urria 2002
Bilbon
  1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30 31    

Egizu posta elektronikoaren bidez Kafe Antzokiko agenda jasotzeko harpidetza. Kontzertu eta abarren agenda zure postontzian jasoko duzu hemen publikatu baino egun batzuk lehenago. Gainera, azken orduko oharren eta webguneko berrikuntzen berri izango duzu modurik azkarrenean eta hainbat ekitalditarako sarreren zozketetan esku hartu ahal izango duzu. Informazio GEHIAGO.


 

 
 

03 OSTEGUNA 22:00
  • UGARTE ANAIAK

    Doako sarrera.

    Urnietako Felipe eta Imanol ANAIAK. Juan Mari Beltran maisu zutelarik hasi ziren txalapartaren munduan murgiltzen. Arrakasta soinean dutelarik Europan zein Estatu Batuetan aritzen dira urtero. Txalapartaren alderik tradizionalena -harriak edo metalaren erabilera- eta baita egungo jotzeko era ezberdinak erakusten dituzte. Zuzeneko benetan gogoangarria.

4 OSTIRALA 22:00
  • ENRIKE ZELAIA

    Sarrera: 6,00 euro. (KafeAntzokia). Zenbat Gararen LAGUNAK: 3,00 euro.

    Aspaldi Bilbon izan gabe, Nafarroako Altsasu herrian jaioa den Enrike Zelaia soinulari handia gure artera dator berriz. Bakarlari gisa ibilbide luze eta oparoa egin ondoren, orain taldearekin -perkusioa eta teklatua- erritmo berriak sortzeko bidean dabil. Bere azken lana "Herritmilenio" ildo hortatik doa. Aukera berezia, beraz, taula gainean ikusteko.
igo

06 IGANDEA 17:30
  • OLGETAN haur jaia
    Iparraldeko Azika Taldea: "Kontu Konta Zan"


    Sarrera: 5,00 euro. Zenbat Gararen LAGUNTXOAK doan.

    Marijane Minaberryren munduan sartuko gara: bertan, argi beltzaren azpian beldarrak, pinpirinak eta emazteloreak elkarrekin aurkituko dira, poesiaz apainduriko abentura batera eramateko.

09 ASTEAZKENA 20:00
  • LAGUN ARTEAN KANTARI

    Doako sarrera.

    Kantuan egiteko saio irekia gaurko eta lehengo piezak errekuperatuaz eta ostatu giroan Anje Duhalderen laguntzarekin.
igo

10 OSTEGUNA 22:00
  • EUSKARAZ DIBERTITZEKO "MANERAK"
    Kike Amunarriz, Antton Olariaga, Asisko Urmeneta


    Sarrera: 3,00 euro.

    Hizkuntza ardatz, dibertitzeko, barre egiteko, ligatzeko, iraintzeko, trufatzeko euskarak duen ahalmena agerian geratzen da.

11 OSTIRALA 22:00
  • TAHURES ZURDOS

    Aurresalmenta: 8,00 euro. (KafeAntzokia eta Power Records). Txarteldegian: 10,00 euro.

    Euskal rockean ezaguna dugun TALDE nafarra. Ezer gutxi esan dezakegu iada ez dakigunik. Aurora Beltran kantaria buru duen taldea, abesti bikainak eta diska apartak plazaratu ditu bere ibilbide luze eta oparoan. Bazter askotan zaletu ugari dituen taldea. Gurean lehen aldiz izango dira.
igo

12 LARUNBATA 21:30
  • ZUCO 103

    Aurresalmenta: 12,00 euro. (KafeAntzokia eta Power Records). Txarteldegian: 15,00 euro.

    Holandar baterijolea, alemaniar bat teklatujole moduan eta brasildar jatorriko neska kantaria duen talde benetan interesgarria da ZUCO 103. Momentu honetan sekulako arrakasta izaten ari dira. Beren abestietan brasildar musika erritmo elektronikoekin uztartzen dute. Dantza erritmo finak jorratzen dituztelarik. Gure artera "Tales of High Fever" DISKO BERRIA aurkeztera datoz.

13 IGANDEA 17:30
  • OLGETAN haur jaia: Alberto Magoa

    Sarrera: 5,00 euro. (KafeAntzokia). Zenbat Gararen LAGUNTXOAK doan.

    Mago honek ezkutuko joku asko erakutsi digu, baina... Zure laguntza ezinbestekoa izango da; beraz, etor zaitez hitz magikoak esatera eta bere saioaz gozatzera.

16 ASTEAZKENA 20:00
  • BERTSOLAMINTZA III
    Jon Abril: "Gaia epailearen begiradapean"
    Karlos Aizpurua: "Formula magikoak"


    Doako sarrera.

    Bertsolaritzaren inguruko solasaldiak, Bertsozale Elkartearen eskutik.

17 OSTEGUNA 20:00
  • BERTSOLAMINTZA III
    Andoni Egaña: "Ze gairi halako neurri"


    Doako sarrera.

    Bertsolaritzaren inguruko solasaldiak, Bertsozale Elkartearen eskutik.

17 OSTEGUNA 21:00
  • BERTSO AFARI ESPERIMENTALA
    Andoni Egaña (Gai emailea).
    Jon Maia eta Igor Elortza"


    Sarrera: 15,00 euro.

    Lagunarteko afaria Bertsozale Elkartearen eskutik.

18 OSTIRALA 22:00
  • FERNANDO SAUNDERS

    Aurresalmenta: 10,00 euro. (KafeAntzokia eta Power Records). Txarteldegian: 12,00 euro.

    Luxuzko kontzertua. Baxujoleen artean handienetarikoa dugu SAUNDERS. Egun Lou Reed-en ezker besoa dugu; eta Marianne Faithfull, Jeff Beck, Jimmy Page, Joan Baez edota Steve Winwood-ekin lan egindakoa. Taldearekin zuzenean.

19 LARUNBATA 22:00
  • PSYCHOPUNCH

    Aurresalmenta: 10,00 euro. (KafeAntzokia eta Power Records). Txarteldegian: 12,00 euro.

    Suediatik datorkigun punk-rock taldea da PSYCHOPUNCH. Beren herrian arrakasta handia lortu ondoren Euskal Herrira datoz "Original Scandinavian Superdudes" diskoa aurkeztera. Eskenatoki gainean indar izugarria du eta bere abestietan Ramones, Stooges, Motorhead, Misfits edota Social Distortion moduko taldeen eragina nabaria da.
   

20 IGANDEA 17:30
  • OLGETAN haur jaia
    Popi eta Zaratrako pailazoak: "Bat eta Bi"


    Sarrera: 5,00 euro. Zenbat Gararen LAGUNTXOAK dohainik.

    Bihurrikeriaz beteriko egoera ezberdinetan murgilduko gara Popi eta Zaratrako pailasoekin. Bata azkarra eta bestea ez hainbeste... ai ene! nola demontre konponduko da bikote hau? Barrez lehertzeko saio berezia.

23 ASTEAZKENA 22:00
  • INCITERS

    Aurresalmenta: 6,00 euro. (K. Antzokia, Likiniano Power Rds, eta . ERROMO: Brixton). Txarteldegian: 8,00 euro.

    Soul musika izango dugu gau honetan. San Frantziskotik datorkigu INCITERS taldea, 11 lagunez osatua eta egun 60. hamarkadako "Northern Soul" estiloa errekuperatzen dabilena. Izugarrizko arrakasta izan dute Estatu Batuetan. Aukera paregabea eta bakarrenetarikoa da estilo honetako talde bat Euskal Herrian ikusteko.
   

24 OSTEGUNA 22:00
   

25 OSTIRALA 22:00
  • POLVOROSA

    Aurresalmenta: 8,00 euro. (Power Records eta Kafe Antzokia). Txarteldegian: 10,00 euro.

    "Elektrolatino" moduan azaltzen dute beren musika estiloa Daniel Puente eta Trillian musikariek. Niños con Bombas deituriko taldea desegin ondoren, POLVOROSA izeneko proiektu berri honekin datozkigu. Pasa den hilabetean Bartzelonako BAM jaialdian sekulako arrakasta lortu ondoren gurera datoz beren proposamen berritzailea aurkeztera.
   
   

26 LARUNBATA 18:00
  • ZAPARRADA GAZTEGUNEA

    Doako sarrera.

    Aurtengo ikasturtean ere, gazteek badute beren tokia Kafe Antzokian. Zaparrada gaztegunean abian jartzen da (tailerrak, antzerkia, musika, Internet,...).
   
   

27 IGANDEA 17:30
  • OLGETAN HAUR JAIA
    Hortzmuga Antzerki Taldea: "Galaxi"


    Sarrera: 5,00 euro. Zenbat Gararen LAGUNTXOAK dohainik.

    S.O.S. Hiru extralurtar adiskidetsu Lur planetan isolaturik. STOP. Laguntza beharko dugu bueltatzeko. STOP. Horretaz gainera Txewakek izorratzen gaituzte... LAGUNDU!
   
   

30 ASTEAZKENA 20:00
  • URBELTZEN DANTZA GANBARA

    Doako sarrera.

    Dantzen jaia. Nahi duen orok parte hartzeko moduko ekimena. Gero eta ugariago dira dantzatuz ondo pasatzera hurbiltzen direnak. Ikasturte hasierarekin batera hileroko zita asteazkenetan.
   
   

31 OSTEGUNA 22:00
  • ATOM RHUMBA
    LA HERMANA MARY


    Aurresalmenta: 6,00 euro. (Power Records eta Kafe Antzokia). Txarteldegian: 8,00 euro.

    Bilbotar taldeak. Batetik Atom Rhumba, rockaren sonoridade retroetan murgilduz, zuzeneko ikusgarri eta dantzagarria duena. Bere disko berrian joango diren kantak joko dituzte. Beraiekin La Hermana Mary, talde berezi bezain interesgarria.
   
   
     
   
     
   
     
   
     
   
     
     
Kafe Antzokia © 2002