urtarrila 2003
Bilbon
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Egizu posta elektronikoaren bidez Kafe Antzokiko agenda jasotzeko harpidetza. Kontzertu eta abarren agenda zure postontzian jasoko duzu hemen publikatu baino egun batzuk lehenago. Gainera, azken orduko oharren eta webguneko berrikuntzen berri izango duzu modurik azkarrenean eta hainbat ekitalditarako sarreren zozketetan esku hartu ahal izango duzu. Informazio GEHIAGO.


 

 
 

10 OSTIRALA 22:00
  • IDI BIHOTZ

    A: 3,00 euro. (Kafe Antzokia eta Urretxindorra). T: 5,00 euro. Zenbat Gararen LAGUNAK: 2,50 euro.

    Bilboko heavy talde arrakastatsu eta era berean ospetsua dugu IDI BIHOTZ. Beren laugarren diskoa “Amaigabe Berria” estreinez aurkezten arituko dira gurean. Heavy doinuak indartsu eta era berean Eskandinabia aldetik datorren rock gogorrean oinarritu dituzte beren abesti berriak.

11 LARUNBATA 18:00
  • ZAPARRADA GAZTEGUNEA

    Sarrera doan.


    Aurtengo ikasturtean ere, gazteek badute beren tokia Kafe Antzokian. ZAPARRADA gaztegunean abian jarria dugu (tailerrak, antzerkia, musika, Internet...).
igo

12 IGANDEA 17:30
  • OLGETAN haur jaia
    Irrintzi txotxongilo Taldea: "Bakartxoren zapatilak"


    Sarrera: 5,00 euro. Zenbat Gararen LAGUNTXOAK doan.

    Bakartxo eskolatik dator eta aita etxeko lanak egiten dihardu. Beti bezala etxeko txapinak jantzi behar dituenean oina handitu zaiola ohartu dira. Aitak zakarontzira botatzera behartuko du bere gogoz kontra.

16 OSTEGUNA 22:00
  • PETTI
  • BIDE ERTZEAN

    A: 5,00 euro. (Kafe Antzokia eta Urretxindorra). Txarteldegian: 6,00 E.
    Zenbat Gararen LAGUNAK: 3,00 euro.

    Gaztelupeko HOTSAK zigiluko bi talde haundi. PETTI beratarra disko berri aurkezten, taldearekin eta era elektrikoan. Bestetik pop doinu finak BIDE ERTZEANen eskutik, “Maite Out” lan berria aurkezten.
igo

17 OSTIRALA 22:00
  • HAMLET
  • COILBOX

    Aurresalmenta: 10,00 euro. (KafeAntzokia eta Power Records). Txarteldegian: 12,00 euro.

    Rock doinu gogorrak izango dira nagusi gau berezi honetan. Berezia zeren Madrileko Hamlet taldeak zuzeneko diskoa grabatzeko eskeiniko du kontzertua. Bestetik eta baita madrildik ere COILBOX talde interesgarria arituko da.

18 LARUNBATA 18:00
  • ZAPARRADA GAZTEGUNEA

    Sarrera doan.


    Aurtengo ikasturtean ere, gazteek badute beren tokia Kafe Antzokian. ZAPARRADA gaztegunean abian jarria dugu (tailerrak, antzerkia, musika, Internet...).
igo

19 IGANDEA 17:30
  • OLGETAN haur jaia
    Kixka Txotxongilo Taldea: "Zuri eta Beltz"


    Sarrera: 5,00 euro. Zenbat Gararen LAGUNTXOAK doan.

    Bi lagun herriko azokara abiatu dira baina leku arraro samar batera heldu dira. Bertan topatuko dituzten pertsonaiak oso bitxiak izango dira, den denak mintzatzen baitira: zartagina, maleta eta abar.

22 ASTEAZKENA 19:00
      Nafar astearen baitan
  • HITZALDIA: "Nafar osoa"

    Sarrera doan.

    "Nafar Osoa" hitzaldiarekin irekiko dugu Nafarroari eskeinitako astea. Berton hizlari moduan Gaizka Aranguren arituko da, NABARRALDE Elkarteko kidea.
   

22 ASTEAZKENA 20:00
      Nafar astearen baitan
  • URBELTZEN DANTZA GANBARA
    Nafar dantzak landuaz


    Doako sarrera.

    Dantzen jaia. Nahi duen orok parte hartzeko moduko ekimena. Gero eta ugariago dira dantzatuz ondo pasatzera hurbiltzen direnak. Hileroko zita dantzarekin asteazkenetan.

23 OSTEGUNA 22:00
      Nafar astearen baitan
  • BUITRAKER
  • FLITTER

    KONTZERTUA BERTAN BEHERA GERATU DA.

    Iruñean sortu zen taldea dugu BUITRAKER. Sekuentzia sampleatu eta ukitu metaleroetan oinarritzen dute beren musika. FLITTER Lizarratik datorren taldea dugu. Beraien musikan estilo nagusia trash-metala da.

24 OSTIRALA 21:30
      Nafar astearen baitan
  • BERTSO AFARIA
    • Sustrai Kolina
    • Amets Arzallus


    Sarrera: 15,00 euro.

    Nafar astearen barruan ezinbestekoa genuen bertsolari gazte bi hauen presentzia Kafe Antzokian. Bertsotan finak ditugun gazteak izango ditugu gau honetako bertso afarian.

25 LARUNBATA 18:00
      Nafar astearen baitan
  • ZAPARRADA GAZTEGUNEA

    Sarrera doan.


    Aurtengo ikasturtean ere, gazteek badute beren tokia Kafe Antzokian. ZAPARRADA gaztegunean abian jarria dugu (tailerrak, antzerkia, musika, Internet...).

26 IGANDEA 17:30
  • OLGETAN haur jaia
    Zirko Ttipia: "Txalozirkus"


    Sarrera: 5,00 euro. Zenbat Gararen LAGUNTXOAK doan.

    Zirko berezi honetan antzerkia ikusteko eta musika entzuteko aukera izateaz gain, malabareak, mazak, monozikloak eta era askotako ikuskizun majikoez blaituko gara.
   

29 ASTEAZKENA 20:00
  • LAGUN ARTEAN KANTARI

    Doako sarrera.

    Kantuan egiteko saio irekia gaurko eta lehengo piezak errekuperatuaz eta ostatu giroan Anje Duhalderen laguntzarekin.

30 OSTEGUNA 22:00
  • PAKO ARISTI ETA MIKEL MARKEZ

    Sarrera: 5,00 euro. (Kafe Antzokia). Zenbat Gararen LAGUNAK: 2,50 euro.

    Urteari errepaso bat ematea dute helburu PAKO ARISTI ETA MIKEL MARKEZek. Musika eta letrak batuz, hotsak eta hitzak hartuz, umorea, kritika, samurtasuna eta ironia; herrialde askotan egiten den antzerki herrikoiaren generoa ekarriko digute.
   

31 OSTIRALA 22:00
  • ILEGALES

    A: 8,00 euro. (Kafe Antzokia eta Power Records). T: 10,00 euro.

    Espainiako rock musikan talde garrantzitsua dugu ILEGALES. Orain dela pare bat hilabete hogei urte bete ditu taldeak eta zuzeneko abestiez osaturiko bilduma bat plazaratu dute, hain zuzen Oviedo hirian grabatua. Aspaldiko partez Euskal Herrian ditugu, gurean, Bilbon eta Ondarroan.
   
     
   
     
   
     
   
     
   
     
   
     
   
     
   
     
   
     
   
     
     
Kafe Antzokia © 2002