Willie Nile – Lee Perk

Willie Nile - Lee Perk


Willie Nile •

Lee Perk

Kontzertua: 20:00 (Ateak eta txarteldegia 19:30ean zabalduko dira)
Aurresalmenta: 15 € (Kafe Antzokia, www.kafeantzokia.com). Txarteldegia: 18 €

WILLIE NILE: “American Ride” disko berriaren aurkezpena

Willie Nile bere azken diskoa, ‘American Ride’ deiturikoa, aurkeztera datorkigu. Rock eta folk estiloen artean aritzen da New York-eko musikari hau. ‘Streets of New York’ kaleratu zuenetik, bere diskorik onena dugu ‘American Ride’. Kaleko musika egiten duela esan dezakegu, Lou Reed aitabitxi duen musika ezinhobea.

LEE PERK: “Lee Perk” Disko berriaren aurkezpena

Tulsa taldearekin biran zegoenean sortu zuen Alfredo Niharrak Lee Perk ezizena bere bakarkako bideari ekiteko. Tulsa taldeak nazioartean arrakasta handia lortu zuen: MTV eta Grammy Latino sarietara izendatua izan zen.

‘Lee Perk’ izeneko disko berriak pop, rockabilly edo country bezalako estiloak nahasten ditu eta kolaboratzaile oso onekin batera elkarlanean ekoiztu dute.

Adina: 18 urte baino gazteagoak ezingo dira kontzertu honetara sartu. 
Ordutegia: Kafe Antzokiko barran sarrerak aurresalmenta prezioan erosteko: astelehenetik-ostegunera goizeko 10:00etatik arratsaldeko 19:30ak arte. Ostirala 10:30etatik arratsaldeko 19:30ak arte. Larunbatetan, goizeko 12:00etatik arratsaldeko 19:30ak arte. Igandeetan itxita.

0
Envianos un mensaje

Envianos tu mensaje y trataremos de responderte en cuanto podamos.

Start typing and press Enter to search