador: Bat-bateko mirakulua”.

    Sarrera: 500 pta (LAGUNAK prezio erdian).
    Fernando Aire “Xalbador”-en kantuak euskal kantari askoren ahotan ibili badira ere oraingoan Xabier Amurizak hardu du txanda Urepeleko bertsolari handiaren bertso inprobisatuak berplazaratzeko. Goza ezazue “Xalbador” deritzon bat-bateko mirakulu harrigarria
igo
Kafe Antzokia © 2002