. . . . 1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31

01 VIERNES 22:00
  • RUPER ORDORIKA

    Entrada: 1.000 ptas. (Kafe Antzokia eta Power Records). “LAGUNAK”: 500 ptas.
    Iaz Kafe Antzokian eskainitako 3 kontzertuetakoa bilduaz "Gaur" izeneko diskoa argitaratu zuen Ruper Ordorikak, Mugalariekin batera urtetako musika ibilbidearen lekukotasun paregabea utziz. Beti bezain sendo eta oparo dabilela, berriz ere hemen dugu Oiñatiko kantariarekiko urteroko hitzordu berezia.

02 SÁBADO 21:00

    Euskal Herria eta Kuba besarkada batean

  • GERARDO ALFONSO y MIKEL MARKEZ

    Entrada: 1.000 ptas. (Kafe Antzokia, Power Records y Urretxindorra).
    Gerardo Alfonso Nueva Trova Cubana mugimenduko partaiderik berezi eta esanguratsuenetakoa da. Mikel Markez, ildo horietatik ez urrun, kantautore fin eta oparo bilakatu zen aspaldi.
    Antolatzailea: Resumen Latinoamericano.
subir

05 MARTES 22:00
  • SEN

    Entrada libre.
    Sen talde gipuzkoarrak lehen urratsak ematen ditu bere lehen diskoaren bitartez. Bertan, oinarri indartsu batek ematen dio paso pop-rock alorreko musikari, "emo" inguruak ere zeharkatzen dituelarik.

06 MIÉRCOLES 21:00
  • ENRIQUE BUNBURI
  • Elefantes

    Anticipada: 2.000 ptas. (Kafe Antzokia, Power Records y Tipo). En taquilla: 2.300 ptas.
    "Pequeño cabaret ambulante" diskoak Aragoiko kantariaren kezka, zalantza eta izpiritu egoeretara hurbiltzen gaitu. Kritikoa beti ere, eraitsi baino eraiki nahian dabila. Talde berezi eta aberatsa dauka inguruan. Aurretik, Elefantes katalandar taldeak joko du.
subir

07 JUEVES 22:00
  • SKATALITES
  • Afrikako perkusioa

    Anticipada: 2.000 ptas. (BILBAO: Kafe Antzokia, Likiniano, Power Records y RastaShop. ERROMO: Brixton denda).
    En taquilla: 2.500 ptas.
    "Ska Authentic" deitzen zen talde mitiko honen lehen diskoa (1964an). Oraindik ere, odol berria eta zaharra egoki nahasirik, talde gogoangarria izaten dirau. Aurretik, Afrikako prekusioa, Afrikako errefuxiatuen aldeko jardunaldien barruko ekitaldia.

08 VIERNES 21:00
  • THE VANDALS
  • Ataris
  • Useless Id

    Anticipada: 1.500 ptas. (Kafe Antzokia, Power Records y Tipo). En taquilla: 1.800 ptas.
    The Vandals Los Angeles hiriko punk talderik garrantzitsuenetarikoa da. Ez ohiko umore zentzua duena. Aurretik The Ataris, duela 2 urte Californiaan sortu zen punk taldea eta Useless id, Israelgoa.
subir

13 MIÉRCOLES 19:00
  • 2001ko IBILALDIAren AURKEZPENA

    Entrada libre.
    2001eko Ibilaldiaren aurkezpenaren ondoren, modako pase berezia eskeiniko da, bertan zenbait kirolari, artista eta jende ezagun ibiliko delarik, Klaudio Landaren gidaritzapean.

13 MIÉRCOLES 21:30
  • “HAUSPO SOINUA” laburmetraiaren aurkezpena

    Entrada libre.
    "Hauspo soinua" laburmetraiaren aurkezpena izango da. Bilboko laburmetraien nazioarteko zinemaldian parte hartzeko hautatua izan da.
subir

14 JUEVES 22:00

    Euskadi Gaztearen X. Maketa Lehiaketa

  • IRABAZLEA
  • THE YO-YO´S

    Entrada libre.
    Urtero bezala Euskadi Gaztea Irratiaren maketa lehiaketaren irabazlea ezagutarazteko kontzertua dugu gutartean. Bertan, irabazleaz gain, The Yo-Yo´s Ingalaterrako talde gogoangarria izango da. Musikaren jaia, beraz.

15 VIERNES 20:00
  • KAFE ANTZOKIAren V. URTEURREN JAIA

    Sarrera gonbidapenez.
    5 urte jadanik Kafe Antzokia zabaldu zenetik. Euskaldungoan erreferentzi berezia bilakatu denaren urteurrenaren karira, gutartean lagunartea eta soka ez dela eten nabarmendu eta ospatu nahi dugu. Bideoa, luntxa, kontzertua...

16 SÁBADO 22:00
  • LOQUILLO Y TROGLODITAS

    Anticipada: 2.000 ptas. (Kafe Antzokia, Power Records, Tipo y Urretxindorra).
    En taquilla: 2.300 ptas.
    5 urtez rock diskorik egin gabe ibili ondoren, sustraietara itzultzen da Loquillo, Trogloditas taldearekin batera. Disko berrian "rock and roll makina" izaten jarraitzen duela frogatzera dator, errepertorio oparo eta kemen handiz.

19 MARTES

    RADIO EUSKADIko La Jungla Sonora 2000 irratsaioaren jaia

  • Emisioa zuzenean (18:00)
  • Kontzertu sorpresa (21:00)

    Sarrera gonbidapenez.
    Irratsaioaren 2.000. programa dela-ta, emisioa Kafe Antzokitik egingo da, sortzaile den Joseba Martin eta aspaldi honetako Cristina Ardantza kidea bertako esatariak izango direlarik. Bertatik zenbait musikari eta artista pasako da. Gero kontzertu sorpresa.

20 MIÉRCOLES 20:00
  • URBELTZEN DANTZA GANBARA

    Ante el éxito de pasadas ediciones, nueva actuación del ya conocido y consolidado espectáculo participativo de danza tradicional de Juan Antonio Urbeltz, como siempre abierto y libre a la participación de todo el público interesado en las danzas de Euskal Herria.
subir

20 MIÉRCOLES 21:30
  • MARTIN STEPHENSON

    Entrada: 1.000 ptas.
    Ingalaterrako kantagintzan azken hogei urtetako zutabe sendoenetarikoa. Kanta eder askoren egilea dugu, tradizioa egungo eremuetara ekarriz.

21 JUEVES 21:00
  • FIESTA DEL EUSKALTEGUI GABRIEL ARESTI

    Euskaltegiko tailerren ekimenen ospakizuna: aldizkariaren aurkezpena, antzerkia, bertsolariak, dantza, jokoak, kanta, musika...eta luntxa. Euskara ikasten ari direnen jaia.
subir

22 VIERNES 22:00
  • HAMLET
  • JAUKO BARIK

    Anticipada: 1.400 ptas. (Kafe Antzokia, Power Records, Tipo y Urretxindorra).
    En taquilla: 1.700 ptas.
    Hamlet taldeak metalaren ildoa jorratu du trebeki. “El infierno disko berriarekin oraindik goragoko mailara iristen da; ahotsaren tratamendua eta letren garapenaren bitartez. Aurretik Jauko barik euskal taldea.

26 MARTES 22:00
  • FLAMING SIDEBURNS
  • HOT DOGS

    Anticipada: 1.200 ptas. (Bolan, Kafe Antzokia, Muga y Power Records).
    En taquilla: 1.500 ptas.
    Helsinkiko taldea 1995. urtean hasi zen jotzen. Laster hasi zen arrakasta biltzen kontzertu entzutetsu eta ikusgarriei esker. Rock bizi, bero eta kemenaz betea. Aurretik Urretxuko Hot Dogs rock taldea izango dugu.

27 MIÉRCOLES 22:00
  • PLATERO Y TU

    Anticipada: 1.500 ptas. (BILBAO: Kafe Antzokia, Power Records y Umore Ona. PORTUGALETE: La Terraza).
    En taquilla: 1.800 ptas.
    Azkeneko diskoa grabatu zutenetik (Kafe Antzokian ere grabatua) 3 urte pasa dira. Orain "Correos" eskaintza berriarekin datoz. Kanta ederrak, instrumental bikainak..., benetako rock and rolla Bilboko talde handiarena!

28 JUEVES 22:00

    ESAN OZENKI disketxeko jaia

  • ANARI
  • LISABÖ
  • DUT

    Entrada: 1.000 ptas. (Kafe Antzokia y Power Records). “LAGUNAK”: 500 ptas.
    "Habiak" Anari kantautorearen 2. diskoa da. Kantu tajuera jantziagoak oraingoan. Lisabö Irungo taldeak post-hardcore doinuak ekarri dizkio euskal musikari. Jaian gonbidatu berezia Dut talde hondarribitarra izango dugu.

29 OSTIRALA 22:00
  • BENITO LERTXUNDI

    Anticipada: 1.300 ptas. de pie / 1.800 ptas. sentado (Kafe Antzokia y Power Records). En taquilla: 1.500 pta. de pie / 2.000 ptas. sentado.
    “LAGUNAK”: 750 ptas. de pie / 1.000 ptas. sentado.
    Oriotarraren kontzertua Kafe Antzokian urte amaieran hitzordu berezia bilakatu da jada. Lehengo eta betiko kantez gain, errepertorioa aberastuta datorkigu. Beti bezala, gure kulturaren jai bat, ospakizun bat.
subir
Kafe Antzokia © 2002