. . 1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31 . .

01 MIÉRCOLES 19:00

    KULTUR HITZORDUA

  • PANKARTA BATEN ISTORIOA ETA HISTORIA
    (A. Azkargorta, J. R. Etxeberria, J. L. Herrero, N Xamardo eta J. M. Zalakain)


    Urte asko dira jada irakasle batzuek autonomia eta irakaslego propioaren aldarrikapenak ardatz hartuta EHUrekin gatazka luze bezain korapilatsu bat abiatu zutela. Orain, euren ibilbidea “Historia de una pancarta” liburu mardulean laburbildu dute.

01 MIÉRCOLES 20:00
  • LAGUN ARTEAN KANTARI

    Gure kantutegiko piezak kantatzeko parada ezin hobea Anje Duhalde eta Josu Zabala musikarien laguntzaz.
subir

02 JUEVES 21:30

    EUSKADI GAZTEA MAKETA LEHIAKETA

  • BERNARD BUTLER
  • Maketa Lehiaketako irabazlea

    Entrada gratis.
    Suede taldeko gitarjole ohiak bigarren diskoa bakarka plazaratu berri du, gaur egungo pop doinu berrien adierazgarri dena. Lehen aldiz Euskal Herrian zuzenean arituko da, eta berarekin batera aurtengo Maketa Lehiaketako irabazlea.

03 VIERNES 22:00
  • BERRI TXARRAK
  • LAS RATAS

    Entrada: 800 ptas.
    Lekunberriko Berri Txarrak taldeak bigarren diskoa aurkeztuko digu, rock gogorra eta power-pop estiloen artean oinarritutako lan freskoa eta zuzena. Las Ratas, aldiz, Kanarietatik datorren talde indartsua dugu, dagoeneko Euskal Herriko eszenatokiak ondo ezagutzen dituena.
subir

09 JUEVES 20:30
  • NA LUA
  • AMAIA ZUBIRIA

    Entrada: 1.500 ptas.
    Gau euskal-galiziarra. Na Lua bertako folk eskenako talde berritzaile garrantzitsua dugu, aspaldi honetan Galiziatik kanpo ere ederki dabilena. Amaia Zubiria, aldiz, aurkezpenik behar ez duen euskal kantari garaikidea dugu, tradizioari bezainbeste modernitateari ere atxikia.

10 VIERNES 20:30

    TRIBUAREN HITZ GALDUAK

  • PAKO ARISTI y MIKEL MARKEZ

    Entrada: 800 ptas.
    Tribuaren Hitz Galduak izenpean literatura eta musika uztartzen dituen ikuskizuna proposatzen digute Aristi urrestildarrak eta Markez oreretarrak, beren jardueretan zein baino zeinago diren idazle-musikariak. Gainera, urtebetez Euskal Herriari bira eman ondoren azken emanaldia dugu Kafe Antzokikoa, sorpresaz beterik datorkiguna.
subir

11 SÁBADO
  • “SARRI IRAKURRI”
    Joseba Sarrionandiaren irakurleen topaketa
    UEUko Literatura Saila


    12:00 IRAKUR-MINTZALDIA
    13:00 “Hau da nere ondasun guzia”
    KD-LIBURUAREN AURKEZPENA
    14:30 BAZKARIA ETA LITERATUR KAFEA
    (precio: 2.000 pta. kontzertuko sarrera barne)
    17:00 FILM EMANALDIA “Oraingoz izen gabe”
    Jose Julian Bakedano (500 pta)
    18:30 KONTZERTU-IRAKURRALDIA
    Bernardo Atxaga, Josemari Iturralde eta Ruper Ordorika
    (Arratsaldeko ekitaldirako sarrera: 500 pta.)

12 DOMINGO 17:00 y 18:30
  • OLGETAN haur jaia
    “EKIALDETIK DATORREN MAGO MUNDIALA”
    Txan haundia


    Ekialdetik datorkigun mago haundi horrek liluratu egingo gaitu bere magia...
subir

14 MARTES 22:30
  • ORISHAS

    Entrada anticipada: 1.500 ptas. (Kafe Antzokia y Power Records). En Taquilla: 2.000 ptas.
    Cubatik, hip-hop doinuak bertako tradizioaren baitan primeran egokitu dituzten Orishas taldeko lau lagunak lehen aldiz Bilbon. “A lo cubano” deitzen da aurten kaleratu berri duten disko arrakastatsua.

15 MIÉRCOLES 20:00
  • FIESTA DEL CUARTO ANIVERSARIO DEL KAFE ANTZOKIA
subir

16 JUEVES 20:00

    KULTUR HITZORDUA

  • “MARGENES DE ENCUENTRO”
    (Jose Maria Sanchez Carrion “Txepetx”)


    Bizi + Hitza fundazioaren eskutik “Márgenes de encuentro. Bilbao y el Euskara. Aplicación sociolingüística de la territorialidad” liburuaren aurkezpena

16 JUEVES 22:00
  • LORELEI
  • ENE BADA

    Entrada: 800 ptas.
    Aurreko diskoaren kanta ederrak izan zuten arrakasta ikusita, musika zale asko zain zegoen Lorelei talde eibartarrak bigarrena noiz argituko. Honen zuzeneko aurkezpenaz gozatzeko aukera ezinhobea ailegatu da beraz. Ene Bada talde berriak, aldiz, haien lehen trikiti giroko lana plazaratu dute, “Ai ene” izenekoa.
subir

17 VIERNES 22:00
  • BENITO LERTXUNDI

    Entrada anticipada: 1.300 ptas.de pie y 1.800 ptas. sentado.
    En taquilla: 1.500 ptas. de pie y 2.000 ptas. sentado.
    Beti igual eta beti ezberdin, klasiko baten dohaina da hori. Benito Lertxundiren eguna Kafe Antzokian urteroko zita bilakatu da dagoeneko. Oraingoan errepertoria berritzen ari da oriotarra. Aukera ezin hobea, beraz, gure kantari handienetarikoa ikus-entzuteko.

19 DOMINGO 17:00 y 18:30
  • OLGETAN haur jaia
    “BEHIN BATEAN”
    Txamuskina Antzerki Taldea


    Erdi aroko gaztelu batean jostailu guztien jabe den printzesatxoa bizi da, baina beharrezkoena falta zaio: lagunak. Erreginak ez duenez bere alabaren ardurarik hartzen, pritzesatxoak ihes egingo du basora gaztelu inguruko ur-hesian bizi den krokodiloarekin...
subir

21 MARTES 21:00

    Fiesta del día de Santo Tomas

  • IMUNTZO ETA BELOKI

    Entrada gratis
    “Louisianara noa” deitzen da azkoitiar-azpeitiarrek egin berri duten diskoa, haien laugarrena, eta honetan produkzioa azpimarratu behar, sendoa bezain fina baita, bikotearen gustuko diren bi tradizioak (euskalduna eta Mississipi aldekoa) trebeki uztartu dituena.

24 VIERNES 11:00
  • OLENTZARO

    Urteoro bezala Olentzaro Kafe Antzokira etorriko da sakua bete kantu eta opari, haurren eta ez hain aurren pozgarri
subir

27 LUNES 20:30

    EUSKADI GAZTEAREN KONTZERTUAK

  • BERRI TXARRAK
  • L.T.

    Entrada gratis.
    Kafe Antzokian bigarren aldiz oso epe laburrean, Euskal Herriko rock talderik inportanteenetarikoak izango ditugu. Pun-rock garaikidean aritzen dira Berri Txarrak lekunberriarrak eta metal berrian mungitarrak. Rock gau itzela, beraz.

30 JUEVES 21:00
  • HERRIEN ALDEKO
    KONTZERTUA
    Mendeak iraganik ere “Todavía cantamos, todavía luchamos”


    Q. Cabrera (Uruguay), A. Duhalde (Euskal Herria), A. (Galiza), J. L. Parra (Catalunya), Chamba (El Salvador), B. Malasangre (España), J. Sanz (España), M. Lujanbio (Euskal Herria), O. Paillacan (Mapuche Herria), L.Gallastegi eta A. Lopez de Munain (Euskal Herria). Murala: Hugo Salinas
    Antolatzailea: Resumen Latinoamericano
    Sarrera: 1.000 pta. Bildutako dirua SENIDEAK elkartearentzat.
subir
Kafe Antzokia © 2002