. . . . 1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31

01 OSTIRALA 22:00
  • RUPER ORDORIKA

    Sarrera: 1.000 pta. (Kafe Antzokia eta Power Records). “LAGUNAK”: 500 pta.
    Iaz Kafe Antzokian eskainitako 3 kontzertuetakoa bilduaz "Gaur" izeneko diskoa argitaratu zuen Ruper Ordorikak, Mugalariekin batera urtetako musika ibilbidearen lekukotasun paregabea utziz. Beti bezain sendo eta oparo dabilela, berriz ere hemen dugu Oiñatiko kantariarekiko urteroko hitzordu berezia.
igo

02 LARUNBATA 21:00

    Euskal Herria eta Kuba besarkada batean

  • GERARDO ALFONSO eta MIKEL MARKEZ

    Sarrera: 1.000 pta. (Kafe Antzokia, Power Records eta Urretxindorra).
    Gerardo Alfonso Nueva Trova Cubana mugimenduko partaiderik berezi eta esanguratsuenetakoa da. Mikel Markez, ildo horietatik ez urrun, kantautore fin eta oparo bilakatu zen aspaldi.
    Antolatzailea: Resumen Latinoamericano.

05 ASTEARTEA 22:00
  • SEN

    Doako sarrera.
    Sen talde gipuzkoarrak lehen urratsak ematen ditu bere lehen diskoaren bitartez. Bertan, oinarri indartsu batek ematen dio paso pop-rock alorreko musikari, "emo" inguruak ere zeharkatzen dituelarik.
igo

06 ASTEAZKENA 21:00
  • ENRIQUE BUNBURI
  • Elefantes

    Aurresalmenta: 2.000 pta. (Kafe Antzokia, Power Records eta Tipo). Txarteldegian: 2.300 pta.
    "Pequeño cabaret ambulante" diskoak Aragoiko kantariaren kezka, zalantza eta izpiritu egoeretara hurbiltzen gaitu. Kritikoa beti ere, eraitsi baino eraiki nahian dabila. Talde berezi eta aberatsa dauka inguruan. Aurretik, Elefantes katalandar taldeak joko du.

07 OSTEGUNA 22:00
  • SKATALITES
  • Afrikako perkusioa

    Aurresalmenta: 2.000 pta. (BILBO: Kafe Antzokia, Likiniano, Power Records eta RastaShop. ERROMO: Brixton denda).
    Txarteldegian: 2.500 pta.
    "Ska Authentic" deitzen zen talde mitiko honen lehen diskoa (1964an). Oraindik ere, odol berria eta zaharra egoki nahasirik, talde gogoangarria izaten dirau. Aurretik, Afrikako prekusioa, Afrikako errefuxiatuen aldeko jardunaldien barruko ekitaldia.
igo

08 OSTIRALA 21:00
  • THE VANDALS
  • Ataris
  • Useless Id

    Aurresalmenta: 1.500 pta. (Kafe Antzokia, Power Records eta Tipo). Txarteldegian: 1.800 pta.
    The Vandals Los Angeles hiriko punk talderik garrantzitsuenetarikoa da. Ez ohiko umore zentzua duena. Aurretik The Ataris, duela 2 urte Californiaan sortu zen punk taldea eta Useless id, Israelgoa.

13 ASTEAZKENA 19:00
  • 2001ko IBILALDIAren AURKEZPENA

    Doako sarrera.
    2001eko Ibilaldiaren aurkezpenaren ondoren, modako pase berezia eskeiniko da, bertan zenbait kirolari, artista eta jende ezagun ibiliko delarik, Klaudio Landaren gidaritzapean.
igo

13 ASTEAZKENA 21:30
  • “HAUSPO SOINUA” laburmetraiaren aurkezpena

    Doako sarrera.
    "Hauspo soinua" laburmetraiaren aurkezpena izango da. Bilboko laburmetraien nazioarteko zinemaldian parte hartzeko hautatua izan da.

14 OSTEGUNA 22:00

    Euskadi Gaztearen X. Maketa Lehiaketa

  • IRABAZLEA
  • THE YO-YO´S

    Doako sarrera.
    Urtero bezala Euskadi Gaztea Irratiaren maketa lehiaketaren irabazlea ezagutarazteko kontzertua dugu gutartean. Bertan, irabazleaz gain, The Yo-Yo´s Ingalaterrako talde gogoangarria izango da. Musikaren jaia, beraz.
igo

15 OSTIRALA 20:00
  • KAFE ANTZOKIAren V. URTEURREN JAIA

    Sarrera gonbidapenez.
    5 urte jadanik Kafe Antzokia zabaldu zenetik. Euskaldungoan erreferentzi berezia bilakatu denaren urteurrenaren karira, gutartean lagunartea eta soka ez dela eten nabarmendu eta ospatu nahi dugu. Bideoa, luntxa, kontzertua...

16 LARUNBATA 22:00
  • LOQUILLO Y TROGLODITAS

    Aurresalmenta: 2.000 pta. (Kafe Antzokia, Power Records, Tipo eta Urretxindorra).
    Txarteldegian: 2.300 pta.
    5 urtez rock diskorik egin gabe ibili ondoren, sustraietara itzultzen da Loquillo, Trogloditas taldearekin batera. Disko berrian "rock and roll makina" izaten jarraitzen duela frogatzera dator, errepertorio oparo eta kemen handiz.

19 ASTEARTEA

    RADIO EUSKADIko La Jungla Sonora 2000 irratsaioaren jaia

  • Emisioa zuzenean (18:00)
  • Kontzertu sorpresa (21:00)

    Sarrera gonbidapenez.
    Irratsaioaren 2.000. programa dela-ta, emisioa Kafe Antzokitik egingo da, sortzaile den Joseba Martin eta aspaldi honetako Cristina Ardantza kidea bertako esatariak izango direlarik. Bertatik zenbait musikari eta artista pasako da. Gero kontzertu sorpresa.

20 ASTEAZKENA 20:00
  • URBELTZEN DANTZA GANBARA

    Dantzen jaia. Nahi duen orok parte har dezake eta, hiletik hilera, gero eta ugariago dira dantzatuz ondo pasatzera hurbiltzen direnak. Bilboko ohituretan finkatzen ari den ekimena.
igo

20 ASTEAZKENA 21:30
  • MARTIN STEPHENSON

    Sarrera: 1.000 pta.
    Ingalaterrako kantagintzan azken hogei urtetako zutabe sendoenetarikoa. Kanta eder askoren egilea dugu, tradizioa egungo eremuetara ekarriz.

21 OSTEGUNA 21:00
  • GABRIEL ARESTI euskaltegiko jaia

    Euskaltegiko tailerren ekimenen ospakizuna: aldizkariaren aurkezpena, antzerkia, bertsolariak, dantza, jokoak, kanta, musika...eta luntxa. Euskara ikasten ari direnen jaia.
igo

22 OSTIRALA 22:00
  • HAMLET
  • JAUKO BARIK

    Aurresalmenta: 1.400 pta. (Kafe Antzokia, Power Records, Tipo eta Urretxindorra).
    Txarteldegian: 1.700 pta.
    Hamlet taldeak metalaren ildoa jorratu du trebeki. “El infierno disko berriarekin oraindik goragoko mailara iristen da; ahotsaren tratamendua eta letren garapenaren bitartez. Aurretik Jauko barik euskal taldea.

26 ASTEARTEA 22:00
  • FLAMING SIDEBURNS
  • HOT DOGS

    Aurresalmenta: 1.200 pta. (Bolan, Kafe Antzokia, Muga eta Power Records).
    Txarteldegian: 1.500 pta.
    Helsinkiko taldea 1995. urtean hasi zen jotzen. Laster hasi zen arrakasta biltzen kontzertu entzutetsu eta ikusgarriei esker. Rock bizi, bero eta kemenaz betea. Aurretik Urretxuko Hot Dogs rock taldea izango dugu.

27 ASTEAZKENA 22:00
  • PLATERO Y TU

    Aurresalmenta: 1.500 pta. (BILBO: Kafe Antzokia, Power Records eta Umore Ona. PORTUGALETE: La Terraza).
    Txarteldegian: 1.800 pta.
    Azkeneko diskoa grabatu zutenetik (Kafe Antzokian ere grabatua) 3 urte pasa dira. Orain "Correos" eskaintza berriarekin datoz. Kanta ederrak, instrumental bikainak..., benetako rock and rolla Bilboko talde handiarena!
igo

28 OSTEGUNA 22:00

    ESAN OZENKI disketxeko jaia

  • ANARI
  • LISABÖ
  • DUT

    Sarrera: 1.000 pta. (Kafe Antzokia eta Power Records). “LAGUNAK”: 500 pta.
    "Habiak" Anari kantautorearen 2. diskoa da. Kantu tajuera jantziagoak oraingoan. Lisabö Irungo taldeak post-hardcore doinuak ekarri dizkio euskal musikari. Jaian gonbidatu berezia Dut talde hondarribitarra izango dugu.

29 OSTIRALA 22:00
  • BENITO LERTXUNDI

    Aurresalmenta: 1.300 pta. zutik/1.800 pta. jezarrita (Kafe Antzokia eta Power Records). Txarteldegian: 1.500 pta. zutik/ 2.000 pta. jezarrita.
    “LAGUNAK”: 750 pta. zutik/1.000 pta. jezarrita.
    Oriotarraren kontzertua Kafe Antzokian urte amaieran hitzordu berezia bilakatu da jada. Lehengo eta betiko kantez gain, errepertorioa aberastuta datorkigu. Beti bezala, gure kulturaren jai bat, ospakizun bat.
igo
Kafe Antzokia © 2002