martxoa 2003
Bilbon
31     03   1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30

Egizu posta elektronikoaren bidez Kafe Antzokiko agenda jasotzeko harpidetza. Kontzertu eta abarren agenda zure postontzian jasoko duzu hemen publikatu baino egun batzuk lehenago. Gainera, azken orduko oharren eta webguneko berrikuntzen berri izango duzu modurik azkarrenean eta hainbat ekitalditarako sarreren zozketetan esku hartu ahal izango duzu. Informazio GEHIAGO.


 

 
 

02 IGANDEA 17:30
  • OLGETAN haur jaia
    Gaitzerdi Taldea: "Galtzagorri Zapateroak"


    Sarrera: 5,00 euro. Zenbat Gararen LAGUNTXOAK doan.

    Ezaguna den ipuin honen bidez guztiok paregabeko jai giroan gozatuko dugu. Bertan festa, magia, mozorroa eta beste hainbat sorpresarekin elkarrekin olgetan ibiliko gara.

06 OSTEGUNA 22:00
  • ELVIN BISHOP

    A: 15,00 euro. (Kafe Antzokia, Power Records eta Urretxindorra. DONOSTIA: Altxerri Club). T
    : 18,00 euro.

    Blues munduan eta AEBtako hegoaldeko rock-a delakoan musikari ospetsu eta haundia. Marshall Tucker Band, Allman Brothers, The Paul Butterfield Blues, John Lee Hooker edota Michael Bloomfield-ekin aritutako musikaria dugu. Egun honetan Basque Blues Association elkartea martxan jarriko da. Euskal Herriko blues zaletu guztiek aukera paregabea izango dute.
igo

07 OSTIRALA 22:00
  • GATIBU

    A: 8,00 euro. (Kafe Antzokia eta Urretxindorra). T: 10,00 euro. Zenbat Gararen LAGUNAK: 5,00 euro.

    Talde berria dugu Gatibu. Hala ere musika munduan denbora dexente daraman jendeak osatzen duelarik. Alex Sardui -Exkixu taldeko kantari ohia- dugu buru, eta berarekin Einbigu, Noiz? edota The Rabid Harpy moduko taldeetan aritutako musikariak daude. "Zoramena" deitzen da beren estreineko disko arrakastatsua.

08 LARUNBATA 17:30
  • ZAPARRADA GAZTEGUNEA

    Sarrera doan. Arropa erosoak ekarri.


    Gazteek badute beren tokia Kafe Antzokian. ZAPARRADA gazteentzako gune ludiko eta dibertigarria da, gure ekimenak bideratzeko eta ondo pasatzeko. Dantzaldiak, hitzaldiak, antzerkia eta tailerrak (telebistako platoa, serigrafia, kirola, irratigintza, ludoteka, Internet...).
igo

08 LARUNBATA 21:30
  • GARI

    A: 6,00 euro. (Kafe Antzokia eta Urretxindorra). T: 8,00 euro. Zenbat Gararen LAGUNAK: 4,00 euro.

    Euskal Herrian izen esanguratsua. Denboraldi bat kanpoan igaro ondoren bueltan dugu eskenatokietara. Talde berria du, gasteiztarrak, bateriajole moduan Hertzainak taldeko Txanpi dagoelarik. Diska berria prestatzen hasi baino lehen emango duen azken kontzertuetarikoa. Sasoian dugu Gari.

09 IGANDEA 17:30
  • OLGETAN haur jaia
    Txotxongilo Taldea: "Galtzagorriak"


    Sarrera: 5,00 euro. Zenbat Gararen LAGUNTXOAK doan.

    Euskal Mitologiako pertsonaietan dago ipuin hau oinarrituta. Txiki txikiak dira eta nagusiak agintzen duena egiten dute. Horregatik, hasieran, Peru nahiko alferra den gizona, pozik zegoen baina gero.
igo

11 ASTEARTEA 20:00
  • "HIRE HIMALAYA" (Iñurrategi anaiak)

    Sarrera doan.

    Felix Iñurrategi eta Alberto anaia azken aldiko euskal himalayismoaren adierazgarri handienetakoak izan dira. "Hire Himalaya" horren isla da, gehiago doana Albertoren barrenetik, munduko tontorrik altuenetatik baino. Poesia da, zuri-beltzean eta melodia batez dago idatzita: hutsaren dimentsioaren melodia eta bizitzen zentzuarena.

12 ASTEAZKENA 20:00
  • URBELTZEN DANTZA GANBARA

    Doako sarrera.

    Dantzen jaia. Nahi duen orok parte hartzeko moduko ekimena. Gero eta ugariago dira dantzatuz ondo pasatzera hurbiltzen direnak. Hileroko zita dantzarekin asteazkenetan.
   

13 OSTEGUNA 22:00
  • ARGENTINAR HAURREN ALDE
    Chamuyo, Isidro Salinas,Mikel Markez, Leire Saitua...


    Sarrera: 6,00 euro. Zenbat Gararen LAGUNAK: 3,00 euro.

    Argentinako haurrei botikak erosteko egingo den ekitaldi berezia izango dugu. Musikari euskaldunak eta kanpokoak bilduko direlarik.

14 OSTIRALA 22:00
  • XABIER MONTOIA

    A: 4,00 euro. (Kafe Antzokia). T: 6,00 euro.
    Zenbat Gararen LAGUNAK: 3,00 euro.

    Ibilbide oparoa duen euskal musikaria. M-ak taldearen abeslaria izandakoa, egun bere bakarkako laugarren diskoa aurkeztera dator, "Ni ez naiz Xabier Montoia". Bertan Bob Mould, Marvin Gaye edota Jay Jay Johanson-en oiartzunak azaltzen dira.

15 LARUNBATA 17:00
  • ZAPARRADA GAZTEGUNEA

    Sarrera doan.


    Gazteek badute beren tokia Kafe Antzokian. ZAPARRADA gazteentzako gune ludiko eta dibertigarria da, gure ekimenak bideratzeko eta ondo pasatzeko. Dantzaldiak, hitzaldiak, antzerkia eta tailerrak (telebistako platoa, serigrafia, kirola, irratigintza, ludoteka, Internet...).

16 IGANDEA 17:30
  • OLGETAN haur jaia
    Xirula Mirula. Musika eta Dantza Jaialdia


    Sarrera: 5,00 euro. Zenbat Gararen LAGUNTXOAK doan.

    Oraindik ez zaretela etorri Xirula Mirularen jaildi batera? Bada, une dibertigarri eta atsegin bat igaro nahi baduzu, prestatu zaitez ordu betez kantatzeko eta dantzatzeko nekatu arte.

17 ASTELEHENA 20:30
  • OSNA
    Là Féile Padraig (Saint Patrick's Day)


    Sarrera doan.

    Urteoro bezala irlandarren jai nagusia gutartean ospatu nahiz, Osna taldea dugu Kafe Antzokian. Irlandar doinu eta kantak, garagardoa nasai eta giro ona, beraz, astelehen arratsalde honetako San Patrizio eguneko Là Féile Padraig ospakizunean?
   

19 ASTEAZKENA 20:00
  • LAGUN ARTEAN KANTARI

    Sarrera doan.

    Kantuan egiteko saio irekia gaurko eta lehengo piezak errekuperatuaz eta ostatu giroan Anje Duhalderen laguntzarekin.

20 OSTEGUNA 19:00
  • TXAPEL BETE BERTSO

    Sarrera doan.

    Protagonistak antolatzaile bihurtu dira, eta antolatzaileak protagonista. Bizkaiko bertsolari gazteek jarri dute martxan "Txapel Bete Bertso" ekimena. Taberna giroan egingo den hainbat saioetako bat Bilboko Kafe Antzokira ere ekarriko dute, saio honetan lau bertsolari gaztek kantatuko dutelarik.
   

20 OSTEGUNA 21:00
  • GABRIEL ARESTI EUSKALTEGIKO JAIA

    A: 6,00 euro. (Kafe Antzokia eta Urretxindorra). T: 8,00 euro. Zenbat Gararen LAGUNAK: 4,00 euro.

    Euskaltegiko tailerren ekimenen ospakizuna: antzerkia, bertsolariak, dantza, jokoak, kantagintza, musika eta lunch-a.
   

21 OSTIRALA 22:00
  • LOQUILLO Y LOS TROGLODITAS

    A: 16,00 euro. (Kafe Antzokia, Power Records, Urretxindorra eta Metropol). T: 18,00 euro.

    Estatu espainiarreko rock-ean izen haundia dugu. Euskal Herrian jarraitzaile ugari dituen taldea da Loquillo y Los Trogloditas. Oraingoan berriz ere gure artean izango ditugu.
   
   

22 LARUNBATA 17:00
  • ZAPARRADA GAZTEGUNEA

    Sarrera doan.


    Gazteek badute beren tokia Kafe Antzokian. ZAPARRADA gazteentzako gune ludiko eta dibertigarria da, gure ekimenak bideratzeko eta ondo pasatzeko. Dantzaldiak, hitzaldiak, antzerkia eta tailerrak (telebistako platoa, serigrafia, kirola, irratigintza, ludoteka, Internet...).
   
   

22 LARUNBATA 21:00
  • LA CABRA MECANICA

    A: 12,00 euro. (Kafe Antzokia, Power Records, Urretxindorra eta Metropol). T: 15,00 euro.

    Madrileko eta Cataluñako rumba musikaren tradizioa lotuz 93an jartzen da taldea martxan. Egun izugarrizko arrakasta lortu dute. Ezezagun zirenean aritu ziren gurean, egun, bere ibilibide oparoaren fruituak lortu ondoren, berriz bueltan ditugu "Ni Jaulas Ni Peceras" diskoa aurkezten.
   
   

23 IGANDEA 21:00
  • BILL EVANS

    A: 15,00 euro. (Kafe Antzokia eta Power Records). T: 17,00 euro.

    Illinois estatuko Clarendon Hills hirian jaiotako musikari haundia. Beren azkenengo diskoa "Big Fun" aurkeztera dator. Ibilbide oparoa du Bill Evans-ek, askoren artean Herbie Hankcock, Lee Ritenour edota Police taldeko guitarrajolea zen Andy Summers-ekin aritu izan da.
   
   

26 ASTEAZKENA 21:30
  • THE NOMADS
  • BUMMER

    A: 10,00 euro. (Kafe Antzokia eta Power Records). T: 12,00 euro.

    Suediatik zuzenean datorren rock’n’roll taldea dugu THE NOMADS. Hogei urte daramatzete eskenatoki gainean, gaur egun hainbat talde gazterentzako erreferente bihurtu direlarik. Beraien aurretik madrileko Bummer taldea arituko da. Rock biziaren ildoa jarraitzen duen talde gaztea.
   
   

27 OSTEGUNA 21:00
  • GAITZERDI TEATRO: "Bakun"
    V.BILBOESZENA 2003 (Antzerkialdia)

    Sarrera: 6,00 euro. (Kafe Antzokia). Zenbat Gararen LAGUNAK: 3,00 euro.

    GAITZERDI Antzerki taldea izango dugu Kafe Antzokian. Urtero antolatzen dugun Bilboeszena antzerkialdi zikloaren barruan. Oraingo honetan antzerki konpainiak "Bakun" deituriko obra aurkeztuko du.
   
   

28 OSTIRALA 22:00
  • MANTA RAY

    A: 10,00 euro. (Kafe Antzokia, Power Records eta Urretxindorra). T: 12,00 euro.

    "Estratexa" deitzen da MANTA RAY taldearen lan berria. Estreinekoz Kafe Antzokian aurkeztuko dute. Ibilbide oparoa izan duen taldea dugu. Musikaren jokoan, sonoridade ugarirekin jokatzen, abestietan ausnartzen saiatu dira beti. Kontzertu berezia eskeiniko du gurean talde interesgarri honek.
   
   

29 LARUNBATA 17:00
  • ZAPARRADA GAZTEGUNEA

    Sarrera doan.


    Gazteek badute beren tokia Kafe Antzokian. ZAPARRADA gazteentzako gune ludiko eta dibertigarria da, gure ekimenak bideratzeko eta ondo pasatzeko. Dantzaldiak, hitzaldiak, antzerkia eta tailerrak (telebistako platoa, serigrafia, kirola, irratigintza, ludoteka, Internet...).
   
   

29 LARUNBATA 20:30
  • DAVID HOLMES & THE FREE ASSOCIATION
  • CHILDREN

    Sarrera: 20,00 euro. (Kafe Antzokia, Urretxindorra eta Power Records).

    Euskal Herrian lehen aldiz. Musika elektronikoaren eskenan izen haundia. "Free Association" taldearekin dator. Soul, funky,elektronika, 60 eta 70 hamarkadako klasikoak errekuperatzen ditu zuzenean.
   
   

30 IGANDEA 17:30
  • OLGETAN haur jaia
    Ane Monna, Oskola eta Karramarroi Maskotak: "Morgan Pirata gaiztoa lapurretan"

    V.BILBOESZENA 2003 (Antzerkialdia)

    Sarrera: 5,00 euro. Zenbat Gararen LAGUNTXOAK doan.

    Oraindik euskal maskoten IKUSKIZUNA ikusi ez baduzu, garaiz zaude lagun, berriro Bilbora baitatoz. Pellot lapurtar pirataren laguntzaz, Morgan pirata gaiztoari sekulako astindua emango diote oraingoan.
   
   

30 IGANDEA 20:30
  • ANTZERKIOLA IMAGINARIOA
    "Yuri Sam" antzerkiaren estreinaldiko emanaldia
    V.BILBOESZENA 2003 (Antzerkialdia)


    A: 6,00 euro. (Kafe Antzokia). T: 7,00 euro. LAGUNAK: 3,50 euro.

    Yuri Sam 2000ko neguan hil zen. Diagnosia: bihotz haustura eta zorotasuna. Hala ere bere izpiritu shamanikoak kosmosetik bidaiatzeko aukera ematen dio.
   
   

APIRILAK 03 OSTEGUNA 22:00
  • JABIER MUGURUZA

    A: 5,00 euro. (Kafe Antzokia). T: 6,00 euro. LAGUNAK: 3,00 euro.

    1960an jaio zen Irunen, eta bost urte zituela musika munduan murgildu zen. Akordeoiarekin kontzertuak ematen hainbat urtez aritu ondoren, proiektu ezberdinetan parte hartzen hasi zen, bai rock bai kantautore munduan. Azken urteotan Euskal Herritik kanpoko zirkuitoa ireki eta zabaltzea lortu du.
   
     
Kafe Antzokia © 2002