azaroa 2002
Bilbon
      1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 01

Egizu posta elektronikoaren bidez Kafe Antzokiko agenda jasotzeko harpidetza. Kontzertu eta abarren agenda zure postontzian jasoko duzu hemen publikatu baino egun batzuk lehenago. Gainera, azken orduko oharren eta webguneko berrikuntzen berri izango duzu modurik azkarrenean eta hainbat ekitalditarako sarreren zozketetan esku hartu ahal izango duzu. Informazio GEHIAGO.


 

 
 

03 IGANDEA 17:30
  • OLGETAN haur jaia
    Poxpolo, Mokolo eta Konpainia Pailazoak


    Sarrera: 5,00 euro. Zenbat Gararen LAGUNTXOAK dohainik.

    Pailazo hauen bihurrikeriekin barre algarak egingo ditugu lehertu arte; batzuetan seriotasun piska azaltzen badute ere, azkenean, gauza bat argi gelditzen da: bata zein bestea bi alproja galanta direla.

06 ASTEAZKENA 20:00
  • LAGUN ARTEAN KANTARI

    Doako sarrera.

    Kantuan egiteko saio irekia gaurko eta lehengo piezak errekuperatuaz eta ostatu giroan Anje Duhalderen laguntzarekin.
igo

07 OSTEGUNA 20:30
  • ENE BADA
    GITE-IPES jaia


    Doako sarrera.

    GITE-IPES elkartearen 25. urteurrena dela eta, bertsolariak, antzerkilariak, txotxongilo eta besteren bidez elkartearen ibilbidea ospatuko da. Ondoren 22:00etan dantza egiteko moduko taldea: ENE BADA.

08 OSTIRALA 22:00
  • DJANBUTU THIOSSANE
    Afrikar gaua


    Sarrera: 3,00 euro.

    Aukera paregabea afrikako musikari HAUEKIN gozatzeko. Talde sendo eta indartsua aurkezten du zuzenean, dantza erritmoak nagusi direlarik. Griot familiakoak, Mauritania ondoko Senegalgo iparraldetiik dakarzkigute zuzenean beren kantua. Mundu mailan entzute haundiko taldea. Aurretik afrikar jaki dastaketa. Dena etorkinen aldeko astearen barruan. BILBO ETXEZABAL GKEaren eskutik. [TALDEA] [BIOGRAFIA].
igo

09 LARUNBATA 21:30
  • FANFARE CIOCARLIA

    Aurresalmenta: 10,00 euro. (KafeAntzokia eta Power Records). Txarteldegian: 12,00 euro.

    Moldabia ondoan dagoen Zece Prajani herritik datorkigun haizezko musika tresnez osatutako FANFARE CIOCARLIA talde berezia. Beren hirugarren diska arrakastatsua aurkeztera datoz, “Lag Bari". Europa ekialdeko herrien tradizioa soinean dutelarik, dantzarako zein entzuteko musika paregabea.

10 IGANDEA 21:00
  • MACEO PARKER

    Sarrera: 22,00 euro. (KafeAntzokia eta Power Records).

    Kafe Antzokia maite duen musikari handia dugu MACEO. 2002. urtean zehar Europa osotik biran ibili ondoren, Bilbokoa izango da bere azken kontzertua. Datorren urtean diska berria plazaratuko du, hain zuzen Prince musikariak ekoiztua. Goi mailako soul eta funk musikaz gozatzeko aukera paregabea.
igo

14 OSTEGUNA 22:00
  • JOUSILOULI
  • SKABECHE
    GOR jaia


    Sarrera: 4,00 euro. (K. Antzokia eta Power Rds). Zenbat Gararen LAGUNAK: 2,00 euro.

    Jousilouli taldeak “Terrorista” lan berria aurkeztuko du. Metal bortitza. Bestetik Zaragoza aldetik dantza erritmo alaiak Skabeche talde gaztearekin. GOR disketxe nafarraren gaua.

15 OSTIRALA 22:00
  • ARIMA BELTZA
  • COLL Vs COSTA
    Blues gaua

    Aurresalmenta: 5,00 euro. (Kafe Antzokia eta Power Records). Txarteldegian: 7,00 euro. Zenbat Gararen LAGUNAK: 3,50 euro.

    R&b eta rock doinuak. Elgoibartik ARIMA BELTZA beren lan berria aurkezten. Bestetik, La Vacazul, Tres Hombres eta Tonky de la Peñarekin ibilitako musikariak. Coll vs Costa talde esanguratsua.

16 LARUNBATA 21:00
  • LE HAMMOND INFERNO dj’s
  • DMX KREW
  • FINE!
    BILBO LOOP FESTIVAL


    Aurresalmenta: 18,00 euro. (K. Antzokia, Power Rds, Urretxindorra, Intermusic, Café Pexiglas). Txarteldegian: 20,00 euro.

    Bartzelonatik LE HAMMOND INFERNO, Ingalaterratik DMX KREW eta Alemaniatik FINE! punta puntako doinu elektronikoak zuzenean.

17 IGANDEA 17:30
  • OLGETAN haur jaia
    Panta Rhei Antzerki Taldea: "Txintxilipurdi Erregea"


    Sarrera: 5,00 euro. Zenbat Gararen LAGUNTXOAK doan.


    Kutxa fantastiko baten barruan Mari Zikin heldu da, Maitasunaren Unibertsotik etorritako pertsonaia zoragarria. Txintxilipurdi Erregea oso bromazalea da, baina bapatean erregeak tristezia bat euki zuen...

20 ASTEAZKENA 18:00
  • BADAKIT txapelketa
    Euskal Tribiala


    Sarrera: 5,00 euro. (ARGIA aldizkarian eta Zenbat Gara elkartean).

    Euskaldunok badaukagu iada TRIBIAL jokoa. Egun honetan jai berezia ospatuko da ARGIA aldizkariaren eskutik. Sari, sorpresa eta hainbat algara izango ditugu. Jolasean jakintza lantzeko aukera ezinhobea.

21 OSTEGUNA 22:00
  • NUEVO CATECISMO CATOLICO
  • ONDDO
  • EL CORSAL DESASTRE
    Bonberenea jaia

    Aurresalmenta: 6,00 euro. (K. Antzokia eta Power Rds.). Txarteldegian: 8,00 euro. Zenbat Gararen LAGUNAK: 4,00 euro.

    Etxe bat da BONBERENEA, baina ez nolanahikoa. Tolosaldeko gazte eta zahar asko biltzen eta ibiltzen dira kulturgune autogestionatu honetan elkarren artean ekimenak sortzeko, musikari eta bestelako sorkuntza modu askori bidea emateko. Instituzioekiko loturarik gabe, asanblearioa eta eskuhartzailea da bere antolaketa.

22 OSTIRALA 22:00
  • SHARRIE WILLIAMS

    Aurresalmenta: 12,00 euro. (KafeAntzokia eta Power Records). Txarteldegian: 15,00 euro.

    Estatu Batuetako kantari ospetsua dugu SHARRIE WILLIAMS. Soul-a, R&B doinuak eta gospel-a uztartzen maisu dena. Gospel musikan ditu erroak Williams andereak, beste batzuen artean, Etta James, Aretha Franklin, Koko Taylor, Patty LaBelle, Tina Turner edota Billy Holliday beraren ahozko tradizioari jarraituz.
   

23 LARUNBATA 21:30
  • FUNDACION TONY MANERO

    Aurresalmenta: 10,00 euro. (Power Records eta Kafe Antzokia). Txarteldegian: 12,00 euro.

    Disko berriarekin bueltan ditugu berriz ere FUNDACION TONY MANERO. Lan berriak "Sweet Movimiento" du izena eta bertan disco, funk edota soul doinuak azaltzen dira. Iaz arrakasta izugarria izan zuten gurean. Dantzan egiteko gau paregabea.

24 IGANDEA 17:30
  • OLGETAN haur jaia
    Xirula MIrula Musika Jaialdia: Musikaz Blai”


    Sarrera: 5,00 euro. Zenbat Gararen LAGUNTXOAK dohainik.

    Oraindik ez dituzuela gure jaialdiak ezagutzen? Jolasean, kantuan eta dantzan gelditu gabe egon nahi baduzue... anima zaitezte.
   

24 IGANDEA 22:00
  • THE TOASTERS

    Aurresalmenta: 8,00 euro. (KafeAntzokia, Power Records, Likiniano eta Brixton). Txarteldegian: 10,00 euro.

    Estatu Batuetako ska talderik garrantsitzuena da THE TOASTERS. New York hirian sortu zen 1982. urtean eta beraiek izan dira gaur egungo ska talde berriengan eragin haundiena izan duena. Luxuzko kontzertua dugu berau. Taldea “Enemy of the system” deituriko diska berria aurkeztera dator.
   

27 ASTEAZKENA 20:00
  • URBELTZEN DANTZA GANBARA

    Doako sarrera.

    Dantzen jaia. Nahi duen orok parte hartzeko moduko ekimena. Gero eta ugariago dira dantzatuz ondo pasatzera hurbiltzen direnak. Hileroko zita dantzarekin asteazkenetan.
   
   

28 OSTEGUNA 20:00
  • LINK Kontzertua
    SARE hari laukotea (S. Vicente eliza)
    VIDEO JOCKEY LO-6 eta Dj MAKALA (Kafe Antzokia)


    Doako sarrera.

    LOGELA multimediak Interneteko termino batetik, ikuskizun bi sortu ditu; musika eta irudiaren bidez bi espazio batu. San Vicente elizan, SARE harizko laukotea eta konexio bidez Kafe Antzokian Video jockey Lo-6 eta Dj MAKALA elektronikan murgilduz. Udagoiena ekimenaren barruko kontzertua.
   
   

29 OSTIRALA 22:00
  • TARZAN...
  • MPB

    Sarrera: 5,00 euro. (Kafe Antzokia, Power Records, Likiniano eta Muga taberna).

    Bost urte isilik eman ondoren, “Principio Activo” deituriko lanarekin bueltan dugun talde klasiko eta alternatiboa da TARZAN... Jonan Ordorikak ekoizturiko diska. Ibilbide luze eta sendoa duen talde madrildarra. Ramones-en eragina jarraituz diskoan abesti arin eta punk-rock kutsukoak aurkituko ditugu.
   
   

30 LARUNBATA 18:00
  • ZAPARRADA GAZTEGUNEA

    Doako sarrera.

    Aurtengo ikasturtean ere, gazteek badute beren tokia Kafe Antzokian. ZAPARRADA gaztegunean abian jarria dugu (tailerrak, antzerkia, musika, Internet,...).
   
   

ABENDUAK 01 IGANDEA 17:30
  • OLGETAN haur jaia
    Deabru Beltzak: "A, E, I, O, U"


    Sarrera: 5,00 euro. Zenbat Gararen LAGUNTXOAK dohainik.

    Bokalak ez dira bakarrik margotuta dauden irudiak, pertsonaia bizidunak badira ere. Egunen batean esnatu eta umeei bisita egiten diete. Beraien historia kontatu, beraien abestiak kantatu eta batez ere umeekin jolastera etorri dira.
   
   

ABENDUAK 01 IGANDEA 22:00
  • OJOS DE BRUJO

    Aurresalmenta: 10,00 euro. (KafeAntzokia eta Power Records). Txarteldegian: 12,00 euro.

    Momentu honetan arrakasta izugarria izaten ari dira OJOS DE BRUJO taldekoak. “Bari” deitzen den diskoa plazaratu berri dute. 9 lagunek osaturiko TALDEA dugu, zuzeneko bizi eta alai eskainiaz. Estilo ezberdinak: rumba, tangoa, reggae-a, funk-a, buleriak edota flamenkoa; guztia doinu elektronikoekin uztartua.
   
   
     
   
     
   
     
   
     
     
Kafe Antzokia © 2002