. . . . 1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 .

01 OSTIRALA 22:00
  • LA ÚLTIMA FARRA

    Doako sarrera.
    Kitarra,ahotsa eta botila bat ardo nahikoa dira betiko tangoak kantatzeko.


03 IGANDEA 22:00
  • AREETA: Escuela de baile Chúa Alba. BILBO: Kafe Antzokia eta La Cantora.

    Aurresalmenta: 1.000 pta. Takilan: 1.200 pta.
    Flamenkoa eta txalaparta nahasteak sortzen duen emaitza ikusiko dugu dantzari eta txalapartari hauen eskutik “Distintas” ikuskizunean.
    Antolatzailea: Ijitoekin dabiltzan irakasleak.
igo

07 OSTEGUNA 22:00
  • GLUECIFER

    Aurresalmenta: 1.700 pta. (Bolan, Kafe Antzokia, Muga eta Power records). Takilan: 2.000 pta.
    Oslotik datorren talde honen partaidea, Daniel Rey, Ramones taldearen korabolatzailea izan da. “Tender is the Savage” disko berriaren aurkezpenarekin rock klasikoa entzuteko aukera aparta izango dugu.

08 OSTIRALA 22:00
  • IÑAKI ASKUNZE QUARTET

    Doako sarrera.
    Mundu mailako hainbat proiektutan eta Jazz Jaialditan parte hartu duen donostiar hau Iruña Big Band taldearekin aritzen da eta oraingo honetan laukote formatoan emango digu bere jazz-ik onena.
igo

14 OSTEGUNA 22:00

    GAZTEMUNDU 2000

  • ALAITZ ETA MAIDER

    Doako sarrera.
    Urteroko zita bihurtu da munduan zehar hedaturiko euskaldunen seme-alaben topaketa Euskal Herrian bertan. Aurten jaia alaitzeko Oihartzungo Alaitz eta Maider bikotearen triki-popa izango dugu.

15 OSTIRALA 21:30

    BERTSO AFARI MISTOA
    “Urretxindorraren bertso musikatuak eta Urretxindor kumeen bat-bateko bertsoak”

  • IRENEO AJURIA
  • JON ENBEITA
  • OIHANE ENBEITA
  • JON ARTETXE (Musikaria)


    Sarrera: 2.300 pta.

igo

21 OSTEGUNA 22:00
  • HYSSOPUS

    Doako sarrera.
    Berrizko talde honek grunge-metal estilokoa definitzen du bere musika. “Galderarik gabeko erantzunak” disko berriaren kantak ezagutzeko parada izango dugu oraingoan.

22 OSTIRALA 22:00
  • MANGO MELAO

    Doako sarrera.
    Euskadi, Venezuela, Kuba eta Uruguayko musikariekin sortutako taldea dugu. Ahots eta musika joleen kalitateak bi orduko ikuskizun ederraz gozatzeko aukera ziurtatzen digu, gure musika-sustrai desberdinen ondorioa diren saltsa, merenge eta son kubatarra entzunez.

29 OSTIRALA 22:00
  • STEVE WYNN &
    AUSTRALIAN BLONDE


    Aurresalmenta: 1.500 pta. (AREETA: Music Box. BILBO: Kafe Antzokia, Power Records eta Urretxindorra). Takilan: 1.800 pta.
    Mugak eta distantziak apurturik, interneten bidez elkarrekin grabatutako “Momento” disko berria aurkeztuko digute. Bertan pop, ragtime, country eta rocka nahasturik aurkituko ditugu.
igo

30 LARUNBATA

    17:30etatik 20:00etara

  • BERTOKO JOLAS ETA KIROLAK
    SEBASTOPOLEKO TITIRITEROAK

    Sarrera: 800 pta. “LAGUNTXOAK”: 500 pta.
    Euskal Kirol eta kulturan oinarritutako umeentzako ekitaldi eta joku aktiboak zein norberaren trebetasunak lantzeko tailerrak. Honetarako, era desberdinetako profesionalak egongo dira. (Irakasleak, aktoreak, begiraleak...).
igo

Kafe Antzokia © 2002