|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
 |
 |
 01 ASTELEHENA 21:00
- HELLACOPTERS
- Hydromatics
- Zen Guerrilla
Aurrez: 2.000 pta. Takilan: 2.300 pta.
(Power Records, Urretxindorra eta Kafe Antzokia)
Suediako punk-rock eskolan sortu den talde aipagarrienetariko bat dugu Hellacopters. Euskal Herrian bizpahiru aldiz egonak dira jada eta oraingoan beraien Grande Rock izeneko azken lana aurkeztuko digute zuzenean.
|
|
|
|
 |
|
|
 |
 |
 03 ASTEAZKENA 20:00
- LAGUN ARTEAN KANTARI
Gure kantutegiko piezak kantatzeko parada ezin hobea Anje Duhalde eta Josu Zabala musikarien laguntzaz.
|
|
|
|
 |
igo |
 |
 |
 |
 04 OSTEGUNA 22:30
- XABIER MONTOIA
Takilan: 500 pta.Sortzaile legez, sasoirik ederrenean dagoela erakutsi digu Xabier Montoiak Lagunak, adiskideak... eta beste hainbat etsai izeneko hirugarren disko honekin. Doinu eta erritmo beltzak bere egiten dakien euskal artista bakarrenetakoa dugu gasteiztarra, sasi guztien artetik nortasun propioa beti ere erakusten digularik.
|
|
|
|
 |
|
|
 |
 |
 05 OSTIRALA 22:00
- BASQUE ELECTRONIC DIASPORA
- The Broker Dj (TEMPL.A.R, Bilbo)
- Fin de Siècle Vs. Basque Dub Foundation (London, UK) Dub, Drum´n´bass
- Nutcase aka BLAST (Paris, FR) Electro
- Dj REG (Dj gonbidatua, Paris, FR) Drum´n´bass
Sarrera: 500 pta. LAGUNAK erdi prezioan
|
|
|
|
 |
igo |
 |
 |
 |
 06 LARUNBATA 21:00
- THE SKATALITES
- The Filibusters
Aurrez: 1.800 pta. Takilan: 2.000 pta.
(ALGORTA: Brixton BILBO: Power Records, Rasta Shop, Likiniano topagunea eta Kafe Antzokia)
Skatalites ska talde historiko jamaikarra dugu, sustraidun ska-eskola sortu duena gaurdaino. Urteak, jakinduri eta trebezia bihurtu ditu originaltasuna eta freskotasuna galdu gabe. Eta paregabeko gau beroa eskainiko digute The Filibusters taldearekin batera.
|
|
|
|
 |
|
|
 |
 |
 07 IGANDEA 21:00
- BILL EVANS
Aurrez: 2.000 pta. Takilan: 2.300 pta.
(BILBO: Power Records, La Bilbaina, Universal eta Kafe Antzokia. GETXO: Music Box)
Amerikar saxojole handienetariko bat, Miles Davis, John Mclaughlin edota Herbie Hancock-ekin batera zuzenean aritutakoa. Touch izeneko bakarkako lana aurkeztuko digu paregabeko jazz kontzertu honetan.
|
|
|
|
 |
igo |
 |
|
|
|
|
 |
|
|
 |
 |
 11 OSTEGUNA 20:30
- UPELETAN
ERRONKA
LAXOK Taldea
Sarrera: 500 pta.
Dantza, bertso eta trikitixaren arteko uztarketa berria. Dantzarien artean azken urteetako txapeldunak daude: Iban Agote, Kimetz Larrañaga, Jon Maya eta Oier Imaz. Trikitilariak: Ansorregi eta Larrañaga.
Bertsolariak: A.Egaña eta A. Mª Peñagarikano
|
|
|
|
 |
igo |
 |
 |
 |
 12 OSTIRALA 20:00
- MARTIN CARTHY
Sarrera: 1.000 pta.
Azken hogeitahamar urtetan Ingalaterrak eman duen kantari tradizional haundiena dugu Martin Carthy, beraz, aukera galdu ezina gIzon honen ahots eta kitarra finarekin gozatzeko.
|
|
|
|
 |
|
|
 |
 |
 12 OSTIRALA 21:30
- BERTSO AFARIA
UNAI ITURRIAGA
XABIER SILVEIRA
Sarrera: 2.000
Uda osteko lehen bertso afaria durangarrak eta lesakarrak eskiniko digutena. Jana, edana eta bertsoak seguru, ligea balizkoa.
|
|
|
|
 |
igo |
 |
 |
 |
 14 IGANDEA 17:00
- OLGETAN haur jaia
ERREKA MARI
Enkarni Genuaren Txotxongiloak
Enkarni Genuak txotxongiloekin kontatzen dituen ipuin liluragarrietariko bat izango dute umeek ikusgai.
|
|
|
|
 |
|
|
 |
 |
 17 ASTEAZKENA 20:00
- URBELTZEN DANTZA GANBARA
Iazko ikasturteko arrakastaren ondoren, aurten ere hemen dugu dantza saio berezia, denei irekia, dantzatzeko plazerra berreskuratzeko modu eroso eta bizian.
|
|
|
|
 |
igo |
 |
 |
 |
 18 OSTEGUNA 22:00
.L.T.
- Yogur Daze
Sarrera: 800 pta.
Euskal Herrian gaur egungo rockaren talderik handienetakoa. Mungitarrek egin berri duten diskoa 3 Hiru deitzen da, ohi bezala melodia eta doinu-geruzen arteko uztarketa bikaina.
Yogur Daze taldea, aldiz, Madrildik datorren banda berria bezain interesgarria dugu.
|
|
|
|
 |
|
|
 |
 |
 19 OSTIRALA 22:00
- Dr. BLUES & Band
- Arima beltzak
Doako sarrera
Kitarzaleentzako gaua, gaur egun Euskal Herrian dauden blues talde biren eskutik, batetik, Biiboko Dr. Blues & Band (lehen Bilboblus) eta aurretik Elgoibarko Arima beltzak.
|
|
|
|
 |
igo |
 |
 |
 |
 21 IGANDEA 17:00
- OLGETAN haur jaia
KAIOA ETA KATUA
Txamuskina Antzerki Taldea
Kaio bat petroleozko marea beltz batean jauzi ondoren, hilzorian, portu batera heltzen da. Zorbas izeneko kale-katu batek aurkitzen du baina ezin izango du lagundu eta kaioa hil egiten da arrautza bat utziz. Txita irtetzerakoan katuak hegan egiten irakatsi beharko dio.
|
|
|
|
 |
|
|
 |
 |
 24 ASTEAZKENA 20:30
- EUSKADI GAZTEAREN KONTZERTUAK
- IDI BIHOTZ
- UTIKAN
Doako sarrera.
Euskadi Gaztearen ekimenez telebista-saio bilakatu diren kontzertuak grabatzeari ekin dio Euskal Telebistak. Hilaren bigarren eta laugarren asteazkenetan izango dira kontzertuok, beti ere doako sarreraz.
|
|
|
|
 |
igo |
 |
 |
 |
 25-26 OSTEGUN-OSTIRALA 22:00
- RUPER ORDORIKA
Sarrera: 1.000 pta.
Bere ibilbidearen momenturik gorenean, zuzeneko diskoa grabatzea erabaki du oñatiarrak. Eta ezin gu kontentago izan horretarako Ruperrek hautatu duen tokiaz; Kafe Antzokian grabatuko baitu Martxo aldera kaleratuko den zuzeneko lana. Hogei urtetan sorturiko kanta bilduma ederra entzuteko parada bi egunetan izango dugu. Ohiko Mugalariez gain Bixente Martinez eta Joseba Tapia gobidatu bereziak izango dira.
|
|
|
|
 |
|
|
 |
 |
 28 IGANDEA 17:00
- OLGETAN haur jaia
ATXIS!
Ipuin kontaldia: Hiruki Taldea
Filminez, liburuz eta abarrez lagunduriko kontaketa bizia dakarkigute oraingoan Hiruki taldekoek, haurrak ipuinetako protagonista bihurtzeraino.
|
|
|
|
|
igo |
 |
 |
|
|