. . . 1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 . .

01 OSTEGUNA 22:00

    BIZKAIKO UDABERRI-JAIA

  • JUAN CARLOS PÉREZ

    Sarrera: 800 pta.

    Mutrikuko abeslari eta kantu-egileak “Ikaro” aurkeztuko du. “Ikaro” Itoiz desagertuz geroztik Juan Carlosek bakarka egin duen hirugarren diskoa da. Bertako abestiek, berriz ere, sortzaile handien klub murrizturako sarbidea eman diote.
    Antolatzailea: “Bizkaiko Manexak”

02 OSTIRALA 21:30

    UDABERRI-JAIA

  • SORBELTZ
    berbena taldea

    Doako sarrera.

    Udaberriari dagokion jaia antolatu dugu lagun eta ingurukoen gozamenerako.
igo

07 ASTEAZKENA 19:30
  • Fernando Arrabalen
    “TRIZIKLOA”
    Mairu Antzerki Taldea

    Sarrera: 500 pta.

    Lesakako Mairu Antzerki Tailerrak “Trizikloa” lana taularatuko du. Lan hau Europako antzerkigintzan punta-puntan dabilen Fernando Arrabal idazlearen obra batean oinarritua dago.

08 OSTEGUNA 22:00
  • DUT
  • Portobello Bones

    Sarrera: 800 pta.

    Hondarribiarrak “Askatu korapiloa” euren azken lana besapean dutela etorriko dira; lan galanta berau, eta Dut-ekoak gai dira bertako atmosfera taula gainera eroateko, intentsitatea, kontzentrazioa eta gogoa lagun dituztela.
igo

09 OSTIRALA 20:00
  • “MINTZA”
    Zuberotar ikuskizuna
  • Sketches teatrales
  • MIXEL ETXEKOPAR
  • TEHENTA Taldea

    Sarrera: 500 pta.

    Euskal Herriko ekialdetik, Xiberutik, datorkigun ikuskizun aparta. Xiberuko Botza irratiaren aldeko pesta gaitza.

09 OSTIRALA 21:30

    BERTSO AFARIA

  • Andoni Egaña eta
  • Igor Elorza

    Andoni Egaña eta Igor Elortzarekin bertso afaria. Euskal Herriko eta Bizkaiko txapeldunen arteko ahari-topeka ezin erakargarriagoa.
igo

13 ASTEARTEA 20:30

    EUSKADI GAZTEAREN KONTZERTUAK

  • TXUMA MURUGARREN
  • ETZAKIT

    Doako sarrera.

    Txuma Murugarrenek bakarkako bere estreinako lana aurkeztuko du: “Nire Leihoak”, hamazazpi kantu akustiko, laburrak eta koloretsuak. Etzakitekoak berriz, triki-pop-aren olatu gainean etorriko dira Ereñozutik.


15 OSTEGUNA 22:00

  • KAOS ETILIKO

    Sarrera: 800 pta.

    Aguraindarrak dira, La Pollakoen herrikoak, eta euren kantuek ere euskal rock radikalaren garairik onenetara garamatzate.
igo

16 OSTIRALA 22:00

  • TEXAS TERRI & STIFF ONES
  • Fabulous Disaster

    Aurresalmenta: 1.500 pta.
    (Kafe Antzokia, Muga eta Power Records)
    Takilan: 1.800 pta.

    Texas Terri Laird Los Angelesko punk abeslaria da eta urteak eman ditu bazterrik bazter. Aurretik San Frantziskoko Fabulous Disaster neska taldea.

21 ASTEAZKENA 20:00

  • URBELTZEN DANTZA GANBARA

    Euskal Herriko ekialdeko dantzen erakustaldia. Nahi duen orok har dezake parte, eta oilategia zuzentzen , berriz, Juan Antonio Urbeltz euskal koreografo eta folklorista handia.
igo

22 OSTEGUNA 22:00

  • GAZTELUPETIK HOTSAK
  • KUKKA, MIKEL TELLERIA, MORAU y PETTI
    Ondoren Rhythm & Blues gaua:
  • ÑACO GOÑI y los BLUESCAVIDAS

    Sarrera: 1.000 pta.

    Sarrerarekin Ñaco Goñi y los Bluescavidas taldearen K-D-a opari.
    Gaztelupeko Hotsak zigilupean bildu diren artisten topaketa-kontzertua.

23 OSTIRALA 21:30

    FIB2000

  • LOS PLANETAS
  • SEXY SADIE
  • LE HAMMOND INFIERNO

    Benicassim-go jaialdi independientearen aurkezpena Bilbon, pop-rock gau bizi bat dela tarteko.
igo

24 LARUNBATA 20:30

    “Afrikako errefuxiatuaren eguna”

  • SEYDU
  • DJANBUTU THIOSSANE

    Doako sarrera.

    Seydu Madrilen bizi den sierraleonarra da eta bere lurraren oihartzuna dakarkigu. Djanbutu Thiossane izenaren atzean, bestalde, Senegalgo bi anaia daude: Mass eta Pap, eta jada ezagunak dira euren erritmoengatik.
    Antolatzailea: CEAR, EUSKALAID eta Pakearen aldeko bulegoa.

28 ASTEAZKENA 22:30

    Askapen Gay eta Lesbianoaren Eguna

    Afarirako txartel aurresalmenta EHGAMen. Jairako sarrera doan.
    Mundu osoan ekainaren 28an homosexualiatearen askatasunaren eguna denez, Bilbon ere, urtero bezala, manifestazioa egingo da eta ostean ondo pasatzeko aukera izango dugu/duzu Kafe Antzokiko afari-festa honetan, giro ona egongo baita.
    Antolatzailea: EHGAM

igo

29 OSTEGUNA 20:30

    EUSKADI GAZTEAREN KONTZERTUAK

  • LABRIT
  • LAU BEHI

    Doako sarrera.

    Labrit gazteak bakarkako debuta egin du oraintsu Bide Ertzean taldearekin jardun ondoren. Lau Behi talde donostiarrak, aldiz, “Emakume interesgarriak” diskoa eta “Ez-dakit “ CD-Rom-a plazaratu berri ditu pop-aren eremuetan barneratuz oraingoan.

30 OSTIRALA 22:00

  • BARRACA SELVA

    Doako sarrera.

    Gasteizen bizi baina jatorriz uruguaiarra den Gabriel Gullian-en taldearen bisita. Euren lehen lana, “Tabulandia”, dakarte besapean. Lan mundiala, moden gorabeherak gorabehera bizirik iraun duten candombe eta guaracha erritmoetan oinarrituriko abestiz osatua.
igo
Kafe Antzokia © 2002