 |
| |
|
|
| |
|
|
|
 |
 |
 05
OSTEGUNA 22:00
-
SOUTHERN CULTURE ON THE SKIDS
- BOOGIE
PUNKERS
A: 15 euro. (Power Records eta Kafe Antzokia) T: 17
euro.
Southern Culture On The Skids (SCOTS
laburbilduta) amerikar hegoaldeko taldea dugu. Ipar
Karolinako erdialdean oinarrituak, itxura bitxia dute,
filmetako amerikar familia baserritarrarena edo. Country
eta tex-mex joerak nabarmentzen dira euren hegoaldeko
musikan, R&B eta surf musikarenak bezala. Zazpigarren
diskoa besapean datozkigu, letretan elkarri adar joka.
Zuzeneko alaia eta ikusgarria. Aurretik Boogie Punkers,
Bilboko rock talde bitxia, doinu instrumentalak, rockabilly-a
eta psychobiilly-rako joerak.
|
|
|
|
 |
|
|
 |
 |
 13
OSTIRALA 22:00
-
SUPER APE
Doako sarrera.
Roots reggae taldea dugu hau, Santanderretik etorria.
Reel I: Ten months and a day izeneko diskoa
kaleratu berri dute, doinu garbi eta jatorrez betea.
Gurean arrakasta handia izandako Loud
& Lone taldearen itzala nabaritzen da euren
musikan. Izan ere, Roberto Sanchez kantariaren ahots
berezia Super Apen ere entzun dezakegu..
|
|
|
|
 |
igo |
 |
 |
 |
 17
ASTEARTEA 20:30
-
GAZTEMUNDU 2002
Euskal diasporaren jaia
Dantza-piko Batbiru taldearekin
Doako sarrera.
Gaztemundu
programak euskal etxeetako gazteak egungo euskal errealitatera
hurbiltzea du helburu. Hamabost egunez gure artean ibiltzen
dira diasporako gazteak, bertatik bertara kultura, ekonomia
eta gizartearen hainbat arlotako informazioa jasotzen.
Aurtengoan monografikoa antolatu dute euskal etxeetako
dantza taldeetako arduradunentzat, taldeon arteko elkarlana
suspertzeko. Gaur dantza piko saioa ospatuko dute, Batbiru
taldearekin, denentzat irekia den ekitaldian.
|
|
|
|
 |
|
|
 |
 |
 19
OSTEGUNA 22:00
-
MARTIRES DEL COMPAS
A: 12 euro. (Power Records eta Kafe Antzokia). T: 15
euro.
Sevillatik datorkigu flamencoa beste musika batzurekin
nahastu duen talde hau. Armonia eta eskala magikoak,
konpas freskoak. Heterodoxia hau moden gainetik garatu
dute, flamencoaren paloak rockaren gako eskenikoekin
aurkezten dizkigute. Nahasketa horren erakusgarri, heavy,
salsa, pop-a eta Senegalgo musikatik etorritako musikarien
eragina nabaria da lau disko argitaratuta dituen talde
honetan.
|
|
|
|
 |
igo |
 |
|
|
|
|
 |
|
|
 |
 |
 26,
OSTEGUNA 21:30
-
EUSKALTEGIKO JAIA
Euskara ikasten ari direnen jaia.
|
|
|
|
 |
igo |
 |
 |
 |
 27
OSTIRALA 22:00
-
HEGALKA
Sarrera: 6 euro, Zenbat Gararen LAGUNAK:
3 euro.
Euskal Kultur Erakundearen (EKE)
eskutik dator HEGALKA taldea, Bilbon egunotan erakusten
ari den KANTUKETAN
programaren baitan. Mario Gachisen zuzendaritzapean,
bost kantari eta lau musikari bildu dira Hain
hurbil, hain urrun gaiaren inguruan 16 kantu moldatzeko.
Eskenografia Le Petit Théâtre de Pain antzerki
konpainiak asmatua da.
|
|
|
|
 |
|
|
| |
|
|
 |
|
|
| |
|
|
 |
|
|
| |
|
|
|
|
|
|
|
|
|
 |
|
|
| |
|
|
 |
|
|
| |
|
|
 |
|
|
| |
|
|
 |
|
|
| |
|
|
 |
|
|
| |
|
|
|
|
|
| |
|
|
| |
|
|
| |
|
|
|
|
|
| |
|
|
| |
|
|
| |
|
|
|
|
|
| |
|
|
|
|
|
| |
|
|
|
|
|
| |
|
|
|
|
|
| |
|
|
|
|
|
| |
|
|
|
|
|
| |
|
|
| |
|
|
|