Udagoieneko Ostera: Napoka Iria musika solasaldia

Udagoieneko Ostera: Napoka Iria musika solasaldia


Eguna/Ordua
2014/11/25
asteartea
11:00

Doako sarrera

Udagoieneko Ostera, Euskaltzaleen Topaguneak Bizkaian antolatzen duen kultur zirkuitua da. Aurten 15. edizioa ospatuko da Bizkaiko lau herritan, berrikuntzaz beteriko, bost ikuskizun desberdinekin. Esate baterako, Napoka Iriarekin Isidro Elgezabalek gidatutako solasaldia dugu berrikuntza horietako bat. Izan ere, azken hamalau edizioetan Udagoieneko Ostera kultur zirkuituak diziplina desberdinetako ikuskizunen bitartez sortzaileak sustatzea izan du helburu, hau da, orain arte artisten lanak izan dira arreta gune nagusia.

Oraingo edizioan, aldiz, ikuskizunez gain zirkuituan parte hartuko duten artistekin hartu emanean sakondu nahi dugu. Horretarako artisten obrak ezagutarazteaz gain artista bera gertutik ezagutarazteko solasaldi parte-hartzaileak eskainiko ditugu, beraien ibilbide profesionala, bizipenak, ikuskizunaren nondik norakoak… ezagutzeko.

Egun honetan Napoka Iria osatzen duten Miren Narbaiza, gitarra akustikoa eta ahotsa, eta Ander Mujika, gitarra elektrikoa eta ahotsa, ezagutzeko aukera izango dugu. Euskal Herriko bikote honek 9 urteko ibilibidea du eta 300 kontzertu baino gehiago eman ditu.

0
Envianos un mensaje

Envianos tu mensaje y trataremos de responderte en cuanto podamos.

Start typing and press Enter to search

Four-FriendsIvan-Ferreiro